Irailean EHk bere diputatuei legebiltzarra abandonatzeko agindua eman zien, gobernu abertzalea gutxiengo egoeran utziz. Gobernua bakarrik 27 diputatuek sostengatzen zuten eta, bestalde, PP eta PSOEk 30 diputatu batzen zuten. Espainiar gobernuak, PPk eta sozialistek Ibarretxeri, etengabe, hauteskundeak aurrera zitzala eskatu zioten. Lehendakariak ere, legebiltzarrean PP eta PSE-EEk urrian bultzatutako zentsura-mozioak gainditu zituen. Gasteizko exekutiboaren hogei urteko historian zehar lehen aldia zen lehendakari batek azterketa hau pasatu behar izan zuela. Bitartean, Partido Popularrak Lehendakariak bultzaturiko elkarrizketa txandetan ez zuela parte hartuko adierazi zuen, EAJk aurretik Lizarra-Garazi akordioa eta abertzaleen artean garaturiko erakunde ezberdinak, hauen artean, Euskal Udalerrien Asanblada, Udalbiltza, apurtzen ez bazituen.

2000. urtearen amaieran, zehazki abenduaren 12an, estatuko alderdi handi biek (PP eta PSOE) akordio antiterrorista bat sinatu zuten.

Azkenean, egoera politiko larriak bultzaturik, nahiz eta legegintzaldia 2002. urtera arte luzatzen zen, Ibarretxek hauteskundeak 2001.eko maiatzaren 13rako aurreratuko zituela adierazi zuen.

José Antonio Ibarretxe Markuartu, Eusko Jaurlaritzako lehendakariaEAJ-EA koalizioak legebiltzarreko 75 eserlekuetatik 33 lortu zituen, PP-Unidad Alavesak (19), PSE-EEk (13), EHk (7) eta EB [Ezker Batua - Izquierda Unida - Los Verdes] (3). Abertzale garaipenak sekulako ezustea suposatu zuen, bai konstituzionalistentzat, zeintzuek inoiz ez zuten hain hurbil izan Eusko Jaurlaritzaren lehendakaritzara heltzea, eta baita EAJ eta EAko abertzaleentzat ere, hauek ez baitzuten suposatzen, ETAren hegal politiko berriztatuaren sostengua izateagatik, aurreko gobernuak jasandako bi urteko eraso mediatiko eta politiko zakarren ondoren, honen emaitza elektoral onak erdietsiko zituztela. Hauteskunde hauek ere EHren porrot elektorala suposatu zuten (legebiltzarrean zituen diputatuen erdia galdu zuen). Bere boto-emaileek ez baitzuten ulertu ETAk su-etena apurtzea eta honekin, baketsu eta demokratikoki burujabetasuna lortzeko, abertzale alderdi guztien arteko elkarlanaren dinamika apurtzea. EAJ, EA eta EBk Juan Jose Ibarretxe lehendakaria duen hiru alderdiko gobernua osatu zuten.

2002.eko ekainean, balizko legez kanpo uztea eragozteko EH alderdia berreraikitze lanetan zegoenean (gerora Batasuna izeneko alderdi berria sortzea ekarriko zuena), Aralarrek, ETAren borroka armatuaren aurka zegoen EHren barneko korronte politikoak, talde politiko hau utzi eta Aralar deituriko alderdi berria osatu zuen. Geroago, EHren barnean zeuden Zutik eta Batzarre erakunde politikoek ere EH utzi zuten, hauek ere ez baitzeuden borroka armatuaren alde.

2003.eko otsailaren 20an banda armatuarekin elkarlanean aritzearen akusaziopean, euskara hutsean idatziriko "Euskaldunon Egunkaria" ixten dute, egunkari honen arduradun nagusiak gartzelaratuz. Ixte hau PP eta PSE-EEk ezik, beste euskal alderdi guztiek asko kritikatu zuten. Egunkari hau, oso azkar, "Berria" egunkariak ordezkatu zuen.

