Gaur egun daukagun informazio guztiaren arabera, hurrengoko euskal hizkuntzaren kronologia egin dezakegu:

 

Kronologia
Bilakaera Historikoa
Orain dela 7.000 urte
Euskal lurraldeetara, ikasketa genomikoen arabera, euskaldunen arbasoak diren gizatalde neolitikoa heltzen da. Euskararen hizkuntza-arbasoaz hitz egiten dutela uste da.
K.a. III. mendetik aurrera

Nafarroatik Kataluniaranzko baskoien zabalkuntza ematen da. Euskal hizkuntza lur hauetan zeltiberiera, galiera eta iberierarekin batera biziko da.

K.a. 196. urtea

Erromatarrak euskal lurretara heltzen dira. Geografo greko-erromatarrek Pirinioen alde bietan finkatutako euskal tribuak deskribatzen dizkigute. Euskal tribuek hizkuntza bereko dialektoak hitz egiten dituzte, euskara zaharrez.

K.o. I. mendetik III.era

Garona ibaitik (Frantziako erdialdetik) Soriaraino erromatar garaiko hilarrietan aurkituriko euskal jainko- eta pertsona-izenak.

K.o. III. mendetik X.era

Bisigodoek eta frankoek euskal tribuen lurrak inbaditzen dituzte. Tribu hauek batu egiten dira inbaditzaile germaniarren aurka eta, hortik aurrera, wascones izena erabiliko da franko eta bisigodoen kroniketan euskal populuari deitzeko. Tribuen batasunak euskararen batasuna ekarriko du eta III. mendetik VI.era euskara komuna garatuko da.

XI. mendetik 1545. urtera

1545. urtean euskaraz idatziriko lehen liburua argitaratu arte (Bernard Etxepareren "Linguæ Vasconum Primitiæ"), monastegi ezberdinetan ("Iruzkin Emilianensiak") eta antzeko iturrietan, XI. mendetik XV.era aurkituriko lekuko urriei, Erdi Aroko euskara deitzen zaio.

1545 - 1745
Euskara klasikoa. Euskaraz idatzi zen lehen liburutik.
1745 - XXI mendea

Euskara modernoa. 1745.eko Larramendiren hiztegi hirueledunetik, gaur egungo euskara batura arte (1968.ean garatua).

 

 

 

Elkarbanatu orrialde hau!

 

 

 

 

Euskararen Historia, hurrengo orrialdean >> Zelta, arabiar, germaniar eta latindar eraginak