EGAKO ATARIKO PROBA 2018 - AUKERA ANITZEKO GALDERAK

 

 

Aukera anitzeko galderen online ariketa ezberdinak zure esku jartzen ditugu, 2018. urtean EGAko titulua ateratzeko atariko proba presta dezazun.

Atariko probak aukera anitzeko 65 galdera dauka. Lehen galderak bi testu laburren ulermena egiaztatzeko da; gainontzekoak (galderen %80a baino gehiago) euskararen maila egiaztatzeko balio dute. Probak 50 minutuko iraupena dauka eta hau gainditzeko 46 galdera ongi erantzun behar dira. Ezinbestekoa da atariko proba gainditzea proba idatzira aurkezteko.

Prestatu dizkizugun online ariketak atariko probetan agertutako galderez osatuta daude. Ariketa bakoitzak hogeita hamar galdera dauka. Galdera bakoitzak lau erantzun ditu eta hauen artean erantzun zuzena aukeratu beharko duzu. Galdera erantzun eta gero mezu bat bistaratuko da ea ongi ala gaizki erantzun duzun ohartarazteko. Erantzuna zuzena bada emotikoi hau agertuko zaizu erantzunean: :-) zuzena ez bada, berriz, X letra.

Ariketaren galdera guztiak erantzuten dituzunean automatikoki ariketan lortutako puntuazioa adieraziko da, eta baita lehen saialdian ongi erantzundako galderak ere.

Zorte on!

 

1. Ariketa

2. Ariketa

3. Ariketa

4. Ariketa

5. Ariketa

6. Ariketa

7. Ariketa

8. Ariketa

9. Ariketa

 

 

 

 

 

Elkarbanatu orrialde hau!