2003.eko martxoak 17an Batasuna alderdia legez kanpo utzi zuten banda armatuan integratua egotearen akusaziopean. PPk eta PSOEk Batasunak legebiltzarrean zuen taldea, geroago Sozialista Abertzaleak deitu zena, desegitea nahi zuten, legez kontrako alderdia ordezkatzen baitzuen. Hiru alderdikoa talde hau desegitearen aurka zegoen, hauen iritziz, ganberari ez baitzegokion erabaki hau hartzea, bestalde, Batasuna legez kanpo uztea demokraziaren aurkako ekintza bat zela adierazten zuten. Abertzaleek eta EBk legez kanpo uzte hau asko kritikatu zuten; PP eta PSOE, alderantziz, alde agertzen ziren, eurek idatzi eta espaniar parlamentuan onartu baitzuten "La ley de partidos" zelakoa, zeinaren helburu bakarra espainiar justiziari Batasuna legez kanpo uzteko tresnak ematea baitzen.

Borroka armatuak euskal gizartean iraganean zuen sostengua ez zeukanez, ETAko ekintzen maiztasuna, azken urteetan, asko murriztu zen. Frantziar eta espainiar poliziek ETAko taldeak detenitzerakoan ETAri asko kostatzen zitzaion talde hauek berrantolatzea. Halere, ETAren borroka armatuak, bere historian zehar, ia 800 hildako eta 2000 zauritu ekarri zituen. 1998.eko azaroan ETAk zauritu eta erahildako pertsonen senitartekoez osatutatako Colectivo de Víctimas del Terrorismo delako erakundea sortu zen. Bere helburua, ETAko biktimen oroimena eta eskubideak defendatzea.

Hurrengo hauteskundeetara arte, euskal politika Euskadiko Elkarbizitzarako Estatutu Berria edo "Ibarretxe Plan"-aren izenarekin gehiago ezagutua izan zen egitasmoaren polemikan murgilduta zegoen. Eusko Jaurlaritzak estatutu berri hau bultzatu zuen Gernikako estatutuaren bidea hilda zegoela uste baitzuen, 20 urteetan zehar Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako José Luis Rodríguez Zapatero (PSOE) eta Javier Arenas (PP) "Pacto de las Libertades y contra el Terrorismo" sinatzen, atzean José María Aznar, garai honetan Espainiako presidenteabiztanleriak onartutako lege organiko hau, gobernu espainiarrek ez baitzuten garatu nahi izan. Eusko Jaurlaritzaren aburuz, transferitzeko 30 eskumen baino gehiago geratzen ziren, estatutuko garrantzitsuenetarikoak, eta eskumen hauek, Eusko Jaurlaritzak zioenaren arabera, gobernu espainiarrak inoiz ez zituen transferituko. Estatutu berri honen xedea Euskadi Espainiarekin atxikimendu librez baturik egotea eta kosubirania lortzea zen. PPk eta PSOEk osatutako konstituzionalismoak, alderantziz, artean zegoen Gernikako Estatutua, abertzale eta konstituzionalisten arteko elkar ulertzeaz sortu zela zioten (hala ere, Alianza Popular, oraingo PPa, estatutuaren aurka egon zen), hortaz, euskaldun guztien arteko topagune eta, era bakarra, euskaldunek, espainiar proiekto komun batean, elkarbizitza baketsu eta demokratikoa lortzeko. Konstituzionalismoak estatutu berria baztertzailea zela zioen, abertzalea ez zen euskal gizartearen erdiaren borondatea ez baitzuen ordezkatzen.

Martxoan espainiar parlamenturako egindako hauteskundeetan, pronostiko guztien aurka, PSOEk irabazi zituen. Garaipen honen gakoa PPko espainiar gobernuaren Maiatzaren 11n, Espainiako hauteskundeak baino hiru egun lehenago, gertaturiko Al-Qaeda-ko atentatuen kudeaketa eskasa. Atentatuak gertatu eta ordu batzuk geroago, ETAk komunikatu baten bitartez eurak ez zirela izan adierazi zuten. Komunikatu hau egon eta ere, PPko gobernu espainiarrak atentatuen susmagarri nagusia ETA zela adierazten jarraitu zuen. Espainiar gizartearen zati haundi batek PPk gezurretan zebilela, eta hauteskundeak ez galtzeko informazioa ezkutatzen ari zela pentsatu zuen, espainiar gizarteak Al-Qaeda-ko atentatuak, EEBBekin heldutako akordioengatik, espainiar tropak Irak-era eramatearen ondorioa zela pentsa baitzezakeen. Hausnarketa-egunean bertan espainiar gobernuari informazioa eskatzeko manifestaldiak egon ziren.

