1425.ean Karlos III.a hiltzean, Nafarroa erakunde-krisi sakon batean murgilduta zegoen, baita erresumaren kontrola edukitzeko targoen arteko norgehiagokak sarrarazia ere. XVI. mendeko lehen harmarkadan Nafarroako Erresumak iraganean izan zituen lurraldeetatik bakarrik Nafarroa Garaia (gaur egun Espainiaren barne) eta, bestalde, Nafarroa Beherea eta Biarno (egun Frantziaren barne) kontserbatzen zituen. Nafarroa aurreguda-zibil egoeran zegoen beaumontarren (Nafarroako iparraldean eta mendebal-erdian) eta agaramontarren (hegoaldean, Ebroko erriberan, eta Nafarroako eki-erdian) artean.

Vianako printzearen zutoihala (1421-1461). Nafar titulua, espainiar monarkian Asturiasko printzea edo britaniar monarkian Galesko printzearen baliokidea dena.Nafarroan Katalin eta Joan Albretekoak erreinatzen zuten, eta hauei Fernando Katolikoak Luis XII.a errege frantsesaren aurkako itun baten parte hartzeko gonbidatu zien, emaitzik izan gabe. Izan ere, Nafarroako erregeak bai Frantzia eta baita Espainiaren beldur ziren, inguratzen zituen bi potentzia haundiak; eta azken hauek, era berean, nafarren lurralde txikia anexionatzea nahi zuten, ez beren lurraldeak haunditzeko baizik eta, batez ere, etsaiarekin ituna eragozteko. Egoera honetan, Fernando Katolikoak Blois-ko hitzarmenaren berri izan zuen, Frantzia eta Nafarroaren artean sinatua 1512.eko uztailak 18an. Hitzarmen hau katolikoaren interes politikoen aurkakoa zenez, berehala Nafarroa inbaditu zuen beaumontarren laguntzarekin (Katalin eta Joan Albretekoaren aurkakoak zirenak, zeintzuek agaramontarrek sostengatzen zuten), orobat Gaztelaren barne zeuden mendebaldeko euskaldunena ( XIII. mendetik gipuzkoarrak eta arabarrak XIV. mendetik ) edo Gaztelaren eremupean zeudenena (Bizkaia 1516.ean Gaztelara anexionatua izan zen). Albako dukeak Iruñearen errendizioa lortu zuen (1512.eko uztailak 25an), eta nahiz eta frantsesak erresuma berreskuratzen saiatu, laster bertatik joan ziren.

Beaumontetarren planen barnean Nafarroako Erresumaren desagerketa ez egon arren, 1515.ean Burgosen Gaztelako Gorteek Nafarroako koroa gaztelar tronoaren barne sartu zuten. Monarkia bakoitzak bere lege, lurralde eta gobernuen berezitasunak mantenduko zituztela, eta Nafarroa lurralde, zuzenbide, epaiketa eta gobernu aldetik beste espainiar monarkiekiko erresuma bereizia zela onartu zen. Eransteak maila berean zeuden bi erresumen batasuna ekarriko zuen, nafar foru eta legeen berariazko onarpenarekin. 1522.ean Amaiurren espainiar inbasioaren aurkako azken aurre-egitea ematen da.

1530.ean Nafarroako erregeak, berriz ere, Espainiako Karlos I.ak utzitako Nafarroa Beherea okupatu zuen.

1589.ean Nafarroako Henrike III.a « Nafarroa eta Frantziako Erregea » bihurtzen da Henrike IV.aren izenarekin.

Henrike III.a  Nafarroakoa1620.ean Luis XIII.ak, Nafarroa eta Frantziako erregeak, batasun ediktu baten bitartez, Nafarroa frantses korora batzen zuen, hala ere nafarrek ez dute hau onartzen eta beren ordezkariak Paben dituzte.

1631.ean Bizkaiak kataluniarren eta portugaldarren matxinada independentistaz baliatuz bera ere independentzia lortzen saiatzen da; hala ere, nahiz eta Portugalek independentzia lortu, matxinada bai Katalunian eta Bizkaian ere zapaldua izan zen.

1659.ean Pirinioetako hitzarmenaren bitartez, Luis XIV.ak artean espainiarrak okupaturik zeukaten hegoaldeko Nafarroarekiko zituen eskubideei uko egin zien.

Frantses monarkiak jaunek beren eskubideak berreskuratzeko politikak eraman zituen aurrera, hauek Zuberoako betiko erakunde ekonomiko eta politikoen aurka zeudenez, 1661.ean herrialde honetako batzuk matxinatu egin ziren Beñat Goihenetxe "Matalaz" buru zutelarik, matxinada zapaldua izan zen eta Matalaz exekutatua.

Elizondoko (Nafarroa) hitzarmenaren bitartez, 1765.ean, Espainia eta Frantziako erregeek beren erresumen arteko muga nafar piriniar lurraldean ezarri zuten, hitzarmena ez da abian ipiniko iparralde eta hegoaldeko nafarren protestengatik. 1789.ean iraultza frantsesak Zuberoa eta Lapurdiko foru-erakundeak kendu zituen eta, era berean, Nafarroa Beherea anexionatu, zeinaren ordezkariek ez zuten parte hartu nahi izan Versallesko parlamentuko biltzarretan.

1790.ean, ipar euskaldunei beren nortasuna ukatzen zitzaielarik, Pirinio-Behereakeko Departamentua sortzen da (egungo Pirinio Atlantikoak), Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako herrialdez osatua, eta baita Biarnoko eskualde gaskoiaz ere.

 

 

 

Elkarbanatu orrialde hau!

 

 

 

 

Euskal Herriko Historiak hurrengo orrialdean darrai >> Guda Karlistak