Historian zehar euskaldunok beste populu batzuekin izandako harremanen ondorioz, gure hizkuntzak berbak metatzen eta hiztegia zabaltzen aritu izan da. Hitz hauek kontserbatuz, kasu gehienetan, ia-ia populu horietako mintzairetan esaten ziren bezala. Oso esanguratsua da Egiptoko piramideetako hieroglifikoetan edo sahariar tuareg-en tamazight hizkuntzan aurki ditzakegun berbak, egunero, euskaldunok erabiltzen ditugula. Aitzineuskal zabalkuntza teoriaren arabera, azken glaziazioaren ondoren Magreberanzko aitzineuskaldunen emigrazioa eman zen, agian, emigrazio honetan etzango litzateke antzeko hiztegi honen jatorria. Hizkuntzalari batzuen iritziz euskara eta mintzaira kamitikoen arteko antzekotasun hauen jatorria, penintsulan euskaldunona baino presentzia berriagoa Iberiar artea. Elxeko anderea (K.a V-IV. mendeen bitartean dataturiko eskultura)zuen ustezko afrikar jatorriko populu aurreindoeuropar baten topa litzateke, iberiarrak. Herri honek, Mediterraneoaren bitartez, Afrika eta Europako hainbat populukin hartu-emanak izan zituen. Azken hauekin izandako merkataritza-erlazioen bidez hitzak bereganatuz, gerora, euskaldunek iberiarrekin zuten mendetako auzo-harremanari esker euskarara igaroko zirenak.

Erlaziorik estuena aurrerromatar garaian eman zen, zehazki, Kataluniako iparraldean eta Ebroko erriberan, non herrixka euskaldunak eta iberiarrak aurki genitzakeen. Hizkuntzalari batzuek, erraturik, hitzen eta fonetikan zeuden antzekotasunekin harrituta, iberiera eta euskara lengoaia bera zela pentsatu izan zuten.

Alabaina, hipotesi hau faltsua da. Nahiz eta iberieraren sintaxi eta gramatika euskararekin alderatuz itxuraz antzekoak izan; kontuan izan behar dugu iberieraren inskripzioak bakarrik hein txiki batean itzultzea lortu izan dela. Garai berean Akitanian latinez idatziriko testuetan, aldiz, akitanierazko (akitanialdeko euskara zaharra) pertsona- eta jainko-izenak agertu izan dira eta, egungo euskarari esker, izen hauen laurdena itzultzea lortu izan da. Hortaz, honek frogatzen du, euskara eta iberiera ez zela hizkuntza bera eta, bestalde, euskarak baduela erlazioa akitanierarekin. Iberiar eta euskal hitzen artean antzekotasunak badaude, baina hauen arrazoia euskara eta iberieraren artean trukaturiko hitzetan datza; eta ez hizkuntza bien jatorri komun batean.

Iberiarrak populu homogeneoa zen? penintsulako Mediterraneoan eta frantziar Mediterraneoaren zati baten iberieraz mintzatzen zen? gaur egun eztabaida haundia dago bi galdera hauei erantzuna emateko orduan. Egun, historialariek darabiltzaten teoria berriek iberiar taldearen barne sartu ziren populuak oso ezberdinak zirela eta haien artean ezaugarri komun askorik ez zutela adierazten dute. Hortaz, iberiarrak, ziur aski, Mediterraneoko kostaldean zegoen populu penintsular bat izango zen, inguruko populuen artean garapen politiko eta komertzial handiena lortuko zuena, beren hizkuntza guneko populu ezberdinen artean elkar ulertzeko erabiliz. Beraz, iberiar mintzaira lingua franca bat baino besterik ez zen izango, zeina erromatarren etorrerarekin latinak ordezkatuko zuen.

Iberiera hizkuntza eranskaria zen eta esaldiaren osagaien ordena euskararena bezalakoa zuela ematen du. Hitzek itxura antzerakoa dute baina benetako elkarrekikotasunak oso gutxi direla dirudi, euskararen bitartez iberiera itzultzea eragotziz. Iberierak, euskal fonetikarekin alderatuz oso antzerakoa, bost bokale estandarrak zituen eta bere diptongoak ai, ei, oi, ui, au, eu, iu zirela ematen du. Azken diptongoaren kasuan, hasierako /i/-a yu bezala ahoskatzen zen erdibokala dirudi. Bi bokale artean zegoen /u/ erdibokala, aldiz, euskara zaharrean gertatzen zen bezala, mailegu batzuetan ezik oso zaila da topatzea. Egun dauzkagun datuen arabera iberierak izan zitezkeen kontsonanteak honako hauek dira:

 

Gogorrak / Gorrak
(p) t k S mb ll-lt rr (R)
Ahulak / Ozenak
b d g s n l r

 

Iberierak ez zeukan euskara zaharrean oso ugaria zen /h/ soinua, honela antroponimo eta toponimo iberiarrak euskaldunengatik bereiz ditzakegu. P soinua baliteke /b/-ren aldaera izatea. Erre bakuna edo gogorra, euskaraz bezala, ez dira inoiz berba hasieran agertzen, hitz hasieran bokale protetikoa ( /a/ ) erantsiz. Bla, tre, klo etab. silabak, indoeuropar hizkuntzetan oso ugariak direnak, iberiar mintzairan, euskaraz bezala, ez dira agertzen. Iberiarren izenak elkartuak ziren, greziar, hebrear eta germaniarrenak bezala; latindarrenak, ostera, motzak ziren eta esanahi gabekoak. Euskal pertsona-izenak bakunak dira edo batzuetan eratorriak [ kalifikatu nahi duten izenen atzean jarririko atzizkien bitartez. Atzizkiok gaur egungo euskararen bidez erraz itzul ditzakegu (-ko, -tar, -txo...) ], izen elkartuak ez dira oso ugariak; halarik ere, euskal jainko izenetan izen elkartu hauek oso ohikoak dira.

 

 

Iberiera Euskara
Iliberris Hiri berri
Mbi Ni
Salir Zilar. Iberieraz "Salir" dirua esan nahi zuen
Bios Bihotz
Biskar Bizkar
Biur Bihur
Ildun Ilun
Beles Beltz
Iltirbikis-en Gorkaren. Deklinabide genitiboarentzat hondarki berea erabiltzen dute. Hala ere ikertzaile batzuek euskal genitiboa aitzineuskaraz -en izan beharrean -e zela uste dute.
Arse(etar) Bilbo(tar). Jentilizioa osatzeko hondarki berea erabiltzen dute.

 

Antzekotasun hauen zati bat, agian, euskal mintzaira iberieraren hizkuntza-substratua izateari zor zaio, hots, geroago iberiar populua sortuko zuenak, iberiar penintsulara heltzean aurkituko zuen hizkuntza aitzineuskara izango zen. Era honetan, iberiera eta espainieraren artean, bi mila urteko aldearekin, paralelotasun bat ezar genezake. Espainierak eta iberierak euskal substratu berbera partekatuko zuten, baina espainierak eta euskarak jatorri komunik ez daukaten bezala iberierak eta euskarak ere ez.

 

 

 

Elkarbanatu orrialde hau!

 

 

 

 

Euskararen Historiak hurrengo orrialdean darrai >> Franko-kantabriar teoria