Euskaldunak erromatar konkistatik (K.a. III-I mendeak) bizirik iraun zuen iberiar penintsulako aurrerromatar populu bakarra da eta baita Europan emandako indoeuroparren zabalkuntzatik ere (K.a. 2.500.etik aurrera), zeintzuengandik gaur egungo europarren gehiengoak etortzen diren.

Euskal kultura, antropologo eta historialari gehienen aburuz, penintsularen ipar-herenean eta Frantziako hego-erdian zabalduriko franko-kantabriar zibilizazioaren ondorengoa izango zen, era honetan, euskaldunak, Europan jarraitasunez bizi izan den populurik zaharrena izango litzateke.

Berriki gertatutako euskaldunon historiaren lehen urratsak gaur egun Nafarroa izenarekin ezagutzen dugun herrialdean hasi ziren. Nafarren lurra greko-erromatar geografoek Vasconia izenarekin deitu zuten, bertako biztaleei deitzeko vascon terminoa erabiliz, azken hitz honetatik dator gaztelaniazko vasco edo frantsesezko basque hitzak.

Erromaren inperio garaian (K.o. I mendea) baskoien jurisdikzioaren barnean zeuden lurraldeak. Klik egin irudi gainean handiturik ikus dezazunNafarroa edo "mendi arteko lautadakoak direnen lurra", hau baita toponimo honen esanahia, lingua navarrorum-aren (nafarren mintzaira) edo egungo euskal hizkuntzaren seaska izan zen eta baita honen inguruan errotzen den kulturarena ere.

Erromatar Inperioa erortzean, franko-bisigotiar garaian (K.o. V-VIII mendeak), euskal tribuak, Nafarroako baskoiak buru zirelarik, batu egiten ziren germaniar inbasoreen aurka, euskal populu bakar bat osatuz gaur egunera arte mantendu dena. Garai honetatik aurrera, hortaz, baskoi asimilazioa dela medio, testuetatik euskal tribuak desagertuko ziren eta bakar-bakarrik baskoietaz hitz egingo zen.

Erromatar Inperio garaiko Baskoniaren lurrraldeak nahiz eta bakarrik Nafarroara, Errioxara eta Aragoiko ipar-mendebaldera zabaldu; germaniar inbasioetan zehar, euskal tribuen batasunetik aurrera, Pirinio eta Frantziako hego-mendebaldeko lurralde askotara zabaldu ziren.

Vasconia toponimo latindarra euskaraz izendatzeko era Euskal Herria izan zen, bertako biztanleek beren populuari deitzeko euskaldunak hitza erabiliz, hitzok gaur egun erabiltzen jarraitzen direlarik. Beste hizkuntza batzuetan, hala ere, euskaldunei eta beren lurrari deitzeko berbak aldatu egin dira historian zehar.

Euskal-akitaniar itunaren goren unea. Europar mendebaldea K.o. 711.ean, iberiar penintsularen arabiar inbasioa gertatu baino lehenFranko-bisigotiar garaian euskaldunei deitzeko, arestian dagoeneko esan dugunez, vascones hitz latindarra erabiltzen zen (batzuetan wascones bezala ere idatzita agertzen da). Gerora, kronikoi karolinjioetan frankoen menpe zeuden euskaldunak eta aske zeudenak bereizten hasten dira, azken hauei deitzeko nafar hitza erabiliz; vascon elea erabiliz (hitz hau fonetikoki bilakatzen joango zen egungo gaskoi hitzari bidea emanez) bakar-bakarrik frankoen menpean jarraitzen zuten euskaldunei deitzeko.

XI. mendeko Iruñea-Naiarako Erresumaren goren-unearekin (XII. mendera arte ez zen ofizialki Nafarroako Erresuma bezala deituko), euskaldunak deitzeko nafar hitzaren erabilera orokortzen joango zen; baskoi elea bixkanaka-bixkanaka baztertuta geratuz.

XII. mendean nafar erresuma, gaztelar zabalkuntza militarraren aurrean, Errioxa eta Bizkaiko lurraldeak emateko Gaztelarekin paktu batera heltzera behartuta ikusiko zen.

Errioxa, garai haietan euskaldunez populaturiko lurralderik garrantzitsuena zena eta erresumaren hiriburua bertan zeukana, Naiara, Gaztelak anexionatuko zuen. Nafar erresumaren hiriburua, berriz, baskoien hiriburu historikora pasatuko zen, Iruñera.

Nahiz eta Otsoitz dinastia, gerora Otsoitz-Haro izenarekin ezagututa izango zena, XI. mendean Bizkaiko gobernuaren buru nafar monarkiak ipini (lehenik konderri ez-hereditario eta geroago oinordetza-jaurerri bezala), 1116.ean Aragoi eta Iruñeko errege zen Alfontso I.a Borrokalariak jaurerriaz gabetu zien. Harotarren jaurerria berreskuratzeko nahiak Errioxaren eta Bizkaiaren anexioan gaztelarrekin elkarlanean aritzera eramango die. Haroko etxearen zerbitzuak 54 urte aurrerago galdu zuten Bizkaiko Jaurerria Gaztelak berriz ere emanez sarituko zituen.

Europar mendebaldea 1034.ean, Antso "Nagusia" Nafarroakoaren goren unean. Klik egin irudi gainean mapa handiturik ikus dezazunBizkaia, gaztelarren menpean, Gaztelako interesen defentsazko gerretan murgilduta ikusiko zen. Harotarren elkarlana gaztelar espantsionismoan beren jaurerriaren lurraldeen haundiagotzea ekarriko zuen, Gaztelako erregeek emandako lurraldeei esker. Bizkaiko Jaurerria, gaztelar orbitan egon arren, legalki independentea izango zen 1.516.era arte zeinean behin betiko Gaztelara anexionatua izango zen.

Gaztelar erresumaren ondoz ondoko gerretan bizkaitarrek landutako borrokalari-ospeak, aurrerantzean, euskaldunak Gaztelan vizcaínos (bizkaitarrak) bezala ezagutzea ekarriko zuen. Izendapen hau beste europar herrialdeetara zabalduko zen bitartean; Aragoiko koroaren lurraldeetan, berriz, navarresos (nafarrak) bezala izendatuak izaten jarraituko zuten.

XVI. mendean, Cervantes idazle espainiarraren testuetan irakur dezakegunez, ohikoa zen Pirinioko alde bietako euskaldunak vizcaíno terminoarekin izendatzea (behe nafarrak ezik, zeintzuk Frantzia eta Espainian vascos bezala izendatuak ziren). Mende berean, Felipe II.aren erregetzan, Espainiar Inperioaren goren unean, euskaldunek espainiar gortearen eta inperioko kolonien administrazioa monopolizatzen dute. Garai honetan zehar, historikoki okerra zen orokortze bat eman zen euskaldunak, kantabriarrak eta iberiarrak asoziatuz, espainiarren jatorrizko hizkuntza eta kultura bezala euskara eta euskal kultura kontsideratuz, eta are euskal foruak espainiarren antzinako legeak bezala, euskal lege batzuk espainiar monarkiak errespetatu eta babestu behar zituenak espainiartasunaren adierazgarririk nabarmenenak baitziren. Euskaldunek Espainiaren esentzia irudikatzen zuten, Espainia menderakaitza, kantabriarrak, Erromatar Inperioa berak ere garaitu ezin izan zituenak, honen froga, garai horretako okerreko sinismenen arabera, euskaldunek beren milaka urteko hizkuntza hitz egiten jarraitzea. Espainiarra eta euskalduna zenaren arteko asoziazioa maila batera heldu zen, Esteban Garibai errege-kronikari gipuzkoarrak Felipe II.aren genealogia egin zuenean kantabriar menderakaitzekin ahaidetu zuela, espainiar monarkia erromatar garaiko kantabriarrekin lotuz, honela, errealitate historiko bat irudikatu nahi zen zeinean espainiarrak beste populu batzuk menperatzeko jaioak ziren baina inoiz ez menperatuak izateko.

