K.o. III. mendeko bigarren erdialdean, Erromatar Inperioaren gainbeherarekin, euskal tribuen arteko nahasketa eta sendotze prozesu bat hasi zen, euskal hiztun ziren lurraldeen arteko komunikazio handiagoarekin eta autonomia politiko indartsuarekin inperioko administrazioarekiko. Euskal biztanleriaren autonomia eta kohesio horiek handiagotu baino besterik ez dira egingo, 400.etik aurrera, germaniar tribuen -bisigodo eta frankoen- etorrerarekin eta euskaldunek inbaditzaile hauen aurka, aurrera eraman zuten amaigabeko gerrekin.

Bisigodoek beren etorrerari arpilatze hondatzaileak eginez hasiera eman zioten, zalantzarik gabe, euskal biztanleria haserretu zutenak.

Era berean, eraso hauei erantzuteko, gune menditsuetik euskaldunek egindako erasoaldiekin inbaditzaileak ikaratu egin ziren, hala ageri da, besteak beste, Gregorio de Tours-ek VI. mendean idatziriko bere Historia Francorum-ean:

"Euskaldunak mendietatik ustekabean irtetean, lautadetara jaitsi ziren, mahastiak eta soroak suntsituz, etxeei sua emanez, gatibu asko euren abereekin eramanez. Astrovaldo dukea sarritan aritu zen hauen aurka, baina kalte handirik egin gabe".

Orduan ba mendietatik euskal erasoak egon ziren frankoek zailtasunaz zigortzen zituztenak. Gogora dezagun euskaldunak, Txindasvintoren erregetzan, Zaragoza setiatzera heldu zirela 653.ean, eta errege bisigodo guztiek, bat bestearen atzean, haien aurka oldarki egin zutela. Hortaz, erromatar boterearen ahultasunak euskal barne-kohesio bat indartzea utzi bazuen, bisigodoak etorri zirenean, zegoeneko, ekonomikoki hedakorra eta nahiko trinkoa zen euskal erkidego batekin aurkitu ziren.

Erdi Aroko kodizeak
Erdi Aroko kodizeak

Berant erromatar garaian gertaturiko hizkuntza- eta politika-bateratzearen aitzindariak Nafarroako baskoiak izan zirela ikusten da, ordutik aurrera, euskaldun guztiak vascones hitzarekin ezagutuak izango baitira. Nahiz eta euskal hiztun ziren lurralde batzuk zelta, iberiar eta latindar eraginetik isolatuak geratu; baskoiek, populu hauekin izandako erlazioariaren ondorioz, beren euskarak eskuratu zituen hitz- eta gramatika-aldaketak euskal hiztun ziren lurralde guztietara zabaldu zituzten. Honela, garai franko-bisigotikoan (K.o. V-VI. mendeetan) euskaldun guztiek hitz egingo zuten euskara komunaren garapena burutu zen eta euskal populua, gaur egun ezagutzen dugun bezala, jaioko zen.

VI. mendean euskara komuna sortu eta gero, garai franko-bisigotikoan euskaldunek hitz egindako dialektoak oso antzekoak ziren eta, apurka, desberdintzen joan ziren egun daukagun euskalki-egoeraraino.

Batez ere, geografikoki euskalkirik muturrenekoak direlako, bizkaiera edo mendebaldeko euskalkia, zuberera eta iraungitako erronkariera ditugu, euskara zaharra edota aurreko aitzineuskararen formak hobeki kontserbatzen dituzten euskalkiak. Erronkariera euskararik ezberdinena eta arkaikoena zen (XX. mendean desagertua), beharbada, antzina aragoiar Pirinioan hitz egindako euskararen aztarna. Bigarrenik, mendebaldeko euskalkia, bilakaera fonetiko gutxiago jasan duelako, eta beste euskalkietan galdu diren aditz laguntzaile eta adizkiak kontserbatzen dituelako (azken hauetariko batzuk, erronkarieraz erabiltzen ziren eta gaur egun zubereraz erabiltzen jarraitzen dira). Baina zalantzarik gabe, fonetikoki bilakaera handiena izan duena zuberera da, aragoiar eta gaskoi eraginak direla eta.

Adibidez, ardo, euskara komunez ardano esaten zen, bizkaieraz ardao [ arda(n)o ], gipuzkeraz eta batueraz ardo [ ard(an)o ] eta Iparraldean arno esaten da [ ar(da)no ], kasu honetan, bizkaitar era da euskara komunezko formatik hurbilen dagoena. Euskera komunez, ardo, ardano esaten zenaren froga, euskalki guztietan erabiltzen den ardandegi [ ardano + tegi ] hitzan dugu, non ardano fosilizatuta gelditu den.

Erkaketaren bidez egindako euskalkien arteko ezberdintasunen ikerkuntzek ez garamate euskara komuna sortu baino aurretik latindar mitzairak (portugesa, espainiera, katalana, italiera...) bezalako euskal erroko hizkuntz ezberdinak zeuden egoera batera, baizik eta tribu bakoitzak hizkuntza bereko dialekto bat hitz egiten zuen egoerara. Euskalkien arteko ezberdintasunik nagusienak azken mendeotan eman dira, inguruko mintzaira latindarren eraginaren bitartez.

Egungo mendebaldeko euskalkien zabalkuntza aurrerromatar tribuen mugapenarekin bat egiteak, euskal hizkuntzalaritzaren arabera, kasualitatearen emaitza da eta ez du antzinako tribuen hedadurarekin inolako zerikusirik.

 

Euskara arrunta kontserbatu den guneak. Euskararen euskalki zatikapena.  Klik egin irudi gainean handiturik ikus dezazun

 

 

Euskara arrunta kontserbatu den guneak. Euskararen euskalki zatikapena.

Grisean daudean eremuak euskara galdu den tokiak dira, orain, espainieraz hitz egiten da (hegoaldean) eta frantsesez edo gaskoiz (iparraldean)

 

 

 

Egungo euskalkiak honako hauek dira:

Bizkaiera edo Mendebaldekoa: hiztun gehien daukan euskalkia. Nerbioi ibaitik berba egiten hasten da, ekialderantz, Bizkaiko kostaldetik 10 km-tara dagoen Deba ibai gipuzkoarreraino, hegoalderantz, ostera, Arabako iparralderaino.

Gipuzkera edo Erdialdekoa edo Ertaldekoa: Gipuzkoan eta Nafar ipar-sartaldean hizketan egiten dena.

Nafarrera Garaia: Nafarroa garaian eta Gipuzkoako ipar-sortaldean mintzatua.

Nafar-Lapurtera: Lapurdin, Gipuzkoako ipar-ekialdean, Nafarroa Beherean, eta Zuberoako zati batean.

Ekialdeko Nafarrera: Nafarroa Garaiko ekialdean hitz egiten den euskalkia dugu.

Zuberera: Zuberoa eta Olorueko biarnotar kantonamenduan (Gaskonia) hitz egiten da.

Erdi aroan gaskoiak fonetikoki eta lexikoki Iparraldeko euskara komuna eragin zuen, eragin honetatik Iparraldeko bi dialektoak sortuz. Zubereraren kasuan, bilakaera honetan ere, aragoiar hizkuntz erromanikoak parte hartu zuen. Hegoaldeko euskalkien kasuan, beren bilakaeran parte hartu duten hizkuntzak gaztelania eta, hein txikiagoan, aragoiera izan dira.

 

 

 

Elkarbanatu orrialde hau!

 

 

 

 

Euskararen Historiak hurrengo orrialdean darrai >> Euskararen Kronologia