Estrabon geografo grekoak (K.a. 63 - K.o. 24), gaur egun dauzkagun datuen arabera, euskal hiztun bezala kontsideratzen ditugun honako tribuen kokapena adierazi zigun: akitaniarrak, autrigoiak, barduliarrak, baskoiak eta karistiarrak.

Tribu hauek, iparralderantz, ia Bordeleraino, hegoalderantz, Ebro ibairaino, mendebalderantz, Kantabriako ekialdeko zati bateraino eta, ekialderantz, berriz, Aragoiko ipar-mendebaldeko zati beteraino zabaldurik zeuden; hala ere, euskal hiztun ziren gizabanakoak, gutxienez K.a III.-II. mendetik aurrera, penintsulako Pirinioetatik Kataluniaren zati beteraino hedatuta zeuden zegoeneko.

Akitaniarrak: tribu hau Frantziako hego-mendebaldean zabalduta zegoen, iparralderantz Garona ibairaino (Bordele) eta hego-ekialderantz Aran bailararaino (Lleida). Euskal tribuak erromatarrak heldu zirenean (K.a. 196)Estrabon geografo grekoak akitaniarrak argi desberdintzen zituen iparraldeko galiarrengandik, hauen arteko desberdintasunaren ezaugarri hitz egiten zituzten mintzairak aipatuz; Estrabonek, era berean, Pirinioetatik hegoalderantz kokaturik zegoen populazioarekin akitaniarrek zituzten berdintasunak aditzera eman zituen.

Estrabonek († K.o. 25. urtea) bere "Geografía"-n honako hau azaldu zuen: "Akitaniarrak guztiz ezberdinak dira (galiarrekin alderatuta) hizkuntz aldetik ez ezik fisikoki ere, eta iberiarrekin antz gehiago dute galiarrekin baino". Eta pixkat aurrerago, "Gauzak argi esateko: akitaniarrak galiarrengandik gorputz egituran eta hizkuntzan desberdintzen dira, eta iberiarrekin antz gehiago dute". Esaldi honetan interpretatzen da iberiarretaz zuzenki hitz egin beharrean, Pirinioko hegoalderantz zeuden biztanletaz ari zela, batez ere, iberiarretaz eta euskaldunetaz.

Akitaniarrak ez zuten multzo trinkoa osatzen, hauek etnia ezberdinetan zatikatuta zeuden, garrantzitsuenak iparraldetik hegoaldera honako hauek ziren: Boiates, Vasates, Lactorates, Elusates, Tarusates, Biguerri, Tarbelli, Auscii, Venarni, Ilurones, Convenæ eta Consorani.

Akitaniar etnia hauetariko bat Sibulates-ak ziren, Sibyllates edo Sybillates bezala ere ezagutuak. Latinez -ates atzizkia populuak izendatzeko erabiltzen zen; sibul-, sybill- edo sybill- erroak, bestalde, populu hau bizi izan zen lurraldea aipatzen dute. Sibul eta beste formak latinera egokituriko Zubel euskal toponimo zaharra da, beharbada, "egur beltza edo iluna" esanahiduna. Toponimo honi, denbora aurrera joan ahala, lurra edo euskualde esanahidun -oa euskal atzizkia gehitu zitzaion, beste euskal toponimo batzuetan ere existitzen dena (Gipuzkoa, Nafarroa, Aezkoa...), Zubeloa toponimoa sortuz ("egur beltzadun lurra"). Bokalarteko /l/-a Erdi Aroan /r/ bihurtuko zen, euskal fonetikan ohikoa dena (Zubeloa>Zuberoa; ili>hiri; Alaba>Araba), azkenean, egungo Zuberoa forman bihurtuz.

Akitaniako euskaldunen erromanizaziotik gaur egungo populu gaskoia sortuko zen eta baita bere mintzaira latindarra ere.

