Euskaraz idatzi zen lehengoko liburua Linguæ Vasconum Primitiæ (Euskaldunen Mintzairaren Lehen Berriak; Bordele 1545) izan zen. Bernard Etxepare apaizaren olerki erlijioso eta erotikoen bilduma dugu. 1470.etik 1480.era Sarrasketan jaioa, Nafarroa Behereako hiriburutik, hots, Donibane Garazitik hurbil dagoen herri batean. Ez da arraroa lehen euskal idazlea apaiza izatea. Abadeek herrian predikua egin behar zuten eta, horretarako, herri hizkuntza Bernard Etxepareren "Linguæ Vasconum Primitiæ"  (1545)landu behar (kasu honetan euskara). Euskaraz idatziriko lehen obraren titulua, bere hitzaurrea, eta testuaren bertso batzuengatik, argi ikusten da egileak bazekiela euskaraz idazten zuen lehengoko idazlea zela. Obra honek hitzaurre labur bat dauka eta gero hamabost olerki. Hauen gaien arabera, olerkiok lau zatitan bereiz ditzakegu: lehena, luzeena, erlijio gaiez bakarrik aritzen dena; bigarrena, giza maitasuna du hizpide eta, agian, originalena eta arnas epelduna dena; hirugarrena autobiografikoa, non autoreak bere tolesgabetasunaren profesio egiten duen; laugarrena, azkenik, poz ohiu bat da, euskara literatur munduan sartu delako. Liburu honetan kristau dotrinaren irakaspena egin arren, zeinak bere irakurketa oso astuna egin zezakeen; Etxeparek, aldiz, naturaltasun guztiarekin, pozez beteriko hiru dimentsiodun armonia batez azaltzen da: bizitza, hitza eta erritmoa. Etxeparek kristau dotrina irakasten du baina nekazaritza munduan, non zerbitzariak eta jaunak adiskidetsuki elkarrekin bizi diren, baina baita elkarri ere eskatuz:

 

Ecen iaunec estu nahi mutil gaiçtoa eduqui, eç pagatu soldataric cerbitcatu gaberic

 

 

Albreteko Joanna III.a, Nafarroako Erregina

Nafarroako Albreteko Joanna III.a erreginak, XVI. mendearen erdialdean bere menpean zeuden lurraldeetan, hau da, Pirinioaren iparraldean, Biarno barne, kalbindar erreforma protestantearen testuinguruan, euskal mintzairari bere laguntza zuzena eman zion.

Erlijio borroken testuinguru hau, euskal prosaren sorkuntzarako egoera aproposa bilakatu zen, Itun Berria bere osotasunean itzuliz. 1565. urtean Pabeko sinodo kalbindarrak Itun Berria euskaratzeko, Beskoitzen (Lapurdi) jaiotako Joannnes Leizarraga izendatu zuen. Bere itzulpena Iesus Christ gure Jaunaren Testamentu Berria deituko zen. Bere gaztaroaren datuak urriak dira; halere, badakigu apaiz egin zela, baina 1559.ean kalbindarra egin zen, honek jazarpena eta gartzela ekarriko ziolarik. Beste protestante asko legez, Albreteko Joanna III.arekin babesa aurkituko zuen. Leizarragaren gerkeratik eginiko itzulpena, oso landua eta zehazki egina dago, garai haietan jatorrizko gerkerazko testuak fideltasunez itzultzeko espirituari jarraituz. Bere itzulpenarentzat Rotterdameko Erasmoren Itun Berriko testu grekoa erabiliko zuen, hauxe bera ere, Luterok erabili izan zuen alemaniar mintzairarako egin zuen itzulpenarentzat. Leizarragaren beste obra batzuk Kalendrera Joannes Leizarragaren "Iesus Christ gure Jaunaren Testamentu Berria"(egutegia) eta Abc edo Christinoen instructionea ditugu. Leizarragak idazle bezala duen ezaugarririk nabarmenenetarikoa, bere literaturan, grekolatindar jatorriko anitz berba landu erabiltzea da.