Hauteskundeen emaitzak honako hauek izan ziren, PSOEk 350 eserlekutik 164 lortu zituen, PPk (148), Convergència i Unió-k (CiU, 10), Esquerra Republicana de Catalunya-k (ERC, 8), EAJk (7), IUk (5), Coalición Canaria-k (CC, 3), Bloque Nacionalista Galego-k (BNG, 2), Chunta Aragonesista-k (CHA, 1), EAk (1) eta, azkenik, Aralar, EA, Batzarre eta EAJk osaturiko nafar koalizio abertzalea, Nafarroa Bai-k (Na-Bai, 1).

José Luis Rodríguez Zapatero presidentea zuen PSOEko gobernu espainiarrak, argi eta garbi adierazi zuen "Ibarretxe Plana" inoiz ez zuela onartuko eta, hortaz, Eusko Jaurlaritzak bazterturik utzi beharko zuela. Zapaterok adierazi zuen, prest zegoela alderdi guztien artean (legez kanporaturiko ezker abertzalea ezik), zerotik hasita, estatutu berri bat garatzeko.

EAJk eta EAk Zapaterori esan zioten PPk eta PSOEk euskal legegintzaldi guztia izan zutela estatutu berria beraiekin batera garatzeko, eta bere idazketan parte hartu ez zutela nahi izan. Zapaterok esandakoa, estatutu berriaren onarpena atzeratzeko PSOEren maniobra bat baino besterik ez zela adieraziz.

2004.eko abenduak 30ean estatutu berriaren proiektua legebiltzarrean erabateko gehiengoaz onartua izan zen, hiru alderdiko partiduen bozkekin (EAJ-EA-EB) eta baita Sozialista Abertzaleak taldeko 6 parlamentarietatik 3k ere bere sostengua emanez (SAko beste parlamentaria justiziatik ihesita zegoen). Era honetan, ezker abertzaleak estatutuaren osotasunarekin ados ez zegoela irudikatzen zuen, bere sarrera bakarrik sostengatuz (Euskal Herria osotzen duten herrialdeak eta euskaldunek bere etorkizuna erabakitzeko daukaten eskubideari buruz).

Espainiar legediak autonomia-erkidego bateko parlamentuan autonomia-estatutu berri baten proiektua onartu eta gero, espainiar parlamentuan ere proiektu hori onartua izan behar dela derrigortzen du. 2005.eko Banda armatuarekin ustezko elkarlanean aritzeagatik itxitako Egunkariaren aldeko manifestazioaOtsailaren 1ean Ibarretxek espainiar parlamentuan estatutu berriaren proiektua aurkeztu zuen, parlamentuaren gehiengoak errefusatuz, honek Ibarretxeri, hurrengo egunean, hauteskundeetara deitzea derrigortuko zion.

Batasuna legez kanpo zegoelarik, bere inguruan, hauteskundeetara aurkezteko, alderdi berri bat sortu zen, Aukera Guztiak, eta, aste batzuk geroago, kandidatura hau legez kanpo utzi zuten. Gerora, Euskal Herrialdeetako Alderdi Komunista (EHAK)-k, nahiz eta Batasunaren zatiketaz sorturiko alderdia izan, Batasunaren ezkerreko politikarekin ados ez zegoelako (beren aburuz abertzaleegia eta sozialista gutxi zena), Aukera Guztiak-en testigua hartu zuen, eta hauteskundeetara aurkeztu zen bere kandidatura inguruan legez kanpo utzitako ezker abertzalearen sektorea elkartzeko asmoarekin. Espainiar gobernuak esan zuenaren arabera, EHAKn ez zen delitu-zantzurik aurkitu eta hauteskundeetara aurkeztu ahal izan zen. PP legez kanpo ez uztearen aurkakoa izan zen, EHAK eta Batasuna bera zela adieraziz.

Euskal Autonomi Erkidegoan 2005.eko apirilaren 17an egindako hauteskundeen emaitzak, honako hauek izan ziren: EAJ/EA 20 eserleku, PSE-EE / PSOE (18), PP (15), EHAK (9), EB (3) eta Aralar (1). Emaitzok euskal gizartearen aniztasun ideologiko haundia eta baita partaide sentitzeko sentimenduen aniztasuna ere agerian utzi zuen. Orobat Ibarretxe plana zintzilik geratzen zela proiektua sostengatzen zuen gehiengo zabal baten gabeziagatik.

Ibarretxe lehendakari bezala bere hirugarren legegintzaldia hasiko zuen bere alderdia, EA eta EBren sostenguarekin, eta baita EHAKko bi diputatuena ere. 2005.eko ekainaren 25ean Gernikako Juntetxean bere kargua zin egin zuen, berriz ere EAJ-EA-EB hiru alderdikoa errepikatuz.

