Euskadik, Nafarroa eta Iparraldearekin batera, Euskal Herria izendun errealitate historiko eta kulturala osotzen du, latindar hizkuntzetan, antzinako garaietan, Vasconia izena hartu zuena. Honen irudikapen politikoak Euskal Herriko Dukerria eta Iruñea-Naiarako Erresuma izan ziren. Gaur egun, Euskal Herria bi estatutan zatikatuta dago, Frantzia eta Espainia, eta espainiar lurralde barnean bi autonomi erkidegoetan, Euskadi eta Nafarroa.

Euskal Autonomi Erkidegoa edo Euskadi 2.184.606 biztanle ditu (2011. urtea) eta 7.089 Km²-ko hedadura. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru herrialdez edo lurralde historikoz osatua dago. Euskadi ere Euskal Autonomi Erkidegoa bezala izendatzen da (EAE).

Bere hiriburu administratiboa Gasteizen dago, non Eusko Jaurlaritzako Lehendakaria dagoen, halaber, Eusko Legebiltzarra eta mendebaldeko hiru euskal herrialdeak bateratzen dituen erakunde komun garrantzitsuenak. Euskadik edozein europar estatu-azpientitateko autonomia mailarik haundiena du, orobat ekonomia, teknologia eta bizitza kalitatearen garapen maila haundia.

Euskadiri buruzko informazioa Euskal Herriari buruzko informazioa Euskadiri buruzko informazioa Nafarroari buruzko informazioa Iparraldeari buruzko informazioa Euskal Herriari buruzko informazioa Nafarroari buruzko informazioa Iparraldeari buruzko informazioa 2004. urtean 100 izanda europar batezbesteko bateratzearen indizea, 112,98 puntuko batezbestekoa atera zuen, hots, europar ekonomia-garapenaren batezbestekoa 12,98 puntutan gainditu zuen. Madrilgo Erkidegoak (114,85), zeinak Espainiako hiriburua barnean duen, 114,85 atera zuen, Espainia mailan Euskadi bigarren autonomi erkidegoa izanez.

Garai haietan Europar Batasunean zeuden 251 herrialdeetatik barne-produktu gordin (BPG) per capitan Euskadi 49. postuan zegoen, Madrilgo Erkidegoa, ostera, 32.ean.

Bere zabalkuntza ekonomiko etengabean, zegoeneko 2007. urtean, Euskadiren BPG per capita 140,6ra iritsi zen, hau, Europar Batasuneko estatuekin erkatuz, Euskadi hirugarren postuan utziko zuen, bakarrik Luxemburgo (276,4) eta Irlanda (146,3) aurretik edukita, eta atzetik: Holanda (130,9), Austria (128,2), Suezia (126,2), Dinamarka (122,8), Belgika (118,1), Finlandia (116,2), Erresuma Batua (116,2), Alemania (113,2), Frantzia (111,3) eta Espainia (106,9).

Euskal ekonomiaren beste ezaugarri bat goi mailako kalitatezko ekoizpena, honi esker, bere populazioaren proportzioaren arabera, Europar Batasunak saritutako enpresa eta hezkuntza-erakunde gehien daukan europar herrialdea da.

Euskadi, praktikan, erdi-independentea da, eta berezko zerga-, osasun-, hezkuntza- eta polizia-sistema du. Era berean, foru erkidegoen konfederakuntza bezala funtzionatzen du. Eusko Legebiltzarrean mendebaldeko euskal herrialde bakoitzak 25 diputatu dauka, kontuan izan gabe herrialde bakoitzak daukan biztanle kopurua. Adibidez, Bizkaiko populazioa (1.152.658 b.) Arabako populazioa (319.227 b.) baino lau aldiz haundiagoa da, honela, arabar baten bozka, bizkaitar batena baino lau bider gehiago balio du.

Foru herrialdeek, Erdi Arotik berezko nortasuna izan dutenak, garai haietatik, espainiar politikaren gora-beheren arabera beren autogobernuaren debeku edo murrizte aldiekin, konstituzio edo Foru bat, Batzar Nagusiak deitzen den parlamentu bat, eta lehendakari edo Aldun Nagusi bat izan dituzte. Forua Europan eman ziren sistema politiko demokratiko lehenetarikoa dugu. Herrialde hauek burujabetza maila eta erabakitze botere haundia daukate. Euskal autogobernuaren zati haundi bat mendebaldeko euskal herrialde bakoitzak kudeatzen du, hortaz, euskal erakunde-egituraren deszentralizazioa oso haundia da. Euskadi euskal herrialdeen batasun askean oinarrituta dago, horregatik, herrialde bakoitzak nahi duenean Euskadiri batzeko edo Euskaditik banatzeko eskubidea dauka. Eusko Jaurlaritzak mendebaldeko euskal hiru herrialdeak koordinatzen ditu. Euskadiko biztanleriaren %25.2a (1996. urteko datuak) euskalduna da (530.000 b.), %16.3ak euskaraz ulertzen du baina ez du hitz egiten (344.000 b.) eta %58.5a gaztelaniar hiztun elebakarra da (1.230.000 b.).

