XIX. mendearen amaieran eta, batez be, pasa den mendearen berrogeita hamarreko hamarkadatik aurrera, Espainiako lurralde ezberdinetatik, euskal industrian lana topatzeko asmoz, gaztelau hiztuna zen milaka lagun etorri zen. Honek egoera soziolinguistikoa aldatu zuen. Gaztelania, zegoeneko, ez zen bakarrik noblezia, burgesia, dirudunen, hezituen eta kulturadun jendearen mintzaira; orain ere, jende txiroaren hizkuntza zen. Jende xehe hau Euskal Herrira ogiaren bila etorriz. Industrializazioak euskal gizartera ekarritako aldakuntza hauek, gaztelaniaren ospearen galera ekarraraziko zuen eta euskara, lehen guztiz baztertua izaten zena, bere gizarte-ospea berreskuratzen hasiko zen.

Euskal hizkuntzaren susperkuntza honetan abertzaletasunak garrantzi bizia izango zuen. Ideologia hau XIX mendearen amaieran jaioko zen Espainiak euskal sistema forala abolitzeari erantzuteko. Euskara euskal nortasunaren zutabe bat zen, hortaz, berreskuratua eta bultzatua izan behar zen.

 

Lurraldea
1866 - 68 urteak
Biztanleria
Euskaldunak
Euskaldunen %
Araba
120.000
12.000
10,0
Bizkaia
183.000
149.000
81,0
Gipuzkoa
176.000
170.000
96,0
Euskadi (a)
479.000
331.000
69,0
Nafarroa
300.000
60.000
20,0
Iparralde (b)
123.000
80.000
65,0
Euskal Herria
902.000
471.000
52,0

Lurraldea
1996 urtea
Biztanleria
Elebidunak (d)
Elebidun Hartzaileak (e)
Erdaldunak (f)
Araba
286.000
22.000 ( % 7,8)
42.000 (% 14,6)
222.000 (% 77,6)
Bizkaia
1.139.000
206.000 (% 18,1)
210.000 (% 18,4)
723.000 (% 63,5)
Gipuzkoa
679.000
302.000 (% 44,4)
92.000 (% 13,5)
285.000 (% 42,1)
Euskadi (a)
2.104.000
530.000 (% 25,2)
344.000 (% 16,3)
1.230.000 (% 58,5)
Nafarroa
538.000
52.000 (% 9,6)
53.000 (% 9,8)
433.000 (% 80,6)
Iparraldea (b)
264.000
70.000 (% 26,4)
25.000 (% 9,3)
169.000 (% 64,2)
Euskal Herria (c)
2.906.000
652.000 (% 22,5)
422.000 (% 14,5)
1.832.000 (% 63,0)

 

(a) Euskadi: Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako lurralde historikoz osaturiko entitate politikoa.

(b) Iparraldea: Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoaz osaturikoa.

(c) Euskal Herria: Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa Beherea, Nafarroa Garaia eta Zuberoako herrialdeez osatua.

(d) Elebidunak: arazorik gabe euskaraz eta hizkuntz erromanikoz (espainieraz, frantsesez edo gaskoiz) hitz egiten dute.

(e) Elebidun hartzaileak: euskara ulertzen dute baina ez dute hitz egiten, beren eguneroko hizkuntza erromanikoa da (espainiera, frantsesa edo gaskoia).

(f) Erdaldunak: ez dute euskara ezagutzen. Mintzaira erromanikoko hiztunak dira (espainiera, frantsesa edo gaskoia).

1968. urtean nafar-lapurtera eta gipuzkeraren euskara literarioan oinarrituriko euskara supradialektala edo Euskara Batua garatzen da; garai honera arte, euskara literarioarentzat euskalki ezberdinak erabiltzen baitziren. Batasun hau ezinbestekoa zen euskara bizirik irauteko eta etorkizunean hizkuntza ofiziala izateko.