2006.eko martxoaren 24an, ETAk su-eten iraunkorra deklaratu zuen, bakearen oinarriak asentatzeko asmoarekin euskal alderdi politikoen artean elkarrizketak hasi ziren. PPk elkarrizketa hauetatik bere burua kanpoan utzi zuen, berriz ere, ETAren "su-eten tranpa" bat zela adieraziz. Su-etenaren egiaztatze-prozesuaren ondoren, Zapaterok, ekainaren 29an, ETArekin negoziatzen hasten zela adierazi zuen, erakunde armatu honek armak ustezko asmoarekin.

PSOE eta ezker abertzalearen arteko negoziazioek, geroago, EAJ ere batuko zitzaiena, Loiolako Akordioetan amaitu zuten, zeintzuetan euskal nortasun nazionalaren eta euskaldunek beren etorkizuna erabakitzeko eskubidearen aintzatespena ehuntzen hasi zen, halaber Euskadi eta Nafarroaren arteko erakunde komun bat ezartzea. Euskadi eta Nafarroaren arteko bateratze-prozesuari buruzko desadostasunengatik negoziazioak enkistatuko ziren.

ETAk Madrilen Barajasko  Aireportuko T4an egindako atentatuaAbuztuan ETAk komunikatu bat egin zuen bake-prozesua ongi ez zihoala adierazten, Batasunak aurrerago ere beste komunikatu batzuk egin zituen zentzu berean. 2006.eko abenduaren 30ean ETAk atentatu bat egin zuen Barajasko aireportuaren T4aren aparkamentuan, kalte haundiak eragin zituelarik bai egituretan eta baita ekonomikoak ere. Atentatuak ekuatoriar gazte bi erahil zituen, Carlos Alonso Palate eta Diego Armando Estacio. Ez zen egon su-etenaren apurketaren aurretiazko komunikaturik, bakarrik ETAren abisua leherketa gertatu baino apur bat arinago. Atentatua egin eta gero, ETAk komunikatu bat egin zuen adierazten bere aldetik ez zuela bake-prozesua apurtzen, eta honen helburua espainiar gobernuak eta PSOEk prozesua usteltzen ari zirela ohartaraztea zela, ETAren ustez, ezker abertzalea zapaltzeko betiko politikak erabiltzen ari baitziren. ETAk bere komunikatuan bere asmoa ez zela biktimak eragitea azpimarratu zuen, ordu bat arinago, hiru abisutan, lehergailuaren oharra eman zutela eta aparkamendua ez zela era egokian ebakuatu adierazi zuten; gero, atentatuan hildakoen senitarteko eta lagunei eta Ekuadorko populuari orokorrean dolumina erakusten zien.

PSOEk, berriz, ETArekin izandako negoziazioak amaitutzat eman zituen, ETAk Barajasko hondakinen azpian su-eten iraunkorra ehortzi zuela eta, zegoeneko, ez zirela ematen baldintzarik bake-prozesuarekin jarraitzeko adierazi zuen.

2007.eko foru- eta udal-hauteskundeetarako ezker abertzaleak alderdi berri bat erregistratu zuen, Abertzale Sozialisten Batasuna, espainiar justiziak erregistroari betoa jarriz, uste izan zuelako legez kanpo utzitako Batasunaren jarraitasuna zela.

Ezker abertzalea hauteskundeetara ezin zenez aurkeztu, 30 urte kandidatura propioa aurkeztu gabe egon eta gero, EAEk, trantsiziotik legezko alderdia zena eta, normalean, ezker abertzalearentzat bozka eskatzen zuena, hauteskunde hauetan ezker abertzalea ordezkatuko zuen; hala eta guztiz ere, EAEn zerrenda batzuk hauteskundetik kanpo geratu ziren, legez kanpo utzitako Batasunarekin erlazionatuak izan zirelako.

EAEk, nahiz eta bere zerrenden erdia hauteskundetik kanpo geratu (bakarrik 256 zerrendatik 123 aurkeztu ahal izan ziren), Hego Euskal Herrian laugarren hautes-indarra bihurtu zen, aurkeztu ahal izan zuen 97 udalerrietatik 31 udalerrietan bozka gehien lorturiko alderdia izanez, Trebiñuko Konderriko udalerrietan ere zinegotziak lortuz.