Euskal erakundeei buruz informazio gehiago lortzeko (ekonomia, fiskalitatea, hezkuntza, turismoa, etab.) Eusko Jaurlaritzaren web gunera jo.

 

Ikurriña, Euskadiko Autonomi Erkidegoaren bandera ofizial bezala erabiltzen dena Euskadiko Autonomi Erkidegoaren armarria

 

 

 

Araba

 

 

Arabako banderaAraba: bere hedadura 2.963 Km²-koa da eta 319.227 biztanle ditu (2011. urtean). Garai erromatarretan bere lurretan autrigoniar, karistiar, barduliar eta baskoi tribuak finkaturik zeuden.

Erdi Aroan Arabako hegoaldea Zaragozatik gobernaturiko andalustar goiko markaren barnean egon zen, honek Ebroko erriberako kultura, egun aragoiar kultura bezala ezagutzen dena, euskal hiztun zen gune honetara heltzea ekarriko zuen. Arrazoi honegatik, nahiz eta aragoiar hizkuntza dagoeneko hitz egiten ez den, bai hitz egiten jarraitzen dela gaztelaniaren aragoiar dialektoa, gaztelauak aragoiar hizkuntza xurgatzetik sortu zena.

 

 

Bere euskal izena Erdi Aroko euskaraz "laua" esateko eratik dator: "laba", zeinari, ahoskera errazteko, hitz hasieran bokale epentetikoa (/a/) gehituko zitzaion Alaba sortuz. "Laba", mugatu gabe "lau" esaten zena, planus latindar terminoaren euskal egokitzapen fonetikoa dugu. Euskaraz, gerora, ele lenis-a (ahula) /r/ bilakatuko zen, honela, Alaba Araba bihurtuko zen. Gaztelaniak Erdi Aroko euskal era kontserbatuko zuen Álava bezala idatzita. Euskaraz ere Araba-herria edo Alaba-herria (Axular idazle euskaldunak XVI. mendean erabili zuen forma, "lur laua"-ren esanahiarekin) bezala izendatua izan da.

 

 

Herrialdea
Araba
Urtea
2001
Langileak
129.254
Lehen Sektorea
3.962
Industria
50.468
Zerbitzuak
74.824
Langileak (%)
100
Lehen Sektorea (%)
3,1
Industria (%)
39,0
Zerbitzuak (%)
57,9

 

Arabako armarriaGaur egun Arabako iparraldean, bakar-bakarrik, euskaren mendebaldeko euskalkia edo bizkaiera kontserbatzen da. Dialekto hau Erdi Aroko garaietan Burgosko probintziako ipar-ekialdean, Araban, Errioxan, Sorian, Bizkaian eta Bizkaiarekiko Gipuzkoako mugaldean hitz egiten zen. Erdialdean gaztelania mintzatzen da eta hegoaldean, zehazki, Arabar Errioxan, gaztelaniaren aragoiar dialektoa.

Euskara biztanleriaren %7.8ak (1996. urteko datuak) hitz egiten du (22.000 b.), %14.6ak ulertzen du baina ez du hitz egiten (42.000 b.) eta %77.6a gaztelaniar hiztun elebakarra da (222.000 b.). Arabako hiriburua honako hau da:

* Gasteiz (euskal era)

* Vitoria (gaztelaniazko era)

 

Informazio gehiago eskuratzeko Arabako Foru Aldundiaren web gunera jo.

 

 

 

 

 

Bizkaia

 

 

Bizkaiko banderaBizkaia: bere hedadura 2.217 Km²-koa da eta 1.152.658 biztanle ditu (2011. urtea). Antzinako aurrerromatar garaiko Caristia eta Autrigonia-ko iparraldeko lurraldeez osatuta dago.

Bere esanahia gailurra da eta antzina oso ohikoa zen bere erabilera, gaur egungo bizkar hitzaren sinonimoa. 1141. urtean iskripzio batean Iheldo Bizchaya toponimoa topa dezakegu, "Igeldo gailurra"-ren esanahiarekin, eta Nafarroan ere eskualde bat dago La Vizcaya deitzen dena.