XVIII. mendeko europar mapetan egungo Euskadi artean Bizkaia bezala izendatzen da. Espainiako mapa zahar hauetan ikusten den Bizkaia ez da gaur egungo Euskadiko lurraldeetara bakarrik zabaltzen, baita Errioxa eta Santanderko badiarainoko kantabriar lurraldeetara ere, hau da, Kantabriako eki-erdia bizkaitarra bezala kontsideratzen zen, mende honera arte ohikoa baitzen errioxarrak eta ekialdeko kantabriarrak bizkaitarrak bezala jotzeak.

Gaztelako lurraldeetan euskaldunak vizcaínos bezala izendatzeak, halaber beste europar herrialdeetan; eta nafarrak, Aragoiko antzinako koroaren lurraldeetan, artean XVIII. mendean indarrean jarraituko zuen.

Arestian ikusi dugun euskaldunen eta erromatar garaiko kantabriarren arteko okerreko asoziazioaren bitartez, XV. eta XVI. mendeetatik aurrera ohikoa izango zen europar giro erudituetan kantabriar elea erabiltzea nafarrak izendatzeko. XVI. mendetik aurrera izendapen hau, baita giro erudituetan ere, batez ere, arabarrak, bizkaitarrak, errioxarrak, gipuzkoarrak eta ekialdeko kantabriarrak izendatzeko erabiltzen hasiko zen, gerora, hitz honek, tesi euskal-kantabristei bidea emango ziena.

Iberiar penintsula 1050.ean, Iruñea-Naiarako Erresuma zatikatu eta gero. Klik egin irudi gainean handiturik ikus dezazunNahiz eta XVII. mendera arte vascongado hitza erabilia izan euskaraz hitz egiten zuen orori deitzeko (euskaldun hitzaren baliokide bezala). XVIII. mendetik aurrera, euskal-kantabristek eta espainiar monarkiak vascongado (jentilizioa) eta, gaur egungo Euskadi deitzeko, Provincias Vascongadas edota Vascongadas terminoak erabiltzen eta orokortzen hasiko ziren, vascongado hitzaren jatorrizko esanahia aldatuz eta, era honetan, nafarrak, vascongado berbaren esanahian, kanpoan utziz.

Vascongado hitza (vasconicatus hitz latindarretik datorrena) jatorrian euskaldun elearen sinonimoa zen edo euskal hizkuntzarekin erlazionatua zegoena; romanzado hitza (romanicatus hitz latindarretik datorrena), ostera, latindar hiztuna edo mintzaira honekin erlazionaturik zegoena. Berba biak Euskadin ez ezik Nafarroan ere erabiliak ziren.

1587. urtean Iruñeko Apezpikutegiak egindako herri-zerrenda batean, Nafarroako gaztelar konkista gertatu eta hirurogeita hamabost urte geroago, Nafarroan garai haietan zeuden 536 udalerrietatik lengua vascongada-koak (euskal hiztunak) 453 zirela (udalerrien %85a) eta, bestalde, lengua romanzada-koak (erdal hiztunak) 83 udalerri zirela (udalerrien %15a) ageri da. Nafarroa Gaztelak konkistatzean (1512) eta, gerora, gaztelar korora gehitzean (1515), desnafartze prozesu bati hasiera emango zitzaion, egun nafar biztanleriaren %20ak bakarrik nafar erregeek mintzatutako hizkuntzaz berba egin edota ulertzeko gai izatea ekarriko zuena.

Gaztela eta Aragoi, Frantzia eta Nafarroako lurraldeak 1500.ean. Klik egin irudi gainean handiturik ikus dezazunNafar kulturaren galtze hau Ebroko erriberan eta arabiar menpean zeuden Aragoiko mugaldeko guneetan hasiko zen. Lurralde hauek hasieran Zaragozatik gobernaturiko andalustar goiko markaren barne egon ziren eta, geroago, Zaragozako Hajiberriaren barne. Hau dela eta, euskal kultura pixkanaka-pixkanaka musulmanek menperatutako lurraldeetako biztanleen gehienen kultura zen aragoiarrak baztertuko zuen.

XII. mendean nafarrek musulmanen eskuetan zegoen Ebroko erribera birkonkistatuko zuten, non lehen hizkuntza aragoiarra eta bigarrena euskara zen. Garai honetako eta geroagoetako erriberako biztanleriaren elebitasun hau XIV. mendeko testuetan argi ageri da, bertan sustraituak zeuden, eta artean erlijio musulmanekoak ziren familietan, arabiar izena eta ezizen euskalduna zuten pertsonak agertzen baitira. XIV. mendetik aurrera Gaztelaren botere politiko, komertzial eta kulturala dela medio, Nafarroako hegoaldeko kultura aragoiarra gaztelar kulturak xurgatuko zuen, gaztelar-aragoiar kultura sortuz. Espainiar agindupean (XVI. mendetik aurrera) gaztelar-aragoiar kultura Nafarroako erdialde eta iparralderantz zabaltzen hasiko zen, nafarren berezko euskal kultura apurka-apurka desagertaraziz.

Azkenik, XIX. mendetik aurrera, basque frantziar hitzetik datorren gaur egungo vasco ele espainiarra zabaltzen hasiko zen, zeina behe Erdi Arotik nafar kontinentalak bakarrik izendatzeko balio zuen. XIX. mendeko vasco terminoa orokorragoa zen, eta euskarazko euskaldun elearen baliokidea, Euskadiko, Nafarroako eta Iparraldeko biztanleak bere esanahian bateratu nahian.

Espainia, Frantzia eta Nafarroako lurraldeak 1600.ean. Klik egin irudi gainean handiturik ikus dezazunEuskal mundua Erdi Aroan, web orri hauetan zehar ezagutuko dugunez, Pirinio gunean zehar zabaldutako entitate politiko ezberdinetan zatikatuko zen. Egun bakarrik zazpi lurraldek kontserbatu dute beren berezko jatorrizko kultura (Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa, Nafarroa Beherea eta Zuberoa).

Inguruko populu latindarren zabalkuntza militarren edo ondorengotza barne tentsioen ondorioz, euskaldunak historikoki bateratu zuten bi entitate politikoen zatikatzea (Euskal Herriko Dukerria, Iruñea-Naiarako Erresuma) ekarriko zuen, euskaldunak, askotan, antagonikoak bihurtu ziren entitatate politiko ezberdinetan bananduz eta guda askotan elkarren aurka borrokatzea ekarriz (Gaztela Nafarroaren aurka, Frantzia Espainiaren aurka etab.).