Frankismoaren desagerpenarekin eta, gerora, demokraziaren etorrerarekin, Euskadin, eta baita gure hizkuntza mintzatzen jarraitzen zen Nafarroako iparraldeko esparruetan ere, euskara, lehenbiziko aldiz, bere milaka urteko historian zehar, hizkuntza ofiziala bihurtu zen (guda zibileko aldi gutxi batean zehar ezik eta lur eremu txiki batean). Oraindik ofizialtasun honen eremua, erdialdeko eta hegoaldeko Nafarroara, eta baita Iparraldera ere zabaltzeko geratuz. Ofizialtasuna heldu zenean euskararen hizkuntza-egoera katastrofikoa zen. XI. mendean, euskara, Kantabriako zati batetik, sortalderantz, Kataluniaren zati bateraino; iparralderantz, Akitaniako zati bateraino; eta hegoalderantz, Errioxa, Burgos eta Soriako zati haundi baten hitz egiten zen. Pasa den mendeko laurogeiko hamarkadan, berriz, lurralde hauen bederatzirenean hitz egiten zen bakarrik; Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako lurralde historiko ttipietan eta baita Iparraldean ere.

Euskal geografia guzian euskaraz irakasten zen ikastolak ireki ziren. Frankismoak 40 urte luzez euskal mintzaira eta kultura galarazita eduki eta gero, lehen belaunaldiak sortu ziren euskaraz Euskaldunen ehunekoak. Klik egin irudi gainean handiturik ikus dezazunirakurtzen eta idazten zekitenak. Euskalduna zen guztiaren debekuak, euskaldun biztanleriari bere hizkuntza eta kulturaren garrantziaz, eta bizirik iraun behar zutenaren beharraz, kontura zedin balio izan zion (aurrerago gertatzen ez zen bezala). Euskara, doainezko euskal hezkuntza sistemara zabaltzen hasi zen, zegoeneko ikasketak, eskolaurretik batxilergo azken ikasturtera arte, euskaraz egin zitezkeen. Urtero euskal hizkuntzaz idatziriko liburuen argitarapenaren kopurua igo egiten da.

Euskal irrati eta telebista publikoak sortu ziren: Euskadi Irratia eta Euskal Telebista (ETB1), haien programazioa bere osotasunean euskaraz delarik. Programazio hau, egunero, euskal zazpi herrialdeei igortzen da eta, satelite bidez, mundu guztira. Egunkariak eta aldizkariak ditugu euskara hutsean.

Euskal mintzaira unibertsitateko atal guztietara hedatzen doa, gaur egun, lanbide ikasketa batzuk euskara hutsean egin daitezke. Injineritza eremuan bideak zabaltzen ari da. Teknologia berrietara ere barreiatzen dabil: Office bezalako pakete ofimatikoak eta Windows sistema eragileak legez, euskaraz eskuragarri daude.

Euskarak aspaldian latindar hizkuntzekiko galduriko ospea berreskuratu du, honela, gurasoek beren seme-alaben hezkuntzarako, euskal hezkuntza sisteman dagoen eredu ezberdinetatik, gehienek, libreki, D eredua -dena euskaraz eta espainiar hizkuntza eta literaturako ikasgaiarekin- eskatzen dute, orobat, hein txikiago batean, B eredua -ikasgai batzuk gaztelauz eta beste batzuk euskaraz-. A eredua -dena gaztelauz non euskara ikasgai bezala ikasten den-, aldiz, euskal biztanleriaren artean onarpena galtzen ari da, ikasleen elebitasuna bermatzen ez duen eredu bat delako, euskara ingelesa balitz bezala ikasten baita. Euskal mintzaira, ingelesa baino askoz konplexua izanda, haurrak unibertsitatera heltzen direnean, eredu honetan ikasten duten ikasleen euskararen maila ia nulua da. Nafarroan beste eredu bat gehiago existitzen da, G eredua, gaztelau hutsez, non euskarazko ikasgai batik ere ez den existitzen.

