Nahiz eta orain Bizkaia izan euskaldunez populaturiko lurraderik garrantzitsuena ikuspuntu ekonomiko eta politiko batetik begiratuta; XI. mendean, ordea, lurralderik garrantzitsuena Errioxa zen. Iruñea-Naiarako Erresumaren hiriburua Naiaran zegoen, egun espainieraz Nájera izenarekin ezagutzen dena. Penintsulako erresuma kristau baten lehengo txanpona Naiaran egin zen 1034.ean eta euskal toponimo hau txanpon honetan agertzen da.

Naiarako hiri zaharretik hurbil Donemiliaga Kukulako hiria zegoen, gaur egun espainieraz San Millán de la Cogolla izenarekin dazaguguna, non euskal eta aragoiar hizkuntzen lehen testuak idatzi ziren. Idatzi hauek Iruzkin Emilianensiak bezala ezagutzen dira.

Errioxa XII. mendetik aurrera Gaztelako Erresumak anexionatuko zuen, honek, bertan, Kodize Emilianensiakgaztelaniaren zabalkuntza ekarriko zuen eta, honen ondorioz, apurka-apurka, bertan mintzatzen ziren hizkuntzen galera: euskararena (Errioxako bertako hizkuntza zena garai aurrerromatarretatik) eta baita aragoierarena ere (Errioxa Andalustar Goiko Markaren barnean zegoenean eta, hortaz, Zaragozatik gobernatua, etorkinek ekarritako mintzaira). Euskal hizkuntza Errioxako zati batzuetan XVI. mendera arte hitz egin zen; aragoieraren kasuan, ostera, XIII. mendetik aurrera pixkanaka gaztelar hizkuntzak xurgatuko zuen.

Glosa edo iruzkin hauek latinez idatziriko testuen ulermenerako balio zuten, artean, klerikoek erabilitako latina herritarrengana hurbiltzeko. Bat edo kopiatzaile ezezagun batzuek oharrak idazten dituzte latinez, aragoiar erromantzez eta euskaraz, ulertzeko zailen ziren zatiak azaltzen edo iruzkintzen zituztenak.

 

"Gaudeamus frates karissimi et Deo gratias agimus, quia uos, secundum desideria nostra, jncolomes [ sanos et salbos ] jnueniri meruimu [ jzioki dugu ] (...) Si uero, quod Deus non patiatur [non quieti] et mala opera exercimus [nos sificieremus] et plus pro carnis luxuria quam pro salute anime laboramus, timeo ne quando boni christiani cum angelis acceperint uitam eternam nos, quod absit, precipitemur [ guec ajutuezdugu ]* [ nos non kaigamus ] jngeenna (...)"

Jzioki dugu eta guec ajutuezdugu euskarazko iruzkinak honela itzuliak izan dira: "piztu dugu" eta "gu ez gara jaurtikitzen" hurrenez hurren.

 

 

 

Elkarbanatu orrialde hau!

 

 

 

 

Euskararen Historia, hurrengoan >> Euskararen murrizketa geografikoaren zergatiak I