Indoeuroparrak (gaur egungo latindarrak, germaniarrak, eslaviarrak, zeltak, greziarrak... hauengandik datoz) mendebaldeko Europara K.a. 2500.ean (hauen zabalkuntzaren "azalpen beliko"-aren arabera) edo K.a. 4500.ean ("nekazaritza-azalpen"-aren arabera) heldu ziren. Hauek Europan zehar finkatzean aurretik mintza zitezkeen euskararen hizkuntz haurrideen desagerpena ekarri ahal izan zuten, eta baita hizkuntza hauetan mintzatzen ziren populuena ere. Euskara izanez Europaren iragan aitzineuskaldunetik geratuko zen hizkuntza-aztarna bakarra.

Zelta arteaEuropan zabaldu ziren indoeuropar populuetatik lehenetarikoa zeltak izan ziren. Aitzinzeltan (berreraikia izan den egungo mintzaira zelten jatorri-hizkuntza) adituak diren filologo batzuek hizkuntza honen euskal substratua defendatzen dute, mintzaira honetan jatorri indoeuroparra ez duten berbak eta, aldi berean, euskaldunekin antza handia dutenak aurkitzen baitituzte; hitz hauen jatorria aitzineuskalduna dela adieraziz.

Teoria honen arabera, zeltak Europako erdialdean finkatzean eta britaniar irletarako bidean, garai haietan euskal mintzairen hiztun ziren mendebaldeko Europako populuekin harremanetan hasi ziren. Zeltak izanez, teoria honen aburuz, indoeuropar populuetatik euskal eragin handiena hartuko zutena (kontuan hartu gabe, jakina, gaztelauak, aragoiarrak edota gaskoiak zeintzuek euskaraz hitz egiten zen tokietan sortzean, ala euskaldunak zeuden tokietara hedatzean, euskal substratua bereganatu zuten) hiztegiari dagokionez ez ezik euskal zenbaketa sistema hogeitarra (2) hartzean ere, populu indoeuroparren berezko sistema hamartarra utziz.

(2)Euskal zenbaketa sistema hogeitarra: gaztelaniaz, adibidez, beste indoeuropar hizkuntzetan bezala (mintzaira zeltetan ezik), hamarnaka zenbatzen da (sistema hamartarra). Euskaraz, aldiz, hogeinaka: Hogeita hamar (20+10), berrogei (2*20), berrogeita hamar (2*20+10), hirurogei (3*20), hirurogeita hamar (3*20+10), laurogei (4*20), laurogeita hamar (4*20+10) eta ehun (100).

Sistema hogeitarra hizkuntza zelta askotan indarrean jarraitzen du eta, honen aztarna, zelta mintzairetan ez ezik daniera, frantsesean eta tatxelhit berbere dialektoan ere aurki dezakegu. Erdi Aroko ingelesean, artean, sistema hogeitarraren aztarna aurki genezakeen, honen jatorria, beharbada, zelta substratuan legoke. Bestalde, normandiarrek (frantses dialektoa hitz egiten zuten) eta daniarrek, garai ezberdinetan, Ingalaterra inbaditu zuten, agian sistema hogeitarra britaniar irletara eramanez. Batez ere Irlandako gaelikoak nahiko hitz ditu zeintzuen etimologia beste mintzaira indoeuroparrekin alderatuz ezin azal daitekeen. Askotan hitz hauen etimologia euskal berba batekin erkatzean bakarrik argi daiteke.

 

Aitzinzelta
Irlandako Gaelikoa
Galesa
Euskara
*Karri
Carrac
Carreg
Harri
Adarc
Adar
*Esok-
Eo
Eog
Izokin
Ainder
Andere

 

 

 

Elkarbanatu orrialde hau!

 

 

 

 

Euskararen Historiak hurrengo orrialdean darrai >> Euskal-kaukasiar teoria