Euskal Herrian bizi izan ziren lehengoko gizakiei buruz zenbait haitzulotan aztarnak ediren izan dira, Neanderthaleko gizona zen (Axlor, Lezetxiki, Olha, Arrillor edo Gatzarria bezalako leizeetan), gure lurretan K.a. 100.00.etik 35.000.era arte biziz. Alabaina, hominidoen artean espezie berri bat sortuko zen, homo sapiens sapiens-a (egungo gizateria espezie honetakoa da), bere europar manifestazioak Cromagnongo gizonaren izendapena hartzen du eta europar Neanderthala, Goi Paleolitikotik aurrera, ordezkatzen joango zen.

Euskal Herriko hirurogeita hamar leku baino gehiagotan aurkitu izan dira Mendebaldeko Goi Paleolitikoan zehar (35.000.etik 8.500.era) eman ziren giza kokatzeen aztarnak. Gehienak kostaldetik gertu eta garaiera txikian dauden hartzuloak dira, hauetariko garrantzitsuenak: Altxerri (Gipuzkoa), Santimamiñe (Bizkaia), Ekain (Gipuzkoa) edo Isturitze (Nafarroa Beherea). Franko-kantabriar zibilizazioa. Santillana del Mar-eko leizeko labar-artea (Kantabria, Espainia)Hor bizi zirenak haragia, larruazalak eta larruak, hezurrak eta adarrak lortzeko ehizakien eraikitze, erasotze eta harrapaketan taldeka aritzen ziren ehiztariak ziren. Beren lehentasunezko ehizakiak oreinak ziren (edo elur-oreinak eguraldi-baldintza hotzagoetan) baita basahuntzak ere eta eremu malkartsuetan sarrioak; gune ireki eta belardietan, ordea, zaldiak, bisonteak eta uroak ehizatzen zituzten. Ehiztarien taldeak, beste baliabide batzuez hornitzeko, urtean zehar hainbat aldiz beren kanpaketa-tokietatik (hoberen kokatuta zeuden haitzuloetatik) gertu zeuden lurraldeetara irtetzen ziren.

Gizakiak leizeetako hormetan (labar-artea) animaliak, gizakiari buruzko zenbait aipamen, eta era askotako esanahi ezezaguneko geometri ikurrak marrazten zituen, eta baita grabatuak eta erliebeak euskarri txikietan ere (altzari-artea: harri zati, hezur, boli edo adarretan). Beren zabalkuntza handiena hego-mendebaldeko Europan eman zen (Dordoinan, Pirinioaldean eta kantabriar eremuan), historialariek franko-kantabriar zibilizazioaren terminoarekin izendatzen dutenaren kokalekuan alegia. Zibilizazio honen goren unea Madeleine aldiaren Erditik amaierara arte eman zen, antropologo eta historialari batzuek euskal kulturaren aurrekoa kontsideratuz. Altxerriko labar-pinturak, Gipuzkoan, Europako zaharrenak dira, 39.000 urtetan datatuak. Paleogenetika-ikerlanek Madeleine aldian emandako aitzineuskal zabalkuntza bateraino abiatzen gaituzte, aitzineuskaldunak iparralderantz Errusia eta Eskandinaviaraino barreiatuz eta, hegoalderantz, Afrikako iparraldean zehar, Tuniseraino.

Azken Glaziazioaren amaieraren ondoren zegoen eguraldi ez hain hotzak eta hezeagoak, eta gaur egungo klimaren aurrera egiteak, fauna eta landaretzan aldaketak sortaraziko zituen. Hiru milakadan zehar Epipaleolitiko zaharra (K.a. 8.500 / 8.200.etik 6.800.era) eta Epipaleolitiko bera edo Mesolitikoaren (K.a. 6.800.etik 5.500.era) kulturak eman ziren. Animalia-espezieen ordezkapenak ehiza-teknika berrien eta arma Franko-kantabriar zibilizazioa. Santimamiñeko hartzuloko labar-artea (Kortezubi, Bizkaia)multzo eraginkorragoen garapena eskatuko zuen (arkuz jaurtikitako geziak sortuko ziren). Hosto erorkorko basoetan (gaztainak, hurrak, pagatxak eta ezkurrak), eta estuario eta kostaldeko paduretan lorturiko elikadura-baliabideak handiagotzen ziren. Epipaleolitiko eta Mesolitiko garaiko indusketetan sarri aurkitu izan dira, janarien hondarra bezala, arrainen hondakinak eta maskorren metatzeak hartzuloetako bazterretan (adibidez Santimamiñeko kobazuloan gehienak ostren maskorrak dira, baina baita txirlak, lapak, muskuiluak eta barraskiloak ere). Arrantza eta itsaski-bilketarako sareak eta hezurrezko amuak zeuden, eta maskorrak harkaitzetatik askatzeko harrizko pikotxak erabiltzen ziren.

Epipaleolitiko zaharrean Azil-aldia eta Azil ondoko aldi laminarreko kulturak eman ziren. Hauek aurreragoko Madeleine-aldia luzatu eta amaituko dute. Epipaleolitikoan antzinako euskaldunek Goi Paleolitikoan erabili izan zituzten leize-zulo asko erabiltzen jarraituko zuten, beren ehiza-sistemak eta tresnak antzerakoak zirelarik. Garai honetan Goi Paleolitikoko arte ikusgarriari ia amaiera emango zaio. Azil-aldia (K.a. 8.500.etik 7.500 / 7.000.era) ongi ordezkatzen duten hartzuloen mailek honako hauek dira: Santimamiñe (Bizkaia), Bolinkoba (Bizkaia), Lezetxiki (Gipuzkoa), Urtiaga (Gipuzkoa), Ekain (Gipuzkoa) edo Isturitze (Nafarroa Beherea). Azil ondoko aldiaren ordezkariak hauek direlarik: Txarratu (Araba), eta Berroberria eta Zatoiako nafar haitzuloak.

Franko-kantabriar zibilizazioa. Lascaux-ko labar-artea (Périgord, Frantzia)Mesolitikoan tresneria geometrikoa sortu zen, garai honen ezaugarri itxura geometrikodun gezi-punta txiki sofistikatuen garapena (trapezioak, hirukiak eta zirkuluen segmentuak). Aurkikuntza hauek Kristo aurretik. zazpigarren milakada baino pixkat lehenagoko denboretan datatzen dira, bere geruzak, leize askotan, Neolitikokoekin nahastuz.

Biztanleak zituen Euskal Herriko eremuak zabaldu ziren, lehenengoko aldiz, kostaldetik nahiko urrunduriko edo erdi-mendiko haitzuloak edo harri-aterpeak okupatuz: Fuente Hoz eta La Peña Araban, Aita Areso eta Aizpea Nafarroan. Amaierako Mesolitikoan tradizio geometrikoa eta laminarra batera existitzen ziren, Neolitikoaren berritasun batzuen gehitze prozesu geldoa emanez.

Aldi Atlantikoan (K.a. 5.500.etik 3.000 / 2.500.era) "eguraldi ezin hobea" kontsideraturikoa lortu zen, egungoa baino beroago eta hezeagoa, Mesolitikoaren garapenak jarraitzen zuen eta Neolitikoaren berritasunen hedapena ematen hasi zen.

 

 

 

Elkarbanatu orrialde hau!

 

 

 

 

Euskal Herriko Historiak hurrengo orrialdean darrai >> Neolitikoa