Patxi López Álvarez, Eusko Jaurlaritzako lehendakariaUrte bat geroago, espainiar justiziak EHAK eta EAE legez kanpo utzi zituen; halere, EAEko zinegotziek eta alkateek bere lana egiten jarraitu ahal izango zuten.

2009.eko martxoaren 1eko euskal autonomi hauteskundeetarako ezker abertzaleak, ostera ere, alderdi berri bat aurkeztuko zuen, Demokrazia Hiru Milioi izenekoa (D3M). Era honetan, euskal zazpi herrialdeetan bizi diren hiru milioi biztanleentzat demokrazia eskatuz. Kandidatura hau ere legez kanpo utziko zuten Batasunaren jarraitzailea zela argudiatuz. Berea gertatuko zen Askatasuna alderdiarekin, zeinak, nahiz eta 2001.ean lehen aldiz hauteskunde batzuetara aurkeztu, artean ezker abertzalea ordezkatu nahi izatean legez kanpo utziko zuten ere. Honela, ezker abertzalea legebiltzarretik kanpo geratuko zen, bere jarraitzaileei D3Mko legez kanpoko txartelekin bozkatzeko adierazi baitzien.

Euskal hauteskundeen emaitzak honako hauek izan ziren: EAJ (30 eserleku), PSE-EE-PSOE (25), PP (13), Aralar (4), Eusko Alkartasuna (1), EB (1) eta UPyD (1). Legebiltzarrean konstituzionalismoa (PSE-EE-PSOE, PP eta UPyD), Hego Euskal Herrian ere espainolismo izenarekin ere ezagutua, bere alderdi ideologiko aurrerakoi eta kontserbadorean, lehen aldiz, legebiltzarraren gehiengoaren ideologia bihurtu zen, ezker abertzalearen kandidaturak legez kanpo uzteari esker.

PSE-EEk, hauteskunde-kanpainan, hauteskundeak egin eta gero PPrekin ez zela inolako gobernu-akordiora helduko adierazi zuen arren, era honetan, PSOE-PP gobernu bat eragozteko, ezker abertzaleko jendeak ez zuen EAJ bozkatuko, 2001.eko hauteskundeetan gertatu zen bezala. Hauteskundeak egin eta gero PSE-EEk PPrekin azkar asko akordio batetara helduko zen, Euskadiko lehen gobernu konstituzionalista osatzeko. Eusko Jaurlaritza berri honek, Patxi López Álvarez sozialista buru zuen, eta PSE-EEko kideez eta ideologia sozialistako independenteez osatua zegoen, legebiltzarrean PPk bere sostengua emanez.

Eusko Jaurlaritza berriaren xedea ETAren aurkako borroka izan zen. Borroka honetan, ezker abertzalearen ideologiaren kaleetako presentzia ikustea eragoztea nabarmendu zen (Ertzaintzak pankartak edota ETAko presoen kartelak kentzen zituen, pintadak ezabatu etab.), hau lortzeko ehundaka mila euro zuzenduz. Ertzaintzari zegokion kartelak kentzea, eta honek sektore ezberdinetatik Eusko Jaurlaritza kritikatzea ekarriko zuen, hau ez baitzuten uste bere lana zenik. Pankartak eta kartelak kenduak ziren eta, berriz ere, ezker abertzaleko jarraitzaileek jartzen zituzten, garbiketaren gastua gehituz. Eusko Jaurlaritzak, orduan, udalerriei garbiketak egiteko beren lankidetza eskatu zien, euskal gizartean eskaera honek aldeko eta aurkakoen arteko eztabaida haundia sortu zuelarik.

Istiluen aurkako ertzainak ETAko presoen kartelak kentzenEusko Jaurlaritzaren beste esparru bat espainiar nortasuna Euskadin bultzatzea izan zen. Alde batetik, espainiar mintzairazko hezkuntza bultzatu zen eta, bestalde, ikurren legea aplikatu (aurreko Eusko Jaurlaritzek betetzen ez zutena), honela, Eusko Jaurlaritzako eraikin ofizial guztietan, halaber prentsaurrekoetan, ikurriña ez ezik espainiar bandera ere ikusten hasi zen.