Hala eta guztiz ere, haien artean lurralde komun bateko partaide sentitzeko nozioa mantenduko zen, hots, "Euskararen Lurreko" edo "Euskal Herriko" partaide sentitzeko nozia. K.o. XVI. mendetik aurrera, eta nahiz eta politikoki bateraturik ez egon, Euskadin, Nafarroan eta Iparraldean euskaraz idatziriko testuetan behin eta berriro Euskal Herria terminoa aipatzen baita. Termino honek halaber euskaldun hitzak, mende asko atzerantz eramaten gaituzte, termino hauek Erromatar Inperioaren gainbeheran eta batez ere franko-bisigotiar garaian (K.o. V. mendetik aurrera) euskal tribuen artean zabaltzen hasi zirelarik, tribu hauek batu behar izan zirenean germaniar inbaditzaileen aurka egungo euskal populua sortuz.

Frantziar mintzairak Euskal Herria terminoa Pays Basque bezala itzuliko zuen, gerora, espainiar hizkuntzak termino frantses hau bereganatuko zuen País Vasco bezala egokituz.

Espainia, Frantzia eta Nafarroako lurraldeak 1700.ean. Klik egin irudi gainean handiturik ikus dezazunNafarroako Antso Nagusiaren heriotzaren ondoren (XI. mendea) gertaturiko euskaldunen batasunaren gabeziak eta euskaldunak sei entitate politikoetan bananduak geratzeak (frantziar eremupean zegoen Gaskoniako Konderria, Gaztelako Erresuma, Aragoiko Erresuma, bartzelonar eremupean zeuden euskaldunak populaturiko Lleidatar lurraldeak eta zatikatzearen ondoren Iruñea-Naiarako Erresumaren barnean geratu ziren lurraldeak) euskara ahultzea ekarriko zuen.

Antso Nagusiaren heriotzaren ondoren gertaturiko Iruñea-Naiarako Erresumaren zatikatzeak euskararentzat sekulako ondorio latzak izango zituen, lurralde horietan latindarrek euskaldunak apurka-apurka kulturalki asimilatzea ekarriz.

Euskal biztanleria Gaskoniako hego-erditik, Gaztelako ipar-ekialdetik, Kantabriako ekialdetik, Errioxatik, Aragoiko iparraldetik eta Kataluniako ipar-mendebaldetik desagertuko zen, mendetako asimilazio kulturalaren ondorioz, eta baita beren hizkuntzaren debekutik etorritakoa ere, esate baterako, hiru mendetan zehar Huescan (Aragoiko iparraldean) gertaturikoa. Asimilazio kultural honek erresistentzia izango zuen, adibidez, Errioxan, gazterlar konkista eta anexioa gertatu aurretik ekonomia eta politika aldetik euskaldunez populaturiko lurralderik garrantzitsuena zena. 1239.ean Oiakastroko (egun espainieraz Ojacastro bezala ezagutua) errioxar udalerriko alkateak Gaztelak bidalitako merino (zaindari erreala) erdalduna atxilotzeko agindua eman zuen, hiribilduko foruak honek euskaraz jakitea exijitzen baitzuen.

Gaur egun euskara eta, hortaz, euskal populua XI. mendean zabaltzen zen lurraldeen bederatziren batean zabaltzen da.

 

Zibilizazio franko-kantabriarra. Lascaux-ko labar-artea (Périgord, Frantzia)

Euskal populuaren jatorriari buruzko sarrera honetan, jatorri honen enigma argitu nahi izan duten zientzia-ikerlan berrienetaz arituko gara.

Jatorri honetan murgiltzean, garai honetako dokumenturik ez izatean dugu oztoporik nagusiena, jatorri hau oso antzinakoa baita eta, hortaz, idazkera asmatu baino aurreragokoa.

Jose Miguel Barandiaran edo Telesforo Arantzadi bezalako arkeologo eta antropologo batzuek, garai paleolitikotik neolitikora Frantziako hego-erdiko eta ekialdeko kantabriar guneko hezurren aztarnak aztertu dutenak, gizatalde beraren jarraitasun bat dagoela nabarmentzen dute, honek, gaur egungo euskaldunak zibilizazio franko-kantabriarra sortu zuten iberiar penintsulako ipar-herenean eta Frantziako hego-erdian finkatutako ehiztari eta biltzaileen ondorengoak direla pentsatzera eraman du. Euskaldunok ezagutzen diren hizkuntzekin erlaziorik ez daukan isolaturiko mintzaira hitz egiteak, hipotesi hau indartu du, zeinaren arabera euskal populua lurralde hauetan historiaurreko garaietatik finkatuta egongo zen, beste populu haurride hipotetikoekiko lotura historian zehar galduz. Orobat Pirinioaldean euskaldunon arbasoen finkapena iberiarrena baino lehen eman zela uste dute.

Zibilizazio franko-kantabriarrra. Labar-artea Altamirako haitzuloan, Santillana del Mar-en (Kantabria, Espainia)Historialariek garai honetako idatzizko aztarnak ez izatearen arazoa gainditzeko asmoz, antzina gertaturiko giza mugimenduak ezagutzeko, genetika-ikerlanetan (ADN mitokondriala) oinarrituriko teknikak erabiltzen hasi dira. Ikasketa hauok arkeogenetika deritzon diziplina berria sortu du; historiaurreko garaia ezagutzeko erabiltzean, paleogenetika izena hartzen duelarik.

Peter Forster biologian doktoreak, Cambridgeko Unibertsitateko Arkeologi Ikerkuntzarako McDonald Institutuko genetika molekularreko laborategiaren buru izan zenak, ADN mitokondrialaren azterketan oinarrituriko Europako populazio ezberdinetako ikerkuntza genetikoak aurrera eraman zituen, era honetan, Europan mendeetan zehar gertaturiko giza-emigrazioen mapa ezberdinak lortuz. Ikerkuntza hauen bitartez, McDonald institutuak emaitza batzuk lortu zituen, gerora, Milan eta Oxford-eko beste unibertsitate batzuengatik berretsiak izan direnak, zeintzuek ez bakarrik ADN mitokondriala (amarena) baita Y kromosoma (aitarena) ere aztertu duten. Historiaurreko klimatologia ezagutzeko aurrera eraman diren azterlanek, ikerkuntza hauen baliotasuna abalatzen dute, egoera klimatikoen arabera giza-taldeek atzera egin edo emigratzen baitzuten.

Azterlan hauen arabera Cro-Magnonak (gure arbaso zuzenak, Neanderthalak ordezkatu zituzten lehen gizaki modernoak), Europa guztian zehar sakabanaturik zeuden. Halere, orain dela 20.000 urte, azken glaziazioarekin Madeleine-aldian emandako giza taldeen zabalkuntzak, ADN mitokondrialaren azterketan oinarritua. Klik egin irudi gainean Cambridge-eko (Erresuma Batua) McDonald Institutuko webgunera sartzekohotza orokortu zenean, bizirik iraun zuten bakanak kontinenteko gune epeletara babes bila joan ziren (Ukraina eta Frantziako ipar-ekialde eta hego-mendebaldera).

Garai honetatik aurrera penintsulako ipar-herenean eta Frantziako hego-erdian franko-kantabriar kultura sortuko zen. K.a. 16.000.etik aurrera, klima epeltzen joan zen eta paleogenetika-ikerlanen arabera, aitzineuskaldunen zabalkuntza hasi zen, beren kultura, Madeleine-ekoa, garai horretan ia jenderik gabe zegoen Europan zehar hedatuz. Kultura honen adierazpenik nabarmenena labar-pinturak izango ziren, zeintzuekin aitzineuskaldunek europar haitzuloak Madeleine-aldiko aitzineuskaldunen janzkeraapaindu zituzten. Europako Madeleine-kulturaren zabalkuntza eta kokapena azterlan honekin bat etorten da; orobat, garai honetan, antzinako zibilizazio franko-kantabriarra hedatu zen lurraldeetan aurkitu izan diren euskaldunekin komunak diren fonetiko- eta lexiko-trazuak, ikerlan hau sendotzen dutela ematen du. Orain dela 10.000 urte eskandinaviar glaziarrak urtzen hasi ziren, honek, gune honetan ere, aitzineuskaldunen zabaltzea lagunduz.

