Erromatar Inperioaren gainbeheran botere hutsunea eta germaniar populuen razziak sortu ziren. K.o. 409. urtean alanoak, bandaloak eta sueboak Pirinioetatik iberiar penintsulara sartzen dira. 481.ean bisigodoak Akitanian finkatzen dira. 476. urtean Mendebaldeko Erromatar Inperioari amaiera ematen zaio. 481.ean bisigodoak Iruñea eta beste hiri baskoi edo Tarrakonense probintziakoak okupatzen dituzte. Hiri baskoietako politika, orokorrean, erdizka erromanizaturiko baskoi-erromatarrek menperatzen zuten.

Frankoen zabalkuntza mendebaldeko Europan zehar 486.ean hasi zen. Urte honetan Soissons-en, Klovis-ek Siagrio garaitu zuenean, erromatarrek Galian zeuzkaten azken ondasunak galdu zituzten. Erromatar Inperioaren gainbeheran emandako germaniar populuen zabalkuntza. Klik egin irudi gainean handiturik ikus dezazun506.ean frankoek alamanen aurkako kanpainak egin zituzten, Tolbiac-en alamanak garaituak izan zirelarik. 507.ean frankoek bisigodoak Vouille-n garaitzen dituzte, garaipen honekin Toulouse-eko Erresuma bisigodoari amaiera ematen zaiolarik. Hemendik aurrera bisigodoak iberiar penintsulan finkatuak egongo ziren bakarrik. 531.ean frankoek Turingiarren Erresuma konkistatzen dute, 534.ean Burgundiarren Erresuma menperatuz. Gertaera hauen ondorioz Klotario I.aren erregetzan Regnum Francorum edo Frankoen Erresuma sortuko zen, zeina Mantxatik Danubio erdialderaino eta Saaletik, teorikoki, Pirinioetaraino zabaltzen zen. Teorikoki diogu, zeren franko eta bisigodoei Akitania eta Euskal Herria menperatzeak buruhauste handiak emango baitzizkien. Karlomagnok berak ere, garai hartako armadarik boteretsuenaren jabeak, ezin izan zuen bere nahira konpondu.

Euskaldunek bisigodo eta frankoekin izandako harremanak ez ziren onak izan, gudak hiru mendeetan zehar behin eta berriro eman ziren. Errege bisigodo bakoitzaren ahaleginak euskaldunak menperatzeko etengabeak izan ziren. Euskal Herria konkistatzeko ezgaitasun honen froga, errege bisigodo bakoitzaren kroniketan euskaldunen menperatzeari buruzko aipamen ugariak, euskaldunak inoiz menperatu ezin izan zutenaren adierazle. Aipamen hauen artean, adibidez, Rekiario errege sueboari (448-456) buruz aritzen dena zeinak bisigodoekin bat egiten duen Euskal Herria erasotzeko: "Vasconias depraedatur" (Euskal Herria suntsitzen du); Suintila bisigodoaren erregetzan (621-631): "Vascones devicit" (euskaldunak garaitu zituen); edota Wambaren erregetzan (672-680) Euskal Herriak Paulo bisigodoak Septimanian (Ipar Katalunia eta iparralderagoko lurrez osatutako antzinako Galiako eskualdea) aurrera eramandako matxinada tropekin sostengatu eta, aldi berean, egoeraz baliatuz, euskal gudarosteak Kantabriako lurralde bisigodoak konkistatu zuenean: "prius feroces Vascones in finibus Cantabrie perdomuit" (lehenik euskaldun basatiak menperatu zituen, Kantabriako mugaldean).

Harrigarria da egungo euskaldunen zabalkuntza geografikoa ikusita bisigodoen ezgaitasuna Euskal Herria konkistatzeko. Kontuan izan behar da garai haietan euskaldunak Kantauri itsasotik Andorraraino ("zuhaixkaz estalitako lurra" esan nahi du euskaraz) eta, iparralderantz, Garona ibairaino (Frantziako erdialdea) zabaltzen zirela, hau da, euskaldunak gaur egun baino bederatzi bider lurralde gehigotan zabalduta zeuden; eta militarki ondo prestatutako eta soldadu askodun gudarostea zutela, haien etsai nagusia frankoak izan zirelarik. Izan ere arabiarrek iberiar penintsula inbaditu zutenean (711), Rodrigo errege bisigodoa berriz euskaldunekin borrokan zegoela, euskal gotorlekuak zeuden Loira ibaian (Parisetik hurbil, egungo Frantziako ipar muturrean) frankoen eraso etengabeetatik euskal-akitaniar ituneko lurraldeak defenditzeko. Hamarkada batzuk geroago, erasoon buru Karlomagno frankoa izango zen Euskal Herriko Dukerria erraustea lortuz, era honetan, Orreagako gatazkan (Nafarroa) hildako bere iloba Errolan mendekatuko zuen, zeinean euskal gudarosteak Karlomagnoren gudarostea garaitu zuen.

VI. mendetik arabiarren iberiar penintsularen inbasiora arte, franko eta bisigodoek euskaldunen aurka egindako kanpaina eta espedidizio garrantzitsuenak honako hauek dira:

 

Kronologia
Gertaerak
541
Txildeberto eta Klotarioren espedizio frankoak
581
Leovigildoren kanpaina bisigodoa. Euskaldunek Bladastes dux frankoa garaitzen dute.
590
Rekaredoren kanpaina bisigodoa.
602
Austrasiako Teodoberto II.aren eta Borgoiniako Teodoriko II.aren espedizio frankoa. Hauek euskaldunei Genial izendun Dux-a (dukea) inposatzen diete.
610 - 612
Gundemaroren kanpaina bisigodoa.
621
Suintilaren kanpaina bisigodoa.
626
Aighina dux-aren aurkako (Genial dux-aren ondorengoa) euskaldunen matxinada.
635
Dagoberto frankoaren espedizio haundia. Euskaldunek Arinberto dux frankoaren aurka garaipen ez-osoa lortzen dute.
642
Txindasvintoren kanpaina bisigodoa.
653
Froia bisigodoaren Txindasvintoren aurkako matxinada. Euskal gudarosteek Froia laguntzen dute. Euskal gudarosteak Zaragoza erasotzen du, arpilatuz eta gatibu asko eginez.
671
Frankoen boterearen aurkako altxamendu euskal-akitaniarra
672
Euskaldunen aurkako Klotario III.a merovingioaren zigortze espedizio frankoa. Septimanian Wanba erregearen aurka Paulo matxinatu. Euskal gudarosteak Paulo laguntzen du.
711
Euskaldunen aurkako Rodrigo bisigodoaren kanpaina, arabiarrek, honetaz baliatuz, penintsula inbaditu zuten.

 

Orain dela gutxira arte euskaldunak barne antolakuntzarik gabeko populu basati eta primitiboa bezala kontsideratu izan da. Aldaieta (Gasteiztik hurbil) eta Buzagako (Elortz, Nafarroa) nekropolietako arkeologi aurkikuntzek, VI. eta VIII. mendeen bitartean euskal historiaren azterketa birplanteatzea ekarri dute, San Seberoko Erdi Aroko mapa (Gaskonia). Euskal Herriak (Wasconia bezala idatzita) Akitaniarekin zuen ipar muga Garona ibaiak ezartzen zuenhalaber, garai berean Iruñean topaturiko aztarnak. Nekropoli hauetan aurkitu diren arreoek arma ugari dute; bisigodoen edo hispanobisigodoen arroek, berriz, guztiz ezberdinak dira, hauek ez baitute armarