(6) Aitzineuskara: Mitxelena, euskal hizkuntzaren ikertzaile bikaina, aitzineuskararen garapenaren aitzindaririk haundiena izan zen, berari zor diogu aitzineuskararen ezagueraren zati haundi bat. Bere aitzineuskararen berreraikuntza zerogarren urtean, edo asko jota K.a. 500. urtean ezartzen du, hots, harrietan aurkituriko euskara zaharreko edo akitanierako testuak baino mende gutxi lehenago.

Aitzineuskararen bokaleak bost estandarrak ziren: a, e, i, o, u (gaur egun dauden berberak). Diptongoak ai, ei, oi, ui, au, eu (egungo euskaraz bezala). Fonetikoki j eta w-z adierazten diren erdibokalak ez ziren existituko. Corpus sistematikoa osotzen zuten kontsonanteek honako hauek ziren:

 

Gogorrak
(p) t k tz ts N L R
Ahulak
b d g z s n l r

 

Halaber, /h/-a dago, oso ugaria, zeina euskalki modernoetan galtzen joan den. /p/-a parentesi artean jartzen dugu ia ez zelako existitzen. Ikusten denez, ez dago /m/-rik (lehen /b/ izanda /m/-ra eratorritako baten bat ezik), ezta / f /-a ere. Ahosabaiaren goikaldean ahoskatzen diren kontsonanteak (tt, dd, tx, x, ñ, ll idazten direnak) eta gaur egungo euskaraz hitz adierazgarrietan (txikigarrietan edo maitekorretan) erabiltzen direnak, baliteke aitzineuskaraz ere existitzea.

Taulan agertzen diren kontsonante gogor eta ahulen arteko ezberdintasuna, goikaldekoak behekaldekoak baino gogortasun eta iraupen gehiagoz ahoskatzen zirela da. Ezkerraldeko hiru zutabeei dagokionez, behekaldeko hiru kontsonanteak, bdg, normalean, goikaldeko ptk ez bezala, ezpainak guztiz itxi gabe eta ahots-kordak dar-dar eginez ahoskatzen ziren.

Gure aroko lehen mendeetan, aitzineuskara euskara bihurtu zenean, N eta L kontsonante gogorrak, n eta l ahulekin nahastu ziren; bestalde, ptk kontsonanteek bdg-ekiko zuten ahoskera gogorragoa desagertuko zen, lehen adieraziriko beste faktoreetan bakarrik desberdinduz. Aitzineuskaran kontsonante ahulak bakarrik hitz hasieran eta kontsonante gogorrak bakarrik hitz bukaeran egon ahal zitezkeen. Horrela, gogorren eta ahulen arteko alternantzia bakar-bakarrik hitz erdian gerta zitekeen.

Euskara zaharrean ere, hitzak ezin ziren /d/-z (bakarrik aditz forma batzuk orainaldian egiten zuten, aditzondo zahar baten eraginez) edo /r/-z hasi. Eta, kasu arraro batean /m/-a aurkituko bagenu, zelta jatorriko mailegua ez balitz, ezinezkoa litzateke hitz hasieran egotea. Bi kontsonantez hasten diren hitzik ere ez dago. Hitz hasieran bakarrik bokala, edo taulan agertzen diren /b/, /g/, /z/, /s/, /n/ edo /l/-ez gain /h/-a ere egon zezakeen.

Izenak eta izenondoak gehien batean silaba bikoak ziren; aditzak, aldiz, silaba bakarrekoak. Artikulua ez zen existitzen (hizkuntz erromanikoen eraginez, Erdi Aroan erabiltzen hasi zela uste da. -A euskal artikulua har- erakusletik dator).

Joseba A. Lakarra, aitzineuskara baino lehenago hitz egiten zen euskararen garatzailea dugu, hau da, euskal filologian aurreaitzineuskara izenaz izendatzen denaren garatzailea. Honek, aitzineuskara baina lehenagoko aldi batean, euskarak deklinabide gabeko edo gutxidun hizkuntza eta mintzaira isolatzailea (6) izan zenaren seinaleak ematen dituela dio; halaber, gaur egun esaldiaren amaieran doan aditza, aurreaitzineuskara honetan hasieran joango zela.

Franko-kantabriar zibilizazioa. Labar-artea Altamirako haitzuloan, Santillana del Mar-en (Kantabria, Espainia)(7) Hizkuntz isolatzailea: hitz bakoitzak esanahi bakarra du. Adibidez, gaztelania ez da hizkuntz isolatzailea, "vinieron" hitzak hiru esanahi dituelako: etorri, iragana eta haiek. Isolatzailea den vietnameraz, aldiz, esanahi bakoitza hitz batez adierazten da. Gaztelania flexiodun hizkuntza dugu, hiru esanahiak segmentatzeko zaila den hitz berean bat eginik baitaude. Flexiodun hizkuntzetan deklinabidea nagusi bada, trinkoagoak izan daitezke, latineraz bezala; edo preposizioak nagusi badira, analitikoagoak, hizkuntz erromanikoetan bezala.

 

 

 

Elkarbanatu orrialde hau!

 

 

 

 

Euskararen Historiak hurrengo orrialdean darrai >> Erromatar Inperioa