Euskararen koofizialtasunarekin, azken ia hogeita hamar urteotan, Euskadin udalerri batik euskaldunik gabe ez egotea lortu da. Ehun mila euskaldun gehiago dago. Kontuan izanda euskararen ikasketaren zailtasuna; halaber erkidegoko biztanleen kopurua, oso emaitz ona da.

Nafarroako hizkuntz guneak. Klik egin irudi gainean handiturik ikus dezazunNahiz eta Euskadiko lurralde guztian zehar euskara eta gaztelania hizkuntz ofizialak izan; Nafarroako Foru Erkidegoan, aldiz, hizkuntzen ofizialtasunaren aldetik hiru zatitan banaturik dago. Euskal hiztunen gunea, erkidegoaren iparraldean, non euskara eta gaztelania mintzaira ofizialak diren; eta, bestalde, gune mistoa (Iruñea eta Nafarroako erdialdean dauden udalerri batzuk) eta gune ez-euskalduna (Nafarroako erdialdea eta hegoaldea) non bakarrik gaztelania ofiziala den.

Euskadin, arestian ikusi dugun bezala, euskara gorantza doa; Nafarroan, ordea, bere galera gelditzea lortu da. Herrialde honetan emandako lingua navarrorum-aren berreskurapena ez da hain ikusgarria izan, ez delako hizkuntz ofiziala herrialde guztian, orain, bakarrik, galdu ez den eremuetan ofiziala da.

Bi legek arautzen dute euskararen statusa: Nafarroako Foru Erregimenaren Berrintegrazio eta Hobekuntzako, abuztuaren 10eko, 13/1982 Lege Organikoak - Nafarroako autonomia estatutu berezia denak-, eta Euskararen, abenduaren 15eko 18/1986 Foru Legeak.

Euskalduna deituriko gunea nafarren %11ren egoitza da soilik, eta ez du oinarrizko zerbitzurik, administratibo orokorrak, ospitaleak, Justizia Jauregia edo unibertsitatea gisakorik. Horrela, euskaraz eskolatzea gisako eskubideetan, nafarrek aukera desberdinak daukate aitortuak egoitza duten gunearen arabera. Ez-euskalduna deituriko gunean ez dago lehen eta bigarren hezkuntzako ikasketak euskaraz egiteko aukera publikorik; aldiz, gune mistoan ikasle ratio gutxieneko bat dago eskubide hori baliarazteko.

Egungo Nafarroako euskaldunen ehunekoak. Klik egin irudi gainean handiturik ikus dezazunNeurri horiekin, oztopoak jartzen zaizkio hizkuntzaren garapenari eta hizkuntza komunitatearen birsortzeari hain zuzen ere horiek bermatzea hilbizikoa den guneetan. Aurreko legegintzaldiaren hasieratik, 1999an, euskaldunei aitortutako eskubideak murriztu egin ziren dekretu, ebazpen, agindu eta akordio administratibo bat baino gehiagotan, abenduaren 11ko 372/2000 Foru Dekretua bezalakoetan, zeinek arautzen baitu euskararen erabilera Nafarroako Administrazio Publikoetan. Dekretu horrek mugatu egiten du euskararen erabilera administratiboa, eta praktikan gune ez-euskaldun bihurtzen du, 1986ko Euskararen Legean misto gisa definituriko gunea.

Halaber, uztailaren 30eko 203/2001 Foru Dekretua ere aipa daiteke, zeinaren bidez adierazten baitira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren plantilla organikoko lanpostuak, Kultura eta Hezkuntza Saileko irakasleria bazterturik, zeinera iristeko derrigorrezkoa baita euskara jakitea eta zeinetan meritutzat hartu behar baita beste batzuen artean. Nafarroako Gobernuak, murriztu egin ditu dekretu horren bidez bere plantillako lanpostu elebidunak, doi-doi %1 gainditzen zutenak (153 bat 14.000 funtzionariotatik), Administrazioaren ezgaitasuna gehitzen duelarik hiritarrei zerbitzua emateko, eta zeinek larriagotzen baitu nafar euskaldunen hizkuntza eskubideen urraketa.

Erriberriko Gaztelua (Nafarroa)Jarduera-planek, 372/2000 Foru Dekretuaren (2001.eko urtarrilaren 8 eta otsailaren 5eko akordioak) onarpenaren ondoren indarrean sartu direnek finkatzen dute berehalaxe baztertzeko euskara dokumentu, irudi, zigilu, errotulu, seinaleztapen, eta abarretatik.

Gizarte eragile askok (elkarteek, sindikatuek...), udalbatza ugariz gainera administrazioarekiko auzi-helegiteak tartejarri zizkioten 372/2000 Foru Dekretuari. 2002ko ekainaren 26an, Nafarroako Justizia Auzitegi Gorenak emandako bi sententziatan baliogabetu egin zuten lehenik, gune euskalduna deituriko ekintza-plana eta, gero, Foru Dekretua bera. Gerora, gune mistorako ekintza-plana deitua ere baliogabeturik geratu zen. Edozein kasutan ere, baliogabeturik egonik ere, Nafarroako Gobernuak dekretua ezartzen jarraitu zuen, horretarako, helegitea jarri zion sententziari eta horrela saihestu zuen sententzien irmotasuna eta, bestalde, Foru Dekretu berri bat indarrean jartzeko beharrezko gestioak lantzeari ekin zion. Azkenik, 2003ko otsailean, otsailaren 12ko 29/2003 Foru dekretua onartu zuen, Nafarroako Administrazio publikoetan euskararen erabilera arautzen duena. Dekretu horrek 372/2002 Foru Dekretu baliogabetuaren ia eduki bera du.

Lingua Navarrorum-ez nafar populazioaren %9.6a mintzatzen da, %9.8ak ulertzen du baina ez du hitz egiten eta %80.6a gaztelaniar hiztun elebakarra da. Gaur egun, nafar gurasoen ia erdiek beren seme-alaben hezkuntzarako A -euskara ikasgai bezala ikasten da- eta D ereduak -ikasgai guztiak euskaraz- aukeratu dituzte. Hala eta guztiz ere, nafar gobernuek euskararen ikasketa eta erabilerarekiko aurrera daramatzan politika murriztaileekin, inork ez daki gure egungo mintzaira jaiotzen ikusi zuen herrialdean zein izango den etorkizunean izango duen bilakaera.

Iparraldean, oraindik, euskara ez da ofiziala. XIX. mendearen bukaeran, iparraldeko biztanleriaren %65a euskaraz mintzatzen zen. Orain, egoera kritikoa da, bakarrik %26.4ak berba egiten du -orokorrean jende nagusia eta herri esparruetan-, %9.3ak ulertu arren ez du hitz egiten, eta gainerakoak (%64.2) frantses elebakarrak ala gaskoniar hiztunak dira. Frantsesarekin batera euskararen koofizialtasuna ez bada lortzen, eta irakaskuntzan Aralar mendilerroa (Nafarroa) udazkeneangure hizkuntzari laguntza ez bazaio ematen, ziurtzat jotzen da, 40-50 urteko epe batean, euskara, Iparraldetik guztiz desagertuta egongo dela.

Bai Nafarroa, eta Iparraldean ere, euskararen etorkizuna, bere berreskurapen eta iraunkortasunaren aldetik, iluntasunez beterik egon arren; Euskadin, zeinak Euskal Herriko biztanleriaren %75a bateratzen duen, euskarari, hasi den milakada berrirako, gero itxaropentsua iragartzen zaio. Azkenean, gure euskara, ez da bakarrik euskal tradiziodun hizkuntza, orain ere, zientzia eta artedun hizkuntza dugu. Guztion eguneroko lanean datza gure hizkuntzaren berreskurapena eta iraunkortasuna. Bernard Etxeparek, euskal mintzairan lehengo aldiz idatzi zuen idazleak, ondo asko esan zuen bezala:

 

Heuscara, 
ialgui adi mundura!

 

 

 

Elkarbanatu orrialde hau!

 

 

 

 

Euskararen Historiak hurrengo orrialdean darrai >> Euskal Literatura