Europako gizakiaren bilakaera ezagutzeko aurrera eramandako ikerkuntza genetiko hauek, europarren hiru laurdenak, ama-lerrotik, glaziazioak baino lehenago Europan zegoen populaziotik datozela eta, baita ere, euskaldunekin estuki lotuta daudela adierazten dute. Ikerkuntzok ere azpimarratzen dute, aitzineuskalduna ez den ekarpen genetikoa (indoeuroparra gehien baten) bakarrik %25a suposatzen duela.

Ikerlan honek nabarmentzen du, orain dela 16.000 urte hasi zen aitzineuskaldunen hedapen hau, Europako iparralde eta erdialdean eta britaniar uharteetan ez ezik Afrikako iparraldean ere eman zela (garai haietan Europa eta Afrikako kostaldeak gertuago zeuden), batez ere, gaur egungo Marokon, Aljeriako iparraldean eta Tunisen. Aurkikuntza honek agian mundu guztiko filologoei kezkatzen dien enigma argitzeko lagun lezake, Afrikako iparraldean mintzatzen diren hizkuntza kamitiko eta euskararen artean antzekotasunak aurkitu baitira. Euskara eta berberea bezalako hizkuntza kamitikoen artean aurkituriko antzekotasunok, beharbada, Afrikan ezarritako aitzineuskaldun eta giza talde kamitikoen arteko nahasketatik letozke.

Indoeuroparrak (hauengandik datoz gaur egungo latindarrak, germaniarrak, eslaviarrak, zeltak, greziarrak...) mendebaldeko Europara K.a. 2500.ean (hauen zabalkuntzaren "azalpen beliko"-aren arabera) edo K.a. 4500.ean ("nekazaritza azalpen"-aren arabera) heldu ziren.

Zibilizazio franko-kantabriarra. Lascaux-ko labar-artea (Périgord, Frantzia)

"Azalpen belikoa"-ren arabera, indoeuropar inbasioak Errusia eta Ukrainako iparraldetik hasiko ziren. Dirudienez, zabalkuntza honen zergatia zaldia zela animalia bezala erabiltzean aurkitzen da. Beste historialari batzuen ustez barreiapen honen arrazoia, Mediterraniar itsasoak Itsaso Beltza inbaditu zuenean aurkitzen da; inbaditze honek Itsaso Beltzaren ur-mailaren igoera ekarri baitzuen, lakua izatetik itsasoa izatera pasatuz. "Zabalkuntza belikoa"-ren hipotesia hizkuntza-arkeologia deitutakoak indartzen du, hots, indoeuropar komunean ia ez baitago nekazaritza-hitzik (ezta metalurgia-elerik ere) eta bai, ostera, abere-berbak; hortaz, gehiago bat letorke orduan atzeratua zegoen Europatik etorritako aurrenekazaritza garaiko herri batekin. Gainera, mintzaira horretan berreraikitzen diren landaretza eta abereak, lur tropikaletan eman beharrean Europako iparraldean ematen dira.

Defendatzaile gutxiago daukan "Nekazaritza Azalpen"-aren arabera, berriz, indoeuropar inbasioa asiar Turkiatik hasiko zen, berarekin nekazaritza zabalduz. Azalpen hau "hizkuntza-arkeologia"-rekin bat ez datorrena, Cavalli-Sforza genetikalari italo-iparramerikarrak egindako ikerlanekin bat dator, turkiar gune honetatik Europaranzko antzinako leku-aldatze bat somatzen baitu.

"Sorginaren txabola", El Villarren (Araban) dagoen trikuarriaHerri indoeuroparrek gerrarako artean ordura arte Europan bizi ziren populu ez-indoeuroparrak baino teknologia hobea zuten, eta gutxiago izan arren (europar ikerlan genetikoen arabera), gehienak menperatzea lortu zituzten, haien hizkuntza eta kultura aurreindoeuroparrak desagertaraziz. Euskara antzinako Europa aurreindoeuroparraren aztarna bakar bezala geratuz.

Erromatar garaian indoeuropar zabalkuntzatik bizirik irten ziren hurrengoko euskal tribuekin aurkitzen gara: akitaniarrak, autrigoiak, barduliarrak, baskoiak eta karistiarrak, Pirinioen alde bietara finkaturik zeudenak.

Historialari batzuek Errioxako beroniarrak euskal tribua bezala kontsideratzen dute; beste batzuek, aldiz, zeltiberiar tribu bezala (zeltiberiarrak iberiar penintsulan finkatuta zeuden populu zeltak ziren).

Gaskonia eta euskal kantabriar eremuko arkeologi indusketetan egin diren hezur-ikerlanei esker, bere bizilagunak Neolitikoan, arrazari dagokionez, euskal edo mendebaldeko pininiar motatakoak zirela dakigu (Cromagnongo gizonaren tokiko bilakaera); Euskal Herriko hegoaldea (Araba eta Nafarroako hegoaldea) eta beroniar gunea, berriz, oso heterogeneoa zen, bertan europar jatorri ezberdineko gizabanakoak bizi ziren (mediterraniar, alpetar, dinariko... motatakoak), beroniar tribuaren euskal jatorria zailduz. Nahiz eta euskal etniek erromatarrak heldu zirenean, hegoaldeko lurraldeak zegoneko kontrolpean izan, garai honetako inskripzioen azterketek, beroniarren antroponimoek (pertsona-izenek) ere zelta jatorria zutela erakusten dute, eta ez euskalduna.

Euskal tribuen inguruan bizi ziren tribuak euskaldunak bezala kontsideratzeko akats bat, hurbil zeuden beste tribu batzuekin gertatu dena, adibidez, Huescako iakatarrekin.

Gogoratu beharra dago, nahiz eta euskal populazioa Pirinioalde guztian zehar zelta eta iberiarrekin elkarrekin bizitzen egon. Euskal tribuek Erromarekin egin zuten itunaren bitartez, zeltiberiar eta iberiarrei konkistaturiko lurrak euskaldunekin birpopulatzen ziren.Soalarko estela-iruinarria, K.a. III. milakadako (Brontze Aroko) gerra-buruzagi baten ohorez eraikia (Arizkun, Baztan, Nafarroa)

Zegoeneko Erromatar Inperio garaian, mendebaldeko piriniar eta zaragozar hiri eta lurrak, eta baita Errioxa eta ipar-ekialdeko Gaztelakoak ere, euskaldunak bezala agertzeak akats hau sortarazi du; eta lurralde hauen alde batzuk, egia esan, erromatar konkista baino lehenago, zeltiberiar eta iberiar tribuenak ziren, eta ez euskaldunenak.

