Hizkuntzalaritzak gaur egun ez du frogatutzat hartzen euskal substratuaren existentzia Euskal Herria, piriniar gunea eta Frantziako hegoaldetik kanpo.

Alabaina, hizkuntzalariak egon dira substratu hau iberiar penintsulako ipar herenean ere zabaldua egon zela uste dutenak. Ikertzaile hauetariko bat Valladolideko Antonio Tovar hizkuntzalaria izan zen, zeinak, zegoeneko pasan mendean, Galiziarainoko euskal substratu batetaz hitz egin zuen. Teoria hau iberiar penintsulako ipar herenean mintzatzen diren hizkuntzen bai hiztegi bai fonetika antzekotasun komunetan oinarrituta dago, zeintzuek, teoria honen arabera, beren jatorria euskal hizkuntzan dauden.

Franko-kantabriar kulturako gune arkeologikoak. Klik egin irudiaren gainean handiturik ikus dezazunHiztegi-arloan antzekotasun komun hau latinezko sinistra (ezkerra) hitzaren eratorriren bat erabili beharrean, portugaleraz (esquerda), galizieraz (esquerda), astur-leoneraz (izquierda), gaztelaniaz (izquierda), katalunieraz (esquerra) eta okzitanieraz (esquèrra); gaskoiz (gaucha) eta aragoieraz (cucha, gaskoi hitzatik datorrena) ezik, euskal jatorria duen hitz bat erabiltzean agertzen da.

Euskararen atzeraka K.o. I mendetik

Ezker hitza esku eta oker hitzen elkarketatik dator. Eskuma, eskuina eta eskubi hitzak, bestalde, esku eta on berben elkarketatik.

Ezkerra bezalako beste antzerako adibide bat ibaika hitz zaharra dugu (ibai eletik datorrena) zeinatik espainierazko vega berba eratorriko zen edo veiga, galizieraz. Edo baita naba euskal hitza ere (nava espainieraz) arestian aipaturiko latindar mintzairetan oso zabaldua dagoena.

Teoria honen arabera indoeuropar populuak heldu baino arinago euskal substratua iberiar penintsulako ipar heren guztian zehar eta baita Frantziako hego-erdian ere existitu zen. Hizkuntzalari, historialari, arkeologo eta antropologo batzuk harantzago doaz eta euskara eta euskal kultura franko-kantabriar zibilizazioa sortu zuten Madeleine-aldiko ehiztari eta biltzaileetatik datorrela diote (zibilizazio honek bere goren mailara K.a. 15.000.etik 9.500.era heldu zen eta Altamira (Kantabria), Santimamiñe (Bizkaia), Ekain (Gipuzkoa) edo Isturitzeko (Nafarroa Beherea) labar-pinturen egile izan zen).

Teoria hau sostengatzen duten hizkuntzalariek diotenaren arabera, aurkitu izan diren historiaurreko kultura honen aztarnarik garrantzitsuenak, zehatz-mehatz, iberiar penintsulako eta Frantzia hegoaldeko mintzairen eta euskararen arteko hiztegi- eta fonetika-antzekotasunen zabalkuntza geografikoarekin bat etortzen dira. Franko-kantabriar kultura, beraz, kultura aitzineuskalduna baino besterik ez zen izango, euskaldunon egungo kultura horren oinordekoa izanez.

Teori honen iritziz franko-kantabriar zibilizazioaren hedapenarekin bat etortzen diren beste euskal jatorriko hizkuntz aztarnak edo, hobe esanda, beste aztarna fonetiko batzuk, besteak beste, /r/ eta /rr/-ren arteko oposaketa; euskal bokalarteko /n/-aren galera galizieran (bona [latinez] > boa [galizieraz]; ona) eta baita gaskoian (laguna [latinez] > lagua [gaskoiz]; aintzira) ere ematen dena; eta /v/ ezpain-horzkari gorra fonemaren gabezia hurrengoko hizkuntzen sistema fonologikoan: galiziera (baina bai portugaleraz), astur-leonera, gaztelania (baina bai hegoaldeko gaztelania zaharrez), aragoera, kataluniera (baina bai valentzieraz) eta gaskoia.

Portugaleraz, galiziar hizkuntzaren eboluzioa dena, /rr/-a /r/ frantsesa bezala ahoskatzea eta ez galiziar edo euskal /rr/-a bezala, edota kataluniarraren valentziar dialektoan eta hegoaldeko gaztelania zaharrean /v/-a /b/ bezala ez ahoskatzea, teoria honen arabera, Portugal, Valentzia eta hegoaldeko Gaztela zaharrean euskal substratuaren gabezian datza, zeinak portugaldarrei, valentziarrei eta hegoaldeko gaztelarrei galiziarren, kataluniarren eta iparraldeko gaztelarren antzera ahoskatzea eragotzi zien.

Bestalde, euskal fonetikan ohikoa den /f/-a /h/ hasperenduan bilakatzea, zeina hasierako gaztelaniaz (fabulare [latinez] > hablar [gaztelaniaz]; mintzatu) edo gaskoiz (facere [latinez]> har [gaskoiz]; egin) ez ezik, astur-leoneraren hizkuntz eremuan ere ematen den (fabulare [latinez] > jalar [ekialdeko astur-leoneraz]; astur-leoneraren berezko falar [mintzatu] eraren ordez), gutxienez, Asturiasen eta ipar-mendebaldeko Gaztela eta Leonen zati bateraino, antzina, teoria honen arabera, aitzineuskara zabalduta egon zenaren adierazgarri da.

 

 

 

Elkarbanatu orrialde hau!

 

 

 

 

Euskararen Historiak hurrengo orrialdean darrai >> Euskal-berbere teoria