Axular edo Pedro Agerre Azpilikueta, Urdazubin (Nafarroa) jaio zen 1556.ean. Bere idatzietan Axular izena erabili zuen, honela, oraindik existitzen den bere familiaren baserriaren izena betierekotuz. Apaiza izan genuen eta Sarako (Lapurdi) parrokiarako izendatua izan zen. Bere lanik azpimarragarriena Gero izanik. Axular, sekulako idazle azetiko bezala aurkezten zaigu, bere idatzietan, zalantzarik gabe, Granadako Fray Luis bezalako azeta espainiarren eragina somatzen da; baina, hala ere, berezko pertsonalitateduna. Axularren hizkera ez da Leizarragarena bezain landua, bere euskara herrikoiagoa izanik. Axularren lana, ez da teoria azetikoaz ari, praktikaz baino, hots, ohituren aldaketaz hain zuzen. Bere gogoetak idazketaren bitartez plasmatzeko hizkera espontaneoa erabiltzen du, nahi bada, literatur hizkeraren antza haundirik ez duena; baina, hala eta guztiz ere, idazkera honek zegoeneko XVIII. mendean, Joannes Etxeberriren estima irabaziko zuen zeinak, Axularren idazkera, euskara idatziaren arau gisa ezarri behar zela zioen.

Axularren "Guero"-a

Silvain Pouvreau Bourges-en jaio zen. Euskalduna izan gabe, euskara, Saint-Cyran-go abade jansenistaren idazkaria zenean ikasi zuen. Apaiz ordenatua, Bidarteko erretorea izan zen (1640 -1644) eta, gerora, Parisen. Richelieu-ren Guiristinoen Dotrina, Sales-ko San Franciscoren bizitza debotoaren sarrera (Philotea) eta Lorenzzo Scupoli-ren Gudu espirituala itzuli zituen.

Arnaud Oihenart edo Oihenart (1592 - 1667) Zuberoako hiriburu den Maulen jaio zen, abokatua. Euskara idatziaren lehengo garai hauetan elizgizona ez zen idazle bakarrenetarikoa. Latinez, Notitia utriusque Vasconiæ, tum ibericæ tum aquitanicæ idatzi zuen, non euskal ikuspuntu batetik euskal historia Erdi Arora arte azaltzen duen. Oihenart frantsesera itzulitako 706 euskal esaera zaharren bildumagatik eta bere olerkiengatik gehiago dazagugu. Euskara maitatzen duen gizona dugu, honen ezaugarri, euskal mintzaira lantzean, neologismoak asmatzeko bultzatua sentitzen dela. Baina, era berean, euskaldunen jatorria zela eta, bere garaikideek sortutako asmaketa historikoetatik at gelditzea atsegin izan zuen, horregatik, askotan, gaizki ulertua izan da bere euskaltzaletasuna zalantzan jarriz.

Ziburun (Lapurdi) jaiotako Bernard Gazteluzar jesuitak (1619-1701), Eguia catholicac. Salvamendu eternalaren eguiteco necessario direnac (1686) lanaren bidez olerki didaktikoa idatzi zuen.

XVII. mendean euskaraz argitaratu zuten apaiz batzuek: Cristobal Harizmendi bere Ama Birginaren hirur Offizioac-ekin (1660), bertsotan eta gipuzkoar euskalkitik hurbil zegoen hizkeran egina. Juan Tartasek, Aroako erretoreak (Zuberoa Beherea), Onsa hilceco bidia (1666) eta Arima Penitentaren occupatione debotaq (1672) idatzi zituen. Aranbillagak, Ziburuko (Lapurdi) parrokian inskribatua zegoena, Baionan 1684.ean, Kristoren Imitazioaren lehengo itzulpena argitaratu zuen Jesu Christoren Imitationea izenarekin.

Manuel LarramendiLehengo gramatika Manuel Larramendi jesuitak egin zuen. 1690. urtean Andoainen (Gipuzkoa) jaio eta 1766.ean Loiolan hil zen. Salamancako unibertsitateko irakaslea izan genuen. Bere lanak lehengo euskal gramatika, El imposible vencido: arte de la lengua vascongada (Salamanca, 1729) eta 1745.ean Diccionario trilingüe (Castellano-Bascuence-Latín), besteak beste. Lan erraldoia egin zuen, garai horietan euskarari buruz jendeak zeukan irudiari aurre egiteko: ruden et barbaram liguam, cultum abhorrentem (mintzaira zakarra eta basatia, landuezina dena). Gramatikarekin euskara ez zela mintzaira basatia, zakarra eta landuezina adierazi nahi zuen; baizik eta mintzaira bat, beste hizkuntzak bezala, erregela batzuez arautua zegoena eta, are gehiago, berak zioenez beste hizkuntz batzuk baino hobea zena. Bere hiztegiarekin, Larramendi, euskarak edozer azaltzeko gai den hiztegi garatua zeukala frogatzen ahalegindu zen. Honetarako, ez du bi aldiz pentsatzen, hitz Larramendiren "El imposible vencido: arte de la lengua vascongada" (1729)eratorpen eta elkarketaren bidez, zuzenki garaturiko neologismoak asmatzen, edoizen hizkuntzatan, ez-latindarretan barne, aurkitzen diren latindar hitzak ez erabiltzeko. Neologismo batzuk, gerora, berak ere ez zituenak erabiliko, hauek bakarrik garatzen baitzituen euskararen aurka zeudenak isilarazteko.

Larramenditar arbolaren lehengo fruituak legez, Agustin Kardaberaz eta Sebastian Mendiburu apaizak aipatu behar ditugu.

Agustin Kardaberaz (1703-1770) Hernanin (Gipuzkoa) jaio eta Bolonian erbestean hil zen. Kardaberaz aitak Euskal Herrian zuen ospearen zergatia, batez ere, predikari bezala zuen nolakotasuna eta baita ere bere hizkuntzaz idazle ona izatean aurkitzen dugu. Bere Aita San Ignacioren Egercicioen Gañean Afectoac, beren Egemplo, ta Dotrinaquin (1761) hiru obrez osaturik dago. Kardaberazek, gehien baten, arimen ongi espiritualari buruz hitz egiten digu, baina bere ahaleginak euskara ongi lantzeko 1761.ean ere argitaratutako Euskeraren Berri Onac-en dugu irakurgai, zeinean euskaraz zuzenki irakurtzeko, mintzatzeko eta idazteko erregelak aurki ditzakegun.

Kardaberazen "Aita San Ignacioren Egercicioen Gañean Afectoac, beren Egemplo, ta Dotrinaquin " (1761)

Sebastian Mendiburu (1708-1782) Oiartzunen (Gipuzkoa) jaio eta Bolonian hil zen, Carlos III.ak bera eta bere ordenakoak erbesteratu zituenean. Carmelo Etxegaraik dioenez, "Mendiburuk euskal mintzairaz idaztean zuen abileziarekin, Larramendik berak ere ezin zuen Mendibururekin norgehiagoka egin". Koldo Mitxelenarentzat, "Mendiburu da eztabaidarik gabe, inolako eragozpenik gabe eta dotoretasun gehiagoz hizkuntza maneiatu zuena. Bakarrik dohain bat ukatu zitzaion: indarra". Mendiburuk Kardaberaz baino lengoia garbiagoa erabiltzen du, baina beti mantentzen da ulerterreza den maila herrikoi batean. Bere obrarik azpimarragarriena: Jesusen Amore-Nequeei dagozten cembait otoitc-gai (1760), Jesusen nekaldiari buruz eginiko otoitz gaiak.

Juan Antonio Mogel (1745-1788). Eibarren jaioa, bere aita osagilea izan zen. Apaiz ordenatua eta Xemeinera (Markina, Bizkaia) bidalia izan zen, bertan bere heriotzara arte biziz. Mogelek, beste garaikide batzuek bezala, hizkuntzarekiko interes bizia erakusten du. Euskararen ahalmenak erakusteko, latindar autore hoberenetarikoen harengak eta otoitz finak itzuli zituen. Baina bere lanik garrantzitsuena, zalantzarik gabe, Peru Abarca (1881) dugu. Obra hau, Peru Abarca, herri jakintzaz beteriko eta euskara trebeki menperatzen duen baserritarra, eta Maisu Juan, bizargin pikaroagoa, baina bere ama-hizkuntzan berbetan Peru bezain abileziarik ez daukanaren arteko solasaldietaz aritzen da. Mogelek bizkaiera inolako ardura garbizalerik gabe erabiltzen du. Peru Abarkak, noski, Sebastian Mendiburueuskarak bereganatu gabeko erdarakadak gaitzesten ditu, baina era berean "Basarteko Unibertsitatean" (kalean mintzatutako euskaran) bereganatutakoak lotsatu gabe erabiltzen ditu.

Sarako (Lapurdi) Joannes Etxeberri (1668-1749) Beran (Nafarroa), Hondarribin (Gipuzkoa) eta Azpeitin (Gipuzkoa) osagilea izan zen, azken honetan biziz bere heriotzara arte. Escuararen hatsapenac eta Diccionario cuatrilingüe idazteaz beste, Escual Herri eta Escualdun guztiei escuarazco hatsapenac latin icasteco ere idatzi zuen.

Jose Maria Iparragirre Balerdi (1820-1881) Urretxun (Gipuzkoa) jaio zen 1820. urteko udarako egun batean. Gure herriak pairatu izan zituen gizarte eta politika alorreko eraldatzeak kontuan hartuz, bere 61 urteak, Euskal Herriak bizi izan duen aldirik garrantzitsuenetariko baten zehar eman ziren. Eraldaketa hauek, Antzinako Erregimenaren krisialdiarekin hasten dira, Guda Karlistari hasiera emanez, eta Euskal Herriko lehengoko industrializazioarekin amaitzen dira. Industrializazioa, hirugarren eta azken gatazka dinastikoarekin hasi zen, gatazka honek azkenean, 1876. urtean, foru-abolizioa ekarraraziko zuen. Arteari dagokionez Iparragirreren bizitza Erromantizismoaren arrakasta unetan ematen da. Mugimendu hau eragingarria eta emankorra izan zen eta, era berean, labainkorra definitzeko orduan. Bere garaikidea izan zen Charles Baudelaire-ek "Sentitzeko modua" bezala definitu zuen, sentitzeko modu hau gizabanakoaren errealizazio pertsonala, halaber askatasun kolektiboa lortzeko irrika irmoa bezala azaltzen da. Gizabanakoak bere herria berezko espirituduna kontsideratzen du, honekin bat eginda sentituz. Askatasun grina. Gehiago sentimendua, pentsamendua baino. Bizitzan ezinbestekoa bera Jose Maria Iparragirreaurkitu beharra. Existentzi motorea eta gehiago sortze arnasa, gauza zehatza lortzeko anbizioa baino. Bizitza ulertzeko era honek, Jose Maria Iparragirreren jarduera zeharkatzen du, bere handitasunak eta baita bere miseriak ere azaltzen dituelarik. Bertsolari zaharra Euskal Herriko Erromantizismo artistikoaren pertsonaiarik azpimarragarriena dugu eta bere Guernicaco Arbola ereserkia, Foruen, eta mendeetan zehar beren ikurra izan den arbolaren inguruan, sorraraziriko euskaldunon nortasun adierazpenaren adierazle maximo bezala aurkezten zaigu. Ñabardura guztiak kontuan izanda, Iparragirrek gure artean, Adam Mickiewicz-ek Polonian edo Alessandro Manzoni-k Italian betetako paper bera egin zuen. Baina nazio-olerkigile hauek ez bezala, Urretxukoak errima ez ezik musika ere landu zuen; diziplina honek, Erromantizismo garaian, biziki garrantzia irabazi zuen, erarik aproposenetariko bezala bilakatuz estetika espresibista berri hau plasmatzeko.

Jean Martin Hiribarren (1810-1866) Askainen (Lapurdi) jaio zen eta Euscaldunac olerkiaren egilea dugu. Hiribarren ez da asmaketa historikoen lagun, euskaldunon espiritu ahaleginaren pobretasunaz ohartzen da eta hau solbentatzeko zerbait egin beharraren berri ematen digu. Populu orok herritarron artean gidariak aurkitu behar ditu. Pentsamolde honi jarraituz, honako hitz hauek esaten dizkigu:

 

Euscaldun gucia da egun gombidatcen

has 
dadin içpirituç cerbeiten moldatcen
Iaquin 
deçaten arren gure ondocoec
nolaco 
gaiac çuçten hequin arbasoec

Vicenta Mogel (1782-1854), emakume den lehen idazle euskalduna dugu. Idazleak zituen familia baten barnean jaioa (Juan Antonio eta Juan Jose), bere egonaldia Azpeitin (Gipuzkoa) bere euskara gipuzkeratzen du. Bere Ipui onac, era erraxan daude idatziak baina arretaz eginak. Emakumearen sarrera euskal literaturan ate haunditik egiten da.

Txomin Agirre (1864-1920) Ondarroako abadea (Bizkaia), Kresala eta Garoa elaberrien egile, zeintzuetan arrantzaleen (Kresala) eta nekazarien (Garoa) ohiturak deskribatzen diren.

Resurreccion Maria Azkue (1864-1951) obra erraldoi bati gailurra eman zion ia sinestezina begi aurrean ez bagenu. Apaiza, Lekeitioko semea (Bizkaia), abadetza lanik ez zuenez egin, bere bizitza guztian zehar, euskara eta musika arlotan arituko zen. Musikazale amorratua izateak, kultura herrikoia gehiago ulertzeko balio izan zion. Kanta zahar asko bildu zituen, berari esker gaur egunera arte kontserbatu direnak. Azkueren obra, gaur Resurrección María de Azkueegun ere, balioduna izaten jarraitzen du. Bere Hiztegi Hirukoitza (Euskara-Gaztelania-Frantsesa) kontsulta liburu legez balio zaigu. Euskalerriren Jakintza, euskal herriaren olerki, kondaira, abestien eta abarren bilduma, gaur sekulako balioa duen altxorra dugu. Baita Euskal Morfologia (1925) ere argitaratu zuen non euskal atzizkia eta perpausaren zatiak aztertzen dituen.

XX. mendeko literaturan bi joera ezberdin aurki ditzakegu: herrikoia eta landua. Lehengoaren sekulako ordezkaria, Mañariako bizkaitar bat dugu: Evaristo Bustintza, Kirikiño (1866-1929) ezizenez gehiago dazaguguna. Bere Abarrak lanean, inolako asmakizunik gabe, bere herriko euskara erabiltzen du, bazter batean utzita "hurrengoko mendeko euskaldunena", hala deitzen baitzuen berak, bere garaiko puristek erabilitako euskarari. Evaristo Bustintza (Kirikiño)Kirikiñok euskaldunen bizitza hitz lauz deskribatzen du. Herritarrek hau eskertu zuten bere liburuak irakurriz.

Bizkaitarra da baita ere Esteban Urkiaga olerkigilea, Lauaxeta (1905-1937), Laukizen (Bizkaia) jaioa baina Mungian (Bizkaian) finkatua, guda zibilean Gasteizen fusilatua izan zen. Lauaxetak ez dauka bere garaikide izan zen Lizardiren euskararen domeinua, ezta ere, beharbada, Lizardik bere inguruan dagoen naturari begiratzean zuen begirada lasaia. Lauaxetak, aldiz, bere barneari begiratzen dio. Batzuetan, Lorcaren eragin argia dakusagu:

 

Zidarrezko bost sastakai nork jasan daikez aldian?

 

 

Esteban Urkiaga (Lauaxeta)Euskal olerkigintzaren gailurra Jose Mari Agirre Egañaren (Xabier Lizardi) lana dugu. Zarautzen (Gipuzkoa) 1896.ean jaioa. Nahiz eta bere haurtzaroa bertan igaro, ia bere bizitza guztia Tolosan (Gipuzkoa) eman zuen. Bere aita Zarautza lanera bidali zuten eta Lizardi eta bere familia bertara joan ziren, gutxi gora-behera hamar urte zuela. Herri horretako eskolapioen eskolan bere batxilergo ikasketak amaitu zituen. 1913.ean, hamazazpi urte zuenean, bere aita hil zen, hau dela eta, sei anaien nagusia izanik, lan egiten hasi behar izan zuen. Baina, hala ere, haurtzarotik abokatu ikasketak egiteko zuen ametsa, ez zuen alde batera utzi eta, Madrileko Unibertsitate Zentralean, Zuzentza ikasketak egin zituen, 1917.ean titulua eskuratuz. Bere lehen lana Tolasako Bankoan laguntzaile bezala lortu zuen, baina 1923.ean Perot-en, Tolosako enpresa baten, gerente bezala lan egiteko proposatu zioten, bere heriotzara arte sare metalikoen enpresa honetan lan eginez. 1923. urtean lan honek eskaintzen zion segurtasunari esker Pakita Izagirrerekin ezkontzen da, zeina Zarautza egindako bisitetan ezagutu zuen. Lau seme-alaba izan zituen. Gazte hil zen, 1933.ean, garai haietan sendaezina zen gaixotasun batez.

1923.eko Primo de Riveraren diktadurak Euskal Herrian sortzen ari zen mugimendu abertzalea isilarazi zuen. Baina 1927.ean abertzale proiektua bizitu zen, honen adierazle, urte horretan Arrasaten (Gipuzkoa) sorturiko Euskaltzaleak elkartea. Garai honetan, Jose Mari Agirrek Xabier Lizardi ezizena erabiltzen hasi zen, izen honekin bere lanak ezagutaraziz. Bere aitzindaritzak garrantzi haundia izan zuen Jose Mari Agirre Egaña (Xabier Lizardi)Euskaltzale elkartearen sorkuntza lanetan. 1928 - 1930 urte bitartean bere presidentea izan zen eta garai honetako elkarte honen ekintzak zuzendu zituen: Euskal Egunkaria, Kirikiño Saria, Aur Egunak, Ikastolak, Errenteriako Olerti Eguna...

Bere kultur ekintzez beste, politika alorreko kontutan ere sartuta egon zen, 1932.eko lehengo Aberri Eguna eta Lizarrako Estatutu garaian, EAJko Gipuzko Buru Batzarreko idazkaria izanez. Lizardik literatur eremu ezberdinak jorratu zituen: olerkigintza, antzerkigintza eta kazetaritza. Baina hauetatik ospe gehien ekarriko ziona, zalantzarik gabe, olerkigintza izan zen, kritikari guztiek aho batez aipatzen baitute bere olerkigile lana euskal lirika modernoaren gailurra dela.

Olerkigile lan honetatik hoberena Biotz-begietan (1932) dago bilduta eta, bere heriotzatik geroztik, Euskaltzaleak elkarteak Umezurtz Olerkiak argitaratu zuen, non aurreko liburua argitaratu eta gero, idatzi zituen olerkiak biltzen ziren.

Lizardiren olerkiek izatea, bizitza eta heriotza, aberria, euskara eta euskal usadioa dituzte gai bezala. Estiluari dagokionez, trinkoa eta dotorea den azalpenean du ezaugarri, bere garaikideen artean bere modernitateak eta originaltasunak bereizten duelarik. Bere antzerkigile lanak hiru obra utzi zigun: Laño ta izar, haur ipuin baten antzezpen poetikoa dena. Bigarrena, Bi aizpak, frantses komedia baten moldaketa; eta hirugarrena, Ezkondu ezin zitekeen mutilla, komedia kostunbrista, non bere bizitzaren anekdotetan oinarrituz, gizarte tradizioak kritikatzen dituen. Kazetaria izan zen, eta Kazetaritza generoak eman zion ospea Lizardiri, bere kazetari artikulu ugariek, kultura, literatura eta politika alorretan, Lizardik bere bizitzan aurrera eramandako ekintzen adibide zuzenak ditugu. 1927 eta 1933 urte bitartean, Lizardik idatziriko ehunetik gora artikuluekin, Euskaltzale elkarteak bilduma bat egin zuen, 1934.ean Jose Iratzu Garmendia (Bernardo Atxaga)Itz-Lauz izenarekin argitaratu zena. Liburu honi eta orain dela gutxi argitaratutako bilketa osoari esker, Lizardik euskaraz eta gaztelaniaz idatziriko artikuluen tematika zabala ezagut dezakegu: euskal egunkaria, ikastolak, kultura eta euskal literatura, eztabaidak eta literatur kritikak, besteak beste. Azpimarragarriak dira, bere kazetari lanen dotoretasuna, zuzentasuna eta ironiadun estilua. Lizardiren prosan ongi zehazturiko erregistroak hauteman ditzakegu. Bere azaltzeko era bere nahietara doitu ahal zezakeen, batzuetan bere prosa kultua, dotorea eta landua da; beste batzuetan, aldiz, hitz lauduna, ulerterreza den eguneroko mintzairan egina, zuzena eta kementsua.

Bernardo Atxaga, bere benetako izena Jose Iratzu Garmendia da, Asteasun (Gipuzkoa) 1951.eko Uztailak 27an jaioa. Bartzelonako Unibertsitatean Zientzi Ekonomikoetan eta Filosofia eta Hizkietan lizentziatua. Euskaraz idatziriko bere lehen lanak, Bernardo Atxaga ezizenpean sinatzen ditu. Olerki, ipuin eta elaberrien, orobat haurrentzako hogeina liburuen egile dugu. 1983.ean bere Sugeak txoriari begiratzen dionean liburuari esker "Xabier Lizardi" saria irabazten du. 1989. urtean, Bernardo Atxagak espainiar Nazio Literatur Saria irabazten du, hamar mintzairatik gora itzulitako bere Obabakoak lanari esker. Elaberri hau Montxo Armendaritz zuzendariak pantalla haundira eraman zuen Obaba izeneko pelikularen bitartez, "Oscar" sarietarako finalista izan zena "atzerritar hizkuntzazko pelikula hoberena" sailean.

 

 

 

Elkarbanatu orrialde hau!

 

 

 

 

Euskal Herria, euskaldun eta erdaldun hitzen jatorria hurrengo orrialdean