1492.ean Colon-ek Amerika ediren zuen, aurkikuntza honetatik aurrera euskaldunen bizitzeko era, eta baita espainiarrena ere, guztiz aldatuko zen. Nahiz eta euskal populazioa txikia izan Ameriketako lurraldeen aurkikuntzan, eta konkistan, euskal ekarpena oso nabarmena izan zen.

Garai guztietako itsasketa-balentria haundiena egin zuena Juan Sebastian Elkano, Getarian (Gipuzkoa) jaioa, lehengo aldiz munduari bira emanez.

Lope Agirre konkistatzailea, zeinaren tiranokeria eta ankerkeria nabarmenak ziren, Andes mendietatik Marañón eta Amazonas ibaietara jaitsi zen, itsasora irten eta handik Venezuelako kostaldean dagoen Margarita uhartera iritsi zen.

Juan Zumarraga Mexikoko lehen apezpikua izan zen, indiarren defendatzailea, Karlos V.a erregeari egin zion gutuna giza-eskubideen defentsan historian zehar idatzi diren agiririk garrantzitsuenetarikoa dugu.

Irala euskaldunak Paraguay kolonizatu zuen, Francisco Ibarrak mendebaldeko Mexiko, Filipinak, Legazpi eta Urdaneta euskaldunak.

XVIII. mendean Gipuzkoar Konpainiaren zeregina Venezuelaren sorkuntzan ere erabakigarria izan zen.

Ameriketako hispaniar populuen emantzipazioaren buruzagirik unibertsalena eta inspiratuena Simon Bolibar izan zen, euskaldunen ondorengoa zena; Urdaneta eta Arizmendi, sortzen ari zen Venezuelako mendebalde eta ekialdeko muturretako buruzagiak ziren.

Amerikar emantzipazioko gudako buruzagi erregezale azkenekoa eta basatiena, zeina Peru Garaian hil zen merezi ez zuen errege batengatik, Pedro Olañeta euskalduna izan zen.

Arrazoi askorekin Miguel Unamuno euskaldunak Ameriketako hispaniar populuen sorkuntzan euskal presentzia ikusten du, haien pertsonalitate historikoaren faktore nagusi bezala. Eta berea esan dezakegu Argentinari buruz, non Juan Garai euskaldunak behin betiko Buenos Airesko hiria eraiki Euskal arrantzaleak baleak ehizatzenzuen, eta baita iparralderago Santa Fe ere. Euskaldunen ondorengoa zen Esteban Etxeberria, argentinar literaturaren sortzailea bezala kontsideratzen da. Euskal abizenak ohikoak dira panpar toponimian.

Ternuko kostaldean euskal kolonoek baleak ehizatzen zituzten, historialari batzuen aburuz, Colon Ameriketara joan baino mende bat lehenago. Orduan, 1497.ean, John Cabot-ek Colon-ek ediren ez zuen espezien ibilbidea iparraldean aurkitzea saiatu zen. Genovan jaioa, Cabot konbentzituta zegoen britaniar koroak ibilbide berri honen aurkikuntzan inbertitu nahiko zuela. Bakarrik 35 egun pasatu zirenean, Cabotek lurra aurkitu zuen, baina ez zen Asia. Ediren zuena arrantzan egiteko kostalde ezin hobea, bakailaoz gainezka zegoena. Nahiz eta bertan 1000 arrantza-untzi euskaldun baino gehiago egon, Cabotek lurra Ingalaterrarentzat eskatu zuen. Eztabaida haundia dago historialarien artean euskaldunak Ameriketara Colon baino arinago ala beranduago heldu zirenari buruz. Gracia-ren aburuz, euskal arrantzaleak (zehatz-mehatz bizkaitarrak) Ternura Colon Amerika aurkitu baino 40 urte beranduago heldu ziren, eta horra joateko arrazoirik nagusiena balea baino gehiago bakailaoa izan zen. XVI. mendean erreforma katolikoak egun batzuetan haragia jateko debekua egitean arrainaren kontsumoa igo egin zen, eta ibilbide luzeetan hobeto kontserbatzen zen arraina bakailaoa zen.

 

 

 

Elkarbanatu orrialde hau!

 

 

 

 

Euskal Herriko Historiak hurrengo orrialdean darrai >> Nafarroako Erresumaren gaztelar konkista