Euskarak, nahiz eta historian zehar harremanik ez izan Magreb-en mintzatzen diren berbere dialektoekin, baditu hauekin hitz antzekoak, euskararen hiztegian iberieraren bitartez bereganatuak.
Bestalde, berriki aurrera eramandako arkeogenetika-ikerkuntzek, azken glaziazioaren ondoren, Magreberanzko aitzineskaldunen zabalkuntza bat irudikatzen dute. Ikerlan hauetan oinarriturik hiztegi-antzekotasun hauek Afrikara emigratutako gizatalde aitzineuskaldunen ondorioz etor litezke.
Aitzineuskaldun batzuk, populu kamitikoekin bat egitean, populu hauen hizkeran gaur egunera arte erabili izan diren euskal hitz edota morfemak ere utziz.
Era honetan azal litzakegu berbere, wantxe (Kanariar Irlak), somaliar, etiopiar edo egiptiar zaharrean (hizkuntz kamitikoak dira) aurki ditzakegun euskal hitzak; halaber, tatxelhit berbere dialektoan aurki dezakegun zenbatzeko sistema hogeitarra.
Urte askotan zehar hitz euskaldun eta kamitikoen artean antzekotasunak zeudela eta, hizkuntzalari batzuek teoria euskal-berberea defendatu zuten, zeinak euskara eta berberea jatorri komuna zutela zioen. Teoria bat, orain dela urte asko, bertan behera utzi zena sintaktiko eta morfologikoki guztiz ezberdinak izanez; bi hizkuntzen arteko erlazioak, bakarrik, lexiko edo lexikografiko tankerakoak baitira. Hala ere, aditzen jokaera aldetik, bai euskaraz eta baita berberez ere, zenbait adizkiren erabilera antzekoa ikus dezakegu.
Berberea Euskara Nekk Ni (nominatiboa)
Nik (ergatiboa)
Akir Aker Aña Ania-Anai Aste Asto Ma ism-k? Zein duk hire izena? Berberez euskaraz bezala, hikan hizketan ari zarenean, gizon bati zuzentzean -k adizkia erabiltzen da. Hala ere ikertzaile batzuek aitzineuskaraz -k adizkia -ga zela diote.Ma ism-m? Zein dun hire izena? Berberez emakume kasuan -m adizkia erabiltzen da euskaraz, aldiz, -n. Hala ere ikertzaile batzuek aitzineuskaraz -n adizkia -na zela diote.Adar Adar (berberez belaun edo oina esan nahi du).
Elkarbanatu orrialde hau!
Euskararen Historiak hurrengo orrialdean darrai >> Euskara, mintzaira isolatua