Euskarak berba gutxi ditu jatorri arabiar, germaniar edo zelta dutenak. Zelta hizkuntzarekin, hipotetikoki, K.a. VIII. mendetik K.o. II. - V. mendera kontaktuan egon zen. Lezama, Ultzama, Deba... toponimo zeltak dira. Hauek dira euskarak zelta, germaniar eta arabiar hizkuntzetatik hartutako berba batzuk, gaur egunera arte kontserbatu direnak:

 

Euskara Jatorria
Tegi
Zelta
Maite
Zelta
Gori
Zelta
Erbi
Zelta
Mendi
Zelta
Orein
Zelta
Orkatz
Zelta
Gerra (werra)
Germaniarra
Azoka (az-zuk)
Arabiarra
Alkate (al-qadi)
Arabiarra
Gutun (kutub)
Arabiarra

 

Baina zalantzarik gabe gure euskararengan eragin gehien izan zuen mintzaira, orain dela 2.000 urte Euskal Herriko lurraldeetara heldu zena, K.a. 196. urtean hain zuzen, latina. Euskararengan izan zuen eragina, lexiko aldetik ez ezik, gramatika eta morfologia aldetik ere izan zuen, zenbait euskal deklinazio eta atzizki latindar deklinazio, atzizki edo aurrizkietan dute bere jatorria.

Latinerak euskal aditzak jokatzeko era berri bat garatzean nahiko eragin izan zuela uste da, aditz perifrasia garatzean hain zuzen (aditzaren erroa + denbora-adizkia + aditz laguntzailea), zeinak apurka-apurka aditzak trinkoki (aditz bakar baten barnean ekintzaren osagai guztiak sartzea) jokatzeko ohitura ordezkatzen joango zen.

Gaur egun gutxi dira trinkoki jokatzen diren aditzak (zenbait aditzen orainaldi eta iraganeko formak kontserbatzen dira soilik), gehienak perifrastikoki jokatzen dira. Aitzineuskararen garatzaile batzuek diote, aditzak perifrastikoki erromatarrak heldu baino lehenago ere jokatzen zirela baina, euskara eboluzionatzen joan zen heinean, ohitura hau orokortzen hasi zela.

Euskal aditzak jokatzeko orduan, latinerak euskararengan izan zuen eragina, hain garrantzitsua den -tu denbora-adizkiaren erabileran dakusagu, bere jatorria -tum latindar partizipioan dauka eta: hartu dut [ har (hartu aditzaren erroa) + tu (amaituriko ekintzaren denbora-adizkia) + dut (aditz laguntzailea). Jarraian trinkoki (daramat, forma aurrerromatarrean) eta perifrastikoki (eramaten dut, erromatarrak etorri eta geroko forman) aditz beraren aditz-jokoa adierazten da:

 

ERAMAN

ADITZ TRINKOA

( NOR? ) Zer daramat?

Orain hura daramat: DARAMA-

DARAMAT

( NORK? ) Nork darama?

Nik daramat: +T

ADITZ PERIFRASTIKOA
I. ADITZA

II. ADITZA

(LAGUNTZ.)

ERAMATEN DUT

ERAMA- Eraman aditzaren erroa
+TEN amaitu gabeko denbora-adizkia

( NOR? )

Zer daramat?

Orain hura daramat: DU-

(NORK?)

Nork darama?

Nik daramat:

+T

 

Bizkaiera edo mendebaldeko euskalkia latinaren eragin gehien daukan euskalkia da, autrigoi tribuarekin mugakide izateagatik; tribu hau akitaniarrarekin batera arinago erromanizatu ziren euskal tribuak izan ziren. Akitaniarren erromanizazioak gaskoi populua sortaraziko zuen; autrigoi tribuarena, bestalde, gaztelar populua.

 

Latina Euskara
Pax-Pacem Bake
Cella-Cellam Gela
Lex-Legem Lege
Tabula-Tabulam Taula
Rex-Regem Errege
Gonna-Gonnam Gona
Adventum Abendua
Hoc hora Orain
Hora est iam Arestian
Verbum Berba (bizkaiera)
Martis Dies Martitzena (bizkaiera)
Sabbatu Zapatu (bizkaiera)
Dominica Dies Domeka (bizkaiera)

 

 

 

Elkarbanatu orrialde hau!

 

 

 

 

Euskararen Historiak hurrengo orrialdean darrai >> Iruzkin Emilianensiak