Iparraldeak, Euskadi eta Nafarroarekin batera, Euskal Herria izendun errealitate historiko eta kulturala osotzen du, latindar hizkuntzetan, antzinako garaietan, Vasconia izena hartu zuena. Honen irudikapen politikoak Euskal Herriko Dukerria eta Iruñea-Naiarako Erresuma izan ziren. Gaur egun, Euskal Herria bi estatutan zatikatuta dago, Frantzia eta Espainia, eta espainiar lurralde barnean bi autonomi erkidegotan, Euskadi eta Nafarroa.

Iparraldea Euskal Herri kontinentala dugu, 264.000 biztanle ditu (1999. urtea) eta 2.978 Km²-ko hedadura. Hiru herrialdez osaturik dago: Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa. XVIII. mendean Frantses Iraultzak euskal herrialde kontinentalen erakundeekin amaitu zuen, eta gaur egun, oraindik, ez dute berezko entitate politikorik.

Euskadiri buruzko informazioa Euskal Herriari buruzko informazioa Euskadiri buruzko informazioa Nafarroari buruzko informazioa Iparraldeari buruzko informazioa Euskal Herriari buruzko informazioa Nafarroari buruzko informazioa Iparraldeari buruzko informazioa Euskal Herria Frantziako mapan ez da existitzen. Biarnorekin batera (Béarn) Atlantiar Pirinioetako Departamendua osatzen du, departamendu hau Akitaniako herrialdearen barnean dagoelarik. Euskara ez da frantsesarekin batera hizkuntz ofiziala, legalki ez da existitzen.

Nahiz eta Ipar Euskal Herriko biztanleria gehiena euskal departamendu baten alde egon (Iparraldeko hiru herrialdeetan egindako erreferendum ez lotesle baten bitartez egiaztatu zena), frantses agintariek, euskal departamendu baten aldeko agintzari batzuk egin arren, azkenean ez da zehaztu. Ipar-euskaldun gehienek departamendu hau beharrezkoa jotzen dute Iparraldeko hizkuntza-, kultura- eta ekonomia-sustapenerako.

Ekonomikoki Iparraldea bi eremutan banatuta dago: kostaldea eta barnealdea. Kostaldeko udalerrien jarduera nagusia arrantza da eta, batez ere, turismoa; barnealdeak, aldiz, nekazaritza eta abeltzaintza ditu jarduera nagusiak. Kostaldea da populazio gehien daukan gunea; barnealdeak, ostera, oso populazio gutxi du.

XIX. mendearen amaieran Ipar Euskal Herriko biztanleriaren %65ak euskaraz mintzatzen zen. Orain egoera larria da, bakarrik %26.4ak (70.000 b.) egiten du (1996. urteko datuak), orokorrean jende nagusia eta landatar guneetan, %9.3ak (25.000 b.) ulertzen du baina ez du hitz egiten eta %64.2a (169.000 b.) gaskoiz mintzatzen da edo frantses elebakarra da. Frantsesarekin batera euskararen koofizialtasuna ez bada lortzen eta euskal mintzairari hezkuntzan ez bazaio laguntzarik ematen, hizkuntza-azterketa guztiek diote, 40-50 urteren buruan euskara Iparraldean guztiz desagerturik egonen dela.

 

Iparraldeari buruzko informazio gehiago lortzeko Atlantiar Pirinioetako Departamenduko web gunera jo.

 

 

 

 

Lapurdi

 

 

Lapurdiko banderaLapurdi: 859 Km²-ko hedadura du eta 219.000 biztanle ditu (1999. urtea), batez ere, kostaldeko gune turistikoan kontzentratuta. Akitaniarren lurra zen, bertan Lapurdum (Baiona) izeneko hiri erromatarra zegoen, herrialdeari izena emango ziona. Mendebalderago dagoen herrialde kontinentala dugu eta atlantiar kostaldearekin jotzen du. Miarritze, Iparraldeko hiriburu turistikoa, Hendaia eta Donibane Lohizune hiri lapurtarrak dira. Frantses turismo-gune garrantzitsua dugu.

 

 

Herrialdea
Lapurdi
Urtea
1999
Langileak
82.245
Lehen Sektorea
1.992
Industria
17.205
Zerbitzuak
63.048
Langileak (%)
100
Lehen Sektorea (%)
2,4
Industria (%)
20,9
Zerbitzuak (%)
76,7

 

Franko-bisigotiar garaian, euskara komuna sortu eta gero, Lapurdik eta Nafarroa Behereak penintsulako nafarrek hitz egindako antzerako euskara zuten. Euskara hau mendeetan zehar gaskoiak eragindu zuen, egungo nafar-lapurteran bilakatuz. Bere biztanleriaren %19.4a euskalduna da (1996. urteko datuak), %9ak euskara ulertzen du baina ez du hitz egiten eta %71a gaskoiz mintzatzen da edo frantses elebakarra da. Lapurdiko hiriburua honako hau dugu:

* Baiona (euskal era)

* Bayonne (era frantsesa)

* Bayona (gaztelaniazko era)

 

 

Nafarroa Beherea

 

 

Nafarroa Behereko banderaNafarroa Beherea: baita Behe Nafarroa eta Baxenabarre ere deitua. Lapurdi (mendebaldera) eta Zuberoako (ekialdera) herrialdeen artean dago. 1.348 Km²-ko hedadura du eta 30.000 biztanle (1999. urtea). Bere biztanleriaren gehiengoa landatar guneetan bizi da.

Erromatar garaian akitaniarren lurra izan zen. Nafarroako Erresumaren gaztelar konkistak nafarrak behin betiko entitate politiko ezberdinetan zatikatuak geratzea ekarriko zuen. Nahiz eta Pirinioetako alde bietako nafarrak bost mendeetan zehar banatuak bizi izan diren, behe nafarrek antzinako Nafarroako Erresumaren bandera bera kontserbatzen dute.

 

Herrialdea
Nafarroa Beherea
Urtea
1999
Langileak
11.526
Lehen Sektorea
3.058
Industria
2.467
Zerbitzuak
6.001
Langileak (%)
100
Lehen Sektorea (%)
26,5
Industria (%)
21,4
Zerbitzuak (%)
52,1

 

Lapurdin bezala, nafar-lapurtar euskalkia hitz egiten da. Bere populazioaren proportzioaren arabera, euskal hiztun gehien daukan euskal herrialdea da. Nafarroa Behereko biztanleriaren %69a euskal hiztuna da (1996. urteko datuak), %11ak euskara ulertzen du baina ez du hitz egiten eta %19a gaskoiz mintzatzen da edo frantses elebakarra da. Nafarroa Behereko hiriburua:

* Donibane Garazi (euskal era)

* Sant Jean-Pied-de-Port (era frantsesa)

* San Juan Pie de Puerto (gaztelaniazko era)

 

 

 

Zuberoa

 

 

Zuberoako banderaZuberoa: euskaraz ere Xiberoa deitua. Ekialderago dagoen Iparraldeko herrialdea da, eta baita, behar bada, euskal herrialdeetatik berezko nortasun markatuena daukana ere. 15.000 biztanle dauka (1999. urtea) eta bere hedadura 771 Km²-ko da. Bere biztanleriaren gehiengoa landatar guneetan bizi da.

Akitaniarren lurra izan zen eta egun zuberera edo xiberera mintzatzen da. Antzina penintsulako nafarrek hitz egiten zuten bezalako euskara zuten, euskara honek bere bilakaera dialektalean gaskoiaren eragina izan ez ezik, aurreko beste Iparraldeko euskalkiak bezala, gaur egun Huescako probintziako herrixketan kontserbatzen den aragoiar mintzairaren eragina ere izan zuen. Zubererak gramatika-arkaismoak ditu bere itxuran bizkaierara edo mendebaldeko euskalkira hurbiltzen duena.

 

Herrialdea
Zuberoa
Urtea
1999
Langileak
6.059
Lehen Sektorea
1.301
Industria
1.798
Zerbitzuak
2.960
Langileak (%)
100
Lehen Sektorea (%)
21,5
Industria (%)
29,7
Zerbitzuak (%)
48,9

 

Fonetikoki euskalkirik ezberdinena da gaskoitik hartutako germaniar jatorriko fonetikagatik (ü soinua eta kasu batzuetan ö soinua). Beharbada euskaraz egindako kantarik politenak euskalki honetan egin dira.

Bere biztanleriaren %51.6a euskal hiztuna da (1996. urteko datuak), %15ak euskara ulertzen du baina ez du hitz egiten eta %34a gaskoiz mintzatzen da edo frantses elebakarra da. Herrialde honetako hiriburua:

* Maule (euskal era)

* Mauléon (frantses eta gaztelaniazko era)

 

 

 

Elkarbanatu orrialde hau!

 

 

 

 

www.kondaira.net-eko Bibliografia hurrengo orrialdean