 

Akitaniera
Euskara
Iluni Ilun
Nescato Neskato
Bihox Bihotz
Baigorrixo Ibai gorri
Anderexo Andere
Umme Ume
Har-belex Harri beltz
Sahar Zahar
Sesen Zezen
Sembe Seme

 

Autrigoiak: Kantabriako Asoi ibaitik Bilboko Nerbioi ibairaino eta, hegoalderantz, Araba, Errioxa eta Burgos-ko zati batean zehar zabaltzen ziren. Beren erromanizaziotik egungo populu gaztelarra eta beren hizkuntza latindarra sortuko zen.

Barduliarrak: mendebalderantz, Gipuzkoako Deba ibaitik Nafarroako ipar-mendebaldearen zati bateraino eta, hegoalderantz, arabar lautadako ipar-ekialdearen zati bateraino. Beren lurraldeetan gaur egun gipuzkoar edo erdialdeko euskalkia hizketan egiten da.

Jatorri zelta daukan barduliar hitzak, agian, Bar- errotik ("muga", "muturra", "muga-marka" kasu honetan) etor daiteke honela Bardulia hitzak "mugako lurra"-ren esanahia izango zuen. Itzulpen hau indartua ikusten da egungo Gipuzkoaren itzulpenarekin alderatzen dugunean. Gipuzkoa Ipu- Urbiako Iruinarria (Oñatin, Gipuzkoa)("ertz", "muga") errotik dator zeinari "euskualde" edo "lurra" esangura duen -oa atzizkia gehitzen zaion, hitz bien bat egiteak Ipuzkoa hitza sortaraziz (K.o. 1.025.ean, lehengo aldiz, toponimo hau "Ipuçcoa" bezala idatzia agertzen da). Hasierako /g/-a ahoskatzea errazteko gehitu izan zen soinua dugu. Bardulia/Vardulia hitza, "mugako lurra"-ren esanahiarekin ere, K.o. VIII. mendeko Asturiasko Alfonso III.aren Kronikan berriz agertuko da, kasu honetan Jatorriko Gaztela edo Gaztela Zaharra izendatzeko.

Baskoiak: tribu honetan sortu zen euskara komunaren oinarria. Nafarroa osoan eta Araba, Gipuzkoa eta Errioxaren zati batean finkatuak zeuden.

Kalagorri (latinez > Calagurris; gaztelaniaz > Calahorra; errioxar herria), Tutera (latinez > Tutela; gaztelaniaz > Tudela; nafar erriberako hiria) eta Iruñea (erromatar garaiko euskaraz > *Ilon ["hiria dagoen tokia"]; latinez > Pompaelo, gerora, euskal Erdi Aroko *Ilona-ren eraginak Pampilona bihurtuko du; gaztelaniaz > Pamplona; Nafarroako hiriburua) hiri baskoiak ziren.

Vascones (baskoiak) latindar hitza barskunes termino zeltatik dator, Bhar-s- erroa dauka, zelta hizkuntzan nahiko zabaldua dagoena "gailur", "tontor" edo "hostotza"-ren esangurekin. Honela, barskunes hitzaren esanahiak "menditarrak", "garaiak" edo "harroak" izan daitezke. Normalean itzulpen zehatzena bezala "menditarrak"-ena kontsideratzen da. Gainerako tribuen izenek, barduliarrenak ezik, ez daukate aditu gehienek onartzen duten itzulpenik.

Karistiarrak: Nerbioi ibaitik, ekialderantz, Gipuzkoako Deba ibairaino eta, hegoalderantz, Arabaren zati bateraino. Antzinako Karistian, beste euskal lurraldeekin erkatuta, kristautasuna indar handiagoz sartu zen, honen ondorioa antzinako karistiarrek latindar berba asko bereganatu zituztela, hau dela medio egungo bizkaitar edo mendebaldeko euskalkiko hiztunek hitz egindako euskarak, beste euskalkiekin alderatuz, latindar jatorriko berben ehuneko handiena izatea.

 

 

 

Elkarbanatu orrialde hau!

 

 

 

 

Euskal Herriko Historiak hurrengo orrialdean darrai >> Erromatarrak