Inkesten arabera, euskaldunek gaizkien baloraturiko Eusko Jaurlaritza bihurtzen ari zen heinean, eta 2011.eko foru- eta udal-hauteskundeetako porrotarekin, PSE gehi PPren bozken ehunekoa %36ra jeitsi zuena, espainiar bandera Eusko Jaurlaritzako eraikin ofizial guztietan kulunkatzen jarraitzen zuen, baina prentsaurrekoetatik desagertu zen, bakarrik ikurriña ipiniz. Honela, espainiar banderaren presentzia mediatikoa, berriz ere, nulua zen. Euskal Herrian Espainiako hiru koloredun bandera errepublikarra begi onez ikusten den bitartean, are abertzale sektoreetan ere, Espainiako egungo bi koloredun bandera diktadura frankistarekin erlazionatzen jarraitzen da eta, hortaz, euskal hizkuntzaren debekuaren garaiarekin.

2009.eko urriak 16an, Otegi, ezker abertzaleko buruzagia, zeina auzi ezberdinengatik, aldizka, gartzelaratua eta, berriz, askatua izan zen, berriro ere, espetxeratua izan zen "Bateragune" kasuagatik, kasu honetan, LAB sindikatuaren (ezker abertzaleko ideologiakoa) antzinako buruzagia izan zen Rafael Diez Usabiagarekin batera Batasuna berregitea egotzita. Bateraguneren bitartez, ezker abertzaleari norabide berri bat eman nahi zitzaion, bide armatua abandonatzeko eta beste euskal alderdi independentistekin batera koalizio subiranista eraikitzeko. Estrategia berri hau "Altsasuko Deklarazioa"-n irudikatuko zen.

2009.eko azaroaren 11n Estrasburgoko Giza-Eskubideen Europar Epaitegiak Batasuna legez kanpo uzteko epaia berretsi zuen, legez kanpo utzitako ezker abertzaleko alderdiak "beldurrarekin konpromisoa" zuten konportamenduetan erori zirela eta Estatu demokratiko baten barnean egoteko koexistentziaren aurka, halaber epai hau "gizarteak premiaz behar zuela" eta "lortu nahi zen xedearekin proportzionala zela" adieraziz. Europar Epaitegiaren arabera alderdien legearen helburua ez da "konstituzio-markoa zalantzan jartzen duten ideien edo doktrinen defentsa debekatzea, baizik eta askatasuna eta aniztasuna zalantzan jartzen dutenak, honela, giza-eskubideen errespetua eta demokrazia babestuz". Epaiak, azkenean, legez kanpo utzitako alderdiak "ETAren beldur-estrategiaren tresnak" zirela eta hoien helburua "erakunde terroristen ekintzak politikoki laguntzea edo osatzea konstituzio-ordena asaldatzeko eta herri-bakea larriki aztoratzeko" zela adierazten zuen.

Ezker Abertzalearen "Altsasuko Deklarazioa"-ren irakurketaHiru egun geroago, azaroak 13an, Altsasun, ezker abertzaleak azkeneko hiru hamarkadetan eramandako politikari erabateko aldaketa emango zion, "Altsasuko Deklarazioa"-ren bitartez jakinaraziz. Estrategi aldaketa honetan beste ideologiekin bakar-bakarrik bide politiko eta demokratikoen bitartez lehian egiteko apustua egiten zuen, honela, estrategia armatua kanpoan utziz. Orobat beste indar ezkertiar eta independentistekin lankidetzan lan egiteko apustua (Eusko Alkartasunak ere, hilabete berean, alderdi subiranisten koalizio baten aldeko apustua egin zuen). Arnaldo Otegi, Rafa Diez Usabiaga eta Rufi Etxebarriak bultzatutako aldaketa honek, 2010.eko otsailan ezker abertzalearen barnean sortutako eztabaida batetik, "Zutik Euskal Herria" ekarriko zuen, "biolentziarik gabeko prozesu demokratiko" baten alde eta "indar subiranisten metatzearen" alde egingo duena; biolentzia, berriz ere, politika egiteko tresna bezala baztertuz.

"Altsasuko Deklarazioa" egin eta hilabete bat geroago, Arnaldo Otegik ETAko preso bati bidalitako gutun baten existentziaz jakin zen zeinean honako hau esaten zuen: "Altsasuko Deklarazioa"-rekin ados ez dagoena "ez dago bere senean ala etsaiaren alde lan egiten du".

 

 

 

Elkarbanatu orrialde hau!

 

 

 

 

Euskal Herriko Historiak hurrengo orrialdean darrai >> Ibilbide politikoa (2010 - gaur egun)