Etsai komunen aurka penintsulako euskal tribuen eta Erromaren indarrak batzeko itun hau, euskalduna, erromatar zabalkuntzatik bizirik irten zen penintsulako aurrerromatar kultura bakarra izatearen arrazoi nagusia da. Euskal kulturaren biziraupenaren faktore honi, "Mare Externum"-a ("Kanpoaldeko Itsasoa"; Ozeano Atlantikoa) interes ekonomikoko eremu bezala berandu garatzea gehitu behar zaio, honela, euskal gunea beste penintsulako lurraldeetan edota Akitanian (bere nekazaritza-interes handiagatik) eman ziren korronte migratzaileetatik at geratu zen.

Zeltak gaur egungo Nafarroara heldu zirenean, dirudienez, K.a. VIII. mendean, Pirinioaldeko biztanleak barskunes edo baskunes ("menditarrak") izenarekin deitu zituzten. Zeltak nafar erdialdeko eta hegoaldeko lautadetan finkatu ziren, etnia eta arraza ezberdinekoak -paleomorfoak, alpinoideak, mediterranidoak edo dinariko-armenoideak- ziren eremu horretako biztanleak kulturalki eraginduz.

Gerora, Ebro ibaitik zehar, kultura berri bat helduko zen, iberiarra, zelta kulturaren gainean finkatuko zena; nafar iparraldeko baskunak, Nafarroako erdialde eta hegoaldearen zeltizazio- eta iberizazio-prozesutik kanpo geratuko zirelarik.

III. mendetik aurrera iparraldeko baskunen hegoalderanzko zabalkuntza hasiko zen, Nafarroako erdialde eta hegoaldeko lurraldeak menderatuz eta bere biztanleria kulturalki baskunduz. Baskunen eta Nafarroako erdialde eta hegoaldeko etnien nahasketak, tribu bakar bat sortarazi zuen, zeltiberiar eta iberiar ohitura eta usadioak, aurrerantzean, baskun tradizioaren barne egotea ekarriz.

Euskal erlijioa, jatorrian historiaurreko itxurakoa zena eta Kretako erlijio minoikoarekin antzekotasun haundiak zituena, eboluzionatzen eta bere gurtza eta errituak zabaltzen joango zen, iberiar eta zelta eraginaren ondorioz:

Iberiar eta zelta tradizioetan bezala, Eguzkiaren eta Ilargiaren gurtzak garrantzi haundia zuten euskal erlijioan. Eguzkia euskaldunen Mari jainkosa gorenaren irudikapen kosmikoaren irudikapena zen. Ilargiak, bestalde, Lurpeko Munduranzko bidean hildakoen bidea argitzen zuen, bertan, arbasoen eta jainkosaren konpainian betiko bizitzeko.

Euskaldunon denbora neurtzeko ilargialdien antzinako erabileratik hilabete eta aste (ilargialdi hasiera) hitzak geratzen zaizkigu. Garai haietan posible da Ilargiaren ohorezko dantzak egitea, zeina, Eguzkiarekin batera, Mari jainkosaren alabak ziren.

Ibaien, mendien, zuhaitzen eta basoen gurtza zelta kulturetan ere agertzen dena, baskun tradizioan ere bazegoen.

Baskunen gobernua adinekoen kontseilu batez eratua zegoen, iberiar populuetan gertatzen zen bezala, antzinako zibilizazioetan gobernu-sistema oso hedatua zelarik. Halaber baskunak, zeltiberiarrak bezala, guda-buruzagi bat aukeratzen zuten, tribuko handikia izan behar zena. Tribu zeltetan aukeratzen ziren guda-buruzagiak tribuko goiko kasta batekoa izan behar ziren.

Baskunek aztiak zituzten, iberiarrak bezala eta augureak, zeltak bezala. Baskun augureek zeruan txoriak hegan ikusita gai ziren etorkizuna igartzeko, hortik dator egungo zorionak esaera, hitzez hitz "txori onak" esan nahi duena. Baskunen igarkizun-praktika hauek aurrera jarraitu zuten, jakin badakigu, Erromatar Inperioko lurraldeetan Baskonia eta Panonia zirela igartzaile hoberenak zituztenak, zeintzuei enperadoreak aholkua eskatzen zien.

Durangoko (Bizkaia) Mikeldi idoloa

Durangoko (Bizkaia) Mikeldi idoloa Burdin Aroan zizelkatua izan zen ( K.a. IV.-III. mendeen bitartean), irudikatzen den zezen edo ordots honek bere anka artean daukan diskoaren bi aurpegiek Eguzkia eta Ilargia errepresentatzen dituzte. Bere osotasunean Mari edo Ama-Lur jainkosaren irudikapena dugu, zeinak bere bi ortziko alabak Itsasgorrietan murgiltzen direnean bere baitan hartzen dituen, haien igarobidea Lurrazpiko Munduan jarraituz. Antzinako euskal erlijioaren arabera, Lurrazpiko Mundu honetan euskaldunen "zerua" zegoen.

Piriniar gunetik Iruñearaino bizi ziren baskunak ehiza eta abeltzaintza zuten jarduera nagusia bezala. Nekazaritzan, bakarrik, Nafarroako hego-erdiko lautadetan, zeltizatuak, gerora iberizatuak, eta geroago, K.a. III. mendetik aurrera, baskunduak izan ziren jatorri ezberdineko etniak aritzen ziren. Indoeuroparrek laborantza-mota ezberdinak ekarriko zituzten baina ez ziren maila haundian erabiltzen. Lautadetan, Nafarroako ipar-erdian bezala, abeltzaintza eta ehiza ohikoak ziren.

Nafarroako hegoaldea, zelta eraginaren ondorioz, bere tribu-antolakuntzan antzekotasunak zituen beste iberiar penintsulako guneekin, zelta inbasoreen tribu-sistematik oinordetutako aristokrazia bat existitzen baitzen.

Hala ere, nagusi zen sistema ekonomiko hau K.a. II. mendean erromatarren etorrerarekin aldatuko zen. Hauek baskunes hitz zelta beren hizkuntzara egokitu zuten vascones elea sortuz. Izendapen honek luzaroan iraungo zuen, Erdi Arora arte, vascones (euskaldunak) hitza navarri (nafarrak) hitzak ordezkatu zuenera arte. Beste ikertzaile batzuek uste dute vascones (latinez uaskones ahoskatzen zena) ez datorrela zelta formatik baizik eta euskara hitzetik datorren eusk- erroaren latindar egokitzapen batetik.

Baskoien tribuak, K.a. III. mendetik aurrera, zabalkuntza-prozesu bat hasiko du, honela, K.o. VI. mendean euskara Kantabriako alde batetik, ekialderantz, Kataluniaren alde bateraino, iparralderantz, Garona ibairaino (egungo Frantziaren erdialderaino) eta, hegoalderantz, Ebro ibairaino hitz egingo zen. Jarraian baskoien hedapen-prozesua Zarrakaztelun (Nafarroan) aurkituriko Porcius Felix-en erromatar garaiko hilobi-harriaaztertuko dugu:

K.a. III. eta II. mendeen bitartean, ekialderantz, Kataluniaren alde bateraino, gune honetan zeltiberiar eta iberiarrekin batera biziz. Erromatar garaian, euskal tribuek eta bereziki baskoiek erromatarrekin izan zuten harreman onari esker, erromatar konkistaren hasieran Errioxan, Gaztelako mendebaldean, Nafarroako hegoaldean eta Aragoiko iparralde eta mendebaldean zeltiberiarren eta iberiarren hiriak bezala agertzen zirenak, konkista amaitu eta gero, idatzietan, zegoeneko, euskal tribuek gobernatuta agertzen dira. Calagurris [Kalagorri (euskaraz), Calahorra (gaztelaniaz)] eta Cascantum (Cascante, Nafarroako hegoaldea), halaber Graccurris (Alfaro, Errioxa; Erromak fundaturiko hiria), konkistatzean, zeltiberiarrak bezala agertzen dira; baina, gero, Inperio garaian, jada, baskoi hiriak bezala agertzen dira. Estrabonek, zero urtearen inguruan, baskoien hiririk garrantzitsuenak Kalagorri, Iruñea eta Oiasso (Irun, Gipuzkoa) zirela idatzi zuen. Era berean, iakatarrenak eta suesetaniarrenak bezala agertzen ziren Jaca (Huescako probintzia, Aragoiko iparraldean) eta Segia (Egea de los Caballeros, Zaragozako probintzia, Aragoiko mendebaldean), gerora, baskoienak bezala agertzen dira.