 

Herrialdea
Bizkaia
Urtea
2001
Langileak
446.785
Lehen Sektorea
7.481
Industria
147.430
Zerbitzuak
291.874
Langileak (%)
100
Lehen Sektorea (%)
1,7
Industria (%)
33,0
Zerbitzuak (%)
65,3

 

Bizkaiko armarriaKantabriako Asoi ibaitik, ekialderantz, Bilboko Nerbioi ibairaino eta, hegoalderantz, Araba, Errioxa eta Burgos-ko alde batean autrigoien tribua zegoen; aldamenean karistiarrak zabaltzen ziren, Nerbioi ibaitik, ekialderantz, Gipuzkoako Deba ibairaino (gaur egungo Bizkaiko mugatik 13 km-tara) eta, hegoalderantz, Arabako alde bateraino.

Bizkaian eta Araban euskalki bera berba egiten da, mendebaldeko euskalkia, bizkaiera izenarekin ere ezagutua.

Mendebaldekoera bere arkaismoengatik beste euskalkietatik bereizten da. Kristautasunaren sarrera, eta erromanizatzeko bidean zeuden autrigoien hurbiltasuna, gaztelar populua bilakatuko zena, eragin haundia izan zuen mendebaldeko euskaran, gaur egungo euskalki honetako hiztunen hiztegia, beste euskalkietakoekin erkatuz, latinetik etorritako berba gehiago erabiltzen baitu. Adibidez berba hitza, verbum latindar terminotik eratorritako berba dugu.

Gaztelania, batez ere, hiri- eta industria-gunetan hitz egiten da, bizkaitar industriara heldutako gaztelar hiztunen etorkinengatik. Bilbon, hala ere, zegoeneko XVIII. mendean, ez zen euskaraz hitz egiten. Europarekin salerosketa egiteko, Bilbo Gaztelarentzat portu garrantzitsua izan zen eta, geroago, Espainiarentzat, honek gaztelar merkatari asko bertan finkatzea ekarriko zuen, eta gaztelania, apurka-apurka, eguneroko hizkuntza bilakatzen joatea.

Euskal hiztunen kopurua %18.1ekoa da (206.000 b., 1996. urteko datuak), %18.4ak euskaraz ulertzen du baina ez du hitz egiten (210.000 b.) eta azkenik %63.5a gaztelar hiztun elebakarra da (723.000 b.). Bizkaiko hiriburua:

* Bilbo (euskal era arautua)

* Bilbao (gaztelaniazko era)

 

Informazio gehiago eskuratzeko Bizkaiko Foru Aldundiaren web gunera jo.

 

 

 

 

Gipuzkoa

 

 

Gipuzkoako banderaGipuzkoa: bere hedadura 1.809 Km²-koa da eta 709.607 biztanle ditu (2011. urtea). Erromatar garaian bere lurraldean barduliarren euskal tribua zabaltzen zen.

Gipuzkoa, etimologista batzuen aburuz, aurrerromatar garaietatik iraun duen toponimoetariko bat dugu, Vardulia (zeltek tribu honen lurraldeari eman zioten izena) eta Gipuzkoa bera esan nahi baitute, "mugaldeko lurraldea".

 

Herrialdea
Gipuzkoa
Urtea
2001
Langileak
295.110
Lehen Sektorea
5.382
Industria
117.436
Zerbitzuak
172.292
Langileak (%)
100
Lehen Sektorea (%)
1,8
Industria (%)
39,8
Zerbitzuak (%)
58,4

 

Gipuzkera edo ertaldeko euskalkia euskalki zubi bat da bizkaiera edo mendebaldeko euskalkia eta ekialdeko euskalkien artean, nahiz eta azken hauekin antza gehiago izan. Gipuzkera Gipuzkoako armarriaGipuzkoako erdialdean eta Nafarroako ipar-mendebaldean hitz egiten da. Bizkaiko mugatik Deba ibai gipuzkoarreraino mendebaldeko euskalkia hitz egiten da eta Gipuzkoako ipar-ekialdeko muturrean nafar-lapurtera.

Euskal hiztun gehien daukan penintsulako herrialdea da; gaztelania, batez ere, hiriburuan eta industria-gunetan hitz egiten da.

Gipuzkoar biztanleriaren %44.4ak (1996. urteko datuak) euskaraz hitz egiten du (302.000 b.), %13.5ak euskaraz ulertzen du baina ez du hitz egiten (92.000 b.) eta %42.1a gaztelar hiztun elebakarra da (285.000 b.). Gipuzkoaren hiriburua honako hau da

 

* Donostia (euskal era arautua)

* Donosti (era arrunta)

* San Sebastián (gaztelaniazko era)

 

Informazio gehiago eskuratzeko Gipuzkoako Foru Aldundiaren web gunera jo.

 

 

 

Elkarbanatu orrialde hau!

 

 

 

 

Nafarroako Foru Erkidegoaren informazioa hurrengo orrialdean