K.o. III. mendean, Erromatar Inperioaren gainbeheran, egungo euskal populuaren eta euskara komunaren sorkuntza hasi zen, inbasio germaniarrekin bizkortuko zena. Euskal populuaren sorkuntza honetan, orobat germaniarren aurkako gudetan, Nafarroako baskoiak buru izango dira. Garai honetatik aurrera euskal tribuetaz hitz egiten utziko zen, euskaldunetaz (vascones) hitz egiten hasiz, populu bakar bat bezala.

K.o. VI. mendean bisigodoek baskoi lurraldeetan egindako erasoen ondorioz, Euskadi, Nafarroa, Aragoi, Andorra eta Kataluniako Euskararen  atzeraka K.o. I. mendetikbaskoi biztanleriaren zati bat Novempopulanian ("Bederatzi Herria", egungo frantziar hego-mendebaldean) finkatzea ekarriko zuen, franko eta bisigodoen arteko gudak sorturiko ahultasun eta anabasaz baliatuz zeinak gune hau tropa militarrik gabe utzi zuen. Berant erromatar euskara komuna Frantziako hego-mendebalde guztian zehar Bordeleraino (Garona ibairaino) zabalduz; eta, hegoalderantz, Lleidako probintziako franko-espainiar mugaraino.

Euskal toponimo askoren presentzia egungo euskal mugetatik oso hegoalderantz aurki dezakegu:

Hego-mendebalderantz Oka mendietatik, Bureba eta Mena haraneraino (Burgosko probintzian), baita Errioxan eta Soriako probintzian (Oria) ere. Lur guzti hauek errekonkistaren lehengoko urteetan birreuskaldunduak izan ziren. Honek, Gaztelaren hasierako populazioaren zati haundi bat euskalduna izatea ekarriz. Alabaina, Errioxa edo Burgos bezalako guneak, euskal erroko hiztunak izan ziren, etengabe, erromatarrak heldu baino lehenagotik gure aroko XV. eta XVI. mendera arte; zeintzuetan, elebitasunezko mendeen ondoren, gaztelaniak (12) euskara ordezkatuko zuen bertokoen mintzairan.

(12) Gaztelania edo espainiera: errekonkistan sorturiko hizkuntza. Bere jatorria Kantabria, Burgosko iparraldea, Arabako mendebaldeko zerrenda eta Enkarterriko eskualde bizkaitarrean erromanizaturiko euskaldunek Silosko Monastegiaren kodizea, "Valpuestako Kartularioa" (Burgos, Espainia) mintzatutako berbetan dugu. Lurralde hauetan erromatar garaian euskal triburik mendebaldekoena bizi zen, autrigoiak. Mesetarekiko hurbiltasunak, garai neolitikotik teknika berrien eta ohituren kultur-gunea izan zena, kasu honetan latina eta erromatar kultura indar gehiagoz hedatzea ekarriko zuen. Autrigoien erromanizaziotik, hortaz, egungo Gaztelako populua sortuko zen eta bere hizkuntza: gaztelania.

Gaztelar mintzairaren lehen aztarna idatzia Santa Maria de Valpuestako Monastegiko (Burgos) kartularioak dira. Testu hauek 804.etik 1200.era arte datatuak daude. Eskuizkribu hauek koroako agiritegiko, herrietako, apezpikutzako eta monastegietako dokumentuen jatorrizko eskrituren kopiak dira, eta baita pertsona pribatuen jabetza tituluen, erregalien, eskubideen edo mota ezberdinetako dokumentuenak ere. Kopia hauek erabiliz jatorrizkoak galtzen baziren, horrela, erakunde eta pertsona pribatuek beren eskubideak egiazta zitzaketen.

Latinez idatziriko lehen testu hauetan, zegoeneko, gaztelar erromantzearen soinu argiak zituen hitzak agertzen dira; baina 1200.era arte ez dugu aurkituko testu batik gaztelar mintzairan guztiz idatzia dagoena.

Eskuizkribu hauetan, Donemiliaga Kukulakoetan bezala, aragoiar erromantzearen lehen idatziriko agerpena, euskal terminoak agertzen dira. Euskal izenen presentzia ugaria da: Anderkina ("andere txikia"), Enneco ("ene txikia"), Ozoa ("otsoa")...

Euskara esamoldeetan erabiltzen da: mie ennaia ("nire anaia"). Santa Maria de Valpuestako Monastegia (Burgos, Espainia)Ahaidetasun hitzetan: eita (aita), ama, ennaia (anaia), amunnu (amona)... errespetu-hitzetan: Anderazu ("andere atso", egungo anderearen esanahiarekin) zeina XI. mendeko errioxar testuetan ere ikusiko dugun eta orobat bertako euskal toponimoetan: Margalluli, Yrola, Zopillozi...

Bitxia da konturatzea hamar mende geroago, Euskal Herriko guneetan, non euskal kultura gaztelar kulturak asimilatu duen, ia esamolde berberak errepikatzea: mi aita ("nire aita"), mi ama ("nire ama")...

Asturiarren ekialderanzko zabalkuntzarekin eta, gerora, Gaztela izango zena Asturiasko Erresumara eranstean, kolono asturiar asko Kantabriako ekialdean eta Burgosko iparraldean konkistaturiko lurralde berrietan finkatuko ziren, bertako latinizazioa sendotuz. Gaztelaniaren lehen idatziriko agerpenak asturleondar hizkuntzarekin erkatuz oso antzerakoa izatea eta gaztelar izen eta abizen bertakoenak euskaldunak izatea, historialari batzuei pentsatzera eraman die gunearen erromanizazioa, asturiar kolonoak heldu baino arinago, oso txikia zela, eta lehen inskripzioa egin zuen kopista beharbada gaztelarra izan beharrean asturiarra izan zela. Kontuan izan behar da XI. mendean, artean, euskaraz hitz egiten zela Burgosko probintziako ipar-ekialde guztian, Arlanzon ibairaino, ia Burgosko hiriburuaren sarreraraino, garai aurrerromatarretatik euskaldunez populaturiko gunea zelarik. V. mendean Tedeja-ko gaztelua, Trespaderneko burgostar herrian dagoena, bisigodoek euskal lurraldean aitzindari-gotorleku bezala erabiltzen zutela dakigu.

Kartularioetako hastapeneko gaztelar erromantze hau, Kantabriako Liebana eskualdean egun mintzatutako asturleoneraren ekialdeko dialektoarekin alderatuz oso antzerakoa zen (adibidez, femeninoak -es-en pluralizatzen zituen [Salines] asturleoneraz bezala -as-en pluralizatu beharrean [Salinas] gaur egun egiten den bezala). Asturleoneraren ekialdeko dialektoak euskal fonetikaren eragin sakona dauka, honen ezaugarri, hitz hasierako efeen desagerpen ia orokorra, hauek hatxe hasperenduan bihurtuz. Bilakaera fonetiko honen arrazoia euskal hizkuntzan datza, zeinean Erdi Arora arte ez zen efe soinua existitu; baina bai, aldiz, hasperenketa markatua hitzen hasieretan. Bilakaera hau ere okzitanieraren gaskoi dialektoan aurki genezake, zeina euskal hiztuna zen Akitaniako populazioaren erromanizaziotik sortu zen.

Kantabrian eta Asturiasko sortaldean hitz egindako ekialdeko asturleoneraren euskal substratu hau azaltzeko hiru teoria daude. Lehena, historiaurreko garaietatik, penintsulako ipar-erdian euskal itxurako hizkuntzak hitz egiten zirela. Bigarrena, kantabriar eta asturiar tribuak normalean tribu zeltak bezala kontsideratzen direnak, ez zirela zeltak izango, euskaldunak baizik. Eta, azkenik, substratu hau autrigoiek utziko zutela kontsideratzen duena, beharbada, Erromak kantabriarrak eta asturiarrak konkistatu eta gero euskal tribu honek beren lurraldeak kolonizatu zituen.

 

Asturleonera
Kantabriera
Espainiera
Euskara
Falar
Jalar
Hablar
Mintzatu
Facer
Jacir
Hacer
Egin

 

Latinera
Euskara
Fundus
Hondo
Fornitura
Hornidura

 

Silosko Monastegiko Kodizea (Burgos, Espainia)Errekonkistan, Burgos, asturleondar eta aragoiar hiztunen topagune bihurtu zen, honek, bere erromantzearen bilakaeran eraginez. Errekonkista hegoalderantz aurrera egitean, burgosera, mozarabiarrek hitz egindako erromantzearekin bat egin zuen, egungo gaztelaniari itxura emanez. Honek, gaztelauaren hiztegian arabismo asko sartzea eta hitz askotan hasierako efea berreskuratzea ekarriko zuen (hebrero>febrero [otsaila]; Hernando>Fernando; hondo>fondo [hondo]...).

Gaztelaniak daukan euskal substratu fonetikoaren eraginez (non /je/ eta /we/ diptongo gorakorrak existitzen ez diren) penintsulako erromantze zentralek (asturleondarra eta aragoiarra) antzinako latindar e eta o azentudunak diptongatzeko duten joera sakona gutxitu zuen.

 

Asturleonera
Espainiera
Euskara
Güey
Hoy
Gaur
Yera
Era
Zen

 

Espainierari graduzko ezberdintasunik gabeko bost bokale ematea ( /i/, /e/, /a/, /o/ eta /u/). Honela, bost bokale daukan latindar hizkuntz bakarra bihurtuz.Donemiliaga Kukulako Goiko Monastegia (Errioxa, Espainia)

 

Euskal substratuaren beste ezaugarri bat espainieraren sistema fonologikoan dagoen /v/ fonema igurzkari ezpain-horzkari ozenaren gabezia, antzinako zibilizazio franko-kantabriarra zabalduta egon zen beste lurralde batzuetan ere ematen dena [ galizieraz, asturleoneraz, aragoieraz, gaskoiz, katalanez (valentzieraz ezik) eta okzitanieraz ]. Fonema hau gaztelania zaharrean existitu zen, baina ez Burgos, Kantabria eta Errioxako guneetan, zeintzuetan /v/ fonema /b/ bezala ahoskatzeko joera, denboraren poderioz, espainiar hiztun guztietan orokortu zen, burgosera gaztelar hizkuntzaren estandarra bezala hartu zenean.

Espainieraren sistema fonologikoan fonema dardarkari bi daukagu: bakuna ( /r/ ) eta anitza ( /rr/ ) zeintzuek bokale artean oposatzen diren: /káro/ (garesti) eta /kárro/ (gurdi), /móro/ (mairu) eta /mórro/ (mutur). Espainierak hasierako posizioan bakarrik dardarkari anitza ezagutzen du. Oposatzeko joera bitxi hau euskal substratuan du bere jatorria eta berezkoa da baita zibilizazio franko-kantabriarra zabaltzen zen lurraldeetan ere. Euskal sistema fonologikoak hitz hasieran /rr/ ahoskatzeko bokale baten protesia eskatzen du ( /a/ edo /e/ ).

 

Latinera
Euskara
Rationis
Arrazoi
Romanicus
Erromaniko

 

Ahoskatzeko era hau espainiera zaharrean zabaldu zen bikote lexikoak sortuz, zeintzuek epentesirekin edo epentesirik gabe erabiltzen jarraitu diren: ruga/arruga (zimurra); repentir/arrepentir (damutu), rancar/arrancar (atera), rebatar/arrebatar (kendu).

Donemiliaga Kukulako (Errioxa, Espainia) Goiko Monastegiko erlikien kutxa

Euskarakadak ugariak dira espainieraren hiztegian. Hurrengoko ponte-izenak, adibidez, euskal jatorrikoak dira. Erdi Aroan oso arruntak izan arren, egun abizenak bezala gehiago ezagutzen dira:

Aznar (Erdi Aroko Azenaritik ["azeri"] dator, Azeari bezala ere dokumentatua agertzen da, era biak latinezko asinarius ["asto"] hitzetik datoz )

García (Erdi Aroko Gartzeatik dator egungo gazte(a) hitzaren baliokidea )

Íñigo ("nire txikia" esangura duen Enekotik dator; ene ( nire + ko [txikigarria] )

Jimeno ("seme txikia" esanahia duen Xemenotik dator; xeme [semeren txikigarria] + no [txikigarria] )

Lope (Erdi aroko latinezko "Lupo"-tik dator eta era berean Otsoa euskal izenaren erromanizazioa dugu, azken hau abizen bezala kontserbatzen delarik [Otxoa edo gaztelaniaz Ochoa] )

Sancho (euskaraz Antso. Latinezko "sanctius [santua]"-etik dator. Ponte-izen honek nahiz eta euskal jatorria ez izan, Euskal Herrian zabaldu eta, gerora, euskal eremutik kanpo ere erabiltzen hasi zen)

Velasco/Belasco/Blasco ("Bela txikia" esangura duen Berasko/Belasko-tik dator; Bela [Vigila izen bisigodoaren euskal egokitzaken fonetikoa] + (s)ko [txikigarria] )

Urraco ("urrezko txikia", Urre + ko [ txikigarria ] ). Halere izen hau gehiago ezagutzen da bere era femeninoagatik, Urraka, Nafarroako erreginen, Gaskoniako kondesen edo Gaztelako erreginen izena izan zena.

Latindar eraginak euskal hizkuntzan ponte-izen batek era maskulinoa eta femeninoa izateko joera ekarriko zuen, aurretiaz euskal mintzairan existitzen ez zena. Izenen feminizazio hau izenaren amaierako -o-a (euskaraz -o amaieran edukitzeak ez du genero maskulinoa adierazten, genero gramatikalik ez baita existitzen) -a batez ordezkatzean lortzen zen. Honela, izen hauek sortuko ziren: Urrako/Urraka, Eneko/Eneka, Xemeno/Xemena edo Belasko/Belaska. Gaztelarrak erromanizaturiko euskaldunak izatean, euskal ponte-izen hauek erabiltzen jarraituko zuten, beren hizkuntzan Urraca, Íñiga, Jimena edo Velasca ponte-izenetan bihurtuz.

Gaztelar patronimikoen eraketak ere euskal jatorria dauka. Espainieraz ez da esaten Fernandes portugaleraz bezala (-es atzizkia) Hernández (hastapeneko gazteler era) edo Fernández (-ez atzizkia) baino, euskaraz era honetako eraketa -itz atzizkiaz (-is latindar genitibotik datorrena) egiten baita, gaztelar hizkuntzara egokitzean hasieran -iz forma hartuko zuena eta errekonkista hegoalderantz aurrera egitean, azkenean, -ez forma hartuko zuena.

Euskal Orti izenetik, adibidez, Ortitz patronimikoa ("Ortiren semea") sortzen da, gaztelaniak Ortiz formarekin hartu zuena. Espainierak, hortaz, patronimikoak eratzeko era hau euskaratik hartu zuen zuzenki; eta ez latinetik portugaleran (Fernandes) edo katalunieraren valentziar dialektoan (Ferrandis) gertatzen den bezala. -iz en amaitutako euskal patronimikoen egokitzapen latindar hau XI. mendean penintsulako ipar-heren guztian zabaldu zen Iruñeko monarkiari esker, zeinak garai honetan Galiziatik kataluniar Mediterraneoraino gobenatu zuen. Arrazoi honegatik ohikoa da aurkitzea, baita Galiziako toponimian ere, abizenen eraketa honen aztarnak.

Gonzalo Bertzeo errioxarrak (XIII. mendea), espainiar hizkuntzaz idatzi zuen lehenetarikoak, bildur (Don Bildur, deabruari deitzeko), gabe edo zatiko bezalako euskal hitzak erabiltzen zituen.

Errioxan, XI. mendean, errespetuzko formak askotan euskal jatorria daukate. Egungo gaztelaniazko don (jaun) edo señor (jaun) hitzak adierazteko, garai honetako testuetan arrunta da "aita" edo bere aldaerak erabiltzea: atxa (agga bezala idatzita), Donemiliaga Kukulan (Errioxa, Espainia) Bertzeok idatziriko "Estoria de seinor santmillan" eita edo etxa (egga bezala idatzita). Erabilera honek Chamartin ("Martin jauna") edo Chavela ("Vela jauna") bezalako toponimoak sortaraziko zuen.

Eitaren errioxar emakume korrelazioa anderazo edo anderazu da [ gaztelaniazko doña (andere) edo señora (andere) ] , hitz hau andere + atzo (gaur egungo euskaraz atso)-tik dator; testuetan, adibidez, Anderazo de Fortes (Fortes anderea) edo Anderazo de Clementi (Clemente anderea) agertzen direlarik.

Errioxar testuetan topatu diren beste euskarakada batzuk: ama, amunna (egungo mendebaldeko euskalkiko amuinaren baliokidea), eigiga (eitxitxa, egungo mendebaldeko euskalkiko aititaren baliokidea) edo annaya (anaia).

Euskal hitza errespetuzko titulua edo maitasunezko tratamendua bezala erabili zen eta, hortik, ponte-izena (Annaia Ferrero) edo baita patronimikoa (Garcia Annaiaz) izatera ere pasatuko zen. Minaya ("nire anaia"; termino hau "Poema del Mio Cid"-en agertzen da, Cid-ek bere senidea zen Alvar Fáñez-i deitzeko erabiltzen zuen hitza dugularik) edo Miegga (mietxa; "nire aita") bezalako ezizenak sortzen hasi ziren; edo Andregoto bezalako euskal izen eta erromantze edo godoen nahasteak, izen hau Errioxan eta Aragoin ez ezik garai horretako euskal hiztun ziren beste lurraldeetan ere oso ohikoa izan zen.

Etxeko gauzei buruz espainieran beste euskal mailegu batzuk dauzkagu: ascua (txingar), socarrar (azaletik erre), chabola (txabola). Minerale, animalia eta landareen izenak: pizarra (arbela), zumaya (apo-hontza), chaparro (txaparro), sabandija (sugandila), garrapata (kapar) eta sapo (zapo). Boina (txapel), chistera (kapela garaia), zamarra (txamarra) edo chamarra (txamarra) jasteko erropak dira. Nekazaritzakoak: narria (lera), laya (laia), cencerro (zintzarri). Gabarra (gabarra) itsasadarrean nabigatzeko ontzi bat da. Aquelarre (akelarre), órdago (hordago), chatarra (txatarra) edo alud (elurte) euskal terminoak dira.

Artean, Erdi Aroan, ohikoa zen euskara entzutea:

Kataluniar Pirinioetan, adibidez, Arango Bailaran edo Andorran ("zuhaixkaz beteriko lurra" esanahia duen euskal toponimoa). Euskal mintzaira XII-XIII. mendera arte Nafar erregeak ehortzita dauden Naiarako "Erregeen Panteoi"-ko hormaren zati bat (Errioxa, Espainia) Lleidako piriniar herrietan hitz egin zen. Aragoin ("haranaren tokia" esanahia duen euskal toponimoa) ere berba egin zen, zehatz-mehatz, Huescako probintziako herrietan eta Zaragozako probintziako mendebaldean XVIII. mendera arte.

Huescako hiriburuan, antzinako Oskan, 1349. urtetik aurrera, hiru mendeetan zehar, Aragoiri izena eman zion hizkuntzaren erabileraren debekua eman zen, honen ondorioz, euskaldunak lurralde horretatik desagertuko ziren, gune horretan aragoiar hizkuntzaren inposaketa dela eta.

Las Cinco Villas de Aragon-go eskualde zaragozarrean euskara etengabe hitz egin zen erromatarrak heldu baino aurretik XVIII. mendera arte. Esparru honetan, gaur egun Sadaba eta Sofuentes deitzen diren herrietan, inskripzio erromatarrak aurkitu dira, non euskal pertsonen izenak irakur ditzakegun. XVI. eta XVII. mendeko datuek ere Sos del Rey Catolico-ren (antzinako Sause euskalduna) izaera euskaldunaz hitz egiten digute. Ezin dezakegu ahaztu, zentzu honetan, eremu honetako herri gehienak herri euskaldunak zirela, eta hau dela medio, 1.785. urtera arte, Iruñeko gotzaingoaren barruti barnean sarturik egon zirela.

Errioxar Nairan (espainieraz Nájera) ere, X. eta XII. mende bitartean Iruñea-Naiarako Erresumaren hiriburua izan zen hirian, euskaraz hitz egin zen. Errege nafarrak udalerri horretako Andre Maria Erregina monastegiko Errege Panteoian ehortziak daude. Errioxako beste udalerri batzuetan ere XVI. mendera arte hitz egin zen. Penintsulako erresuma kristau batek egin zuen lehen txanpona 1034. urtean egin zen, Naiaran, txanponaren atzekaldean Naiara euskal toponimoa agertzen delarik.

Biarnoko herrietan (Frantzia) XVI. mendera arte arrunta zen euskaraz hitz egiten entzutea, eta herri askotan XIX. mendera arte kontserbatu zen, orain Euskal Herriarekin muga egiten duten herri batzuetan hitz egiten da bakarrik eta oso gutxi.

 

 

 

Elkarbanatu orrialde hau!

 

 

 

 

Euskal Herriko Historiak hurrengo orrialdean darrai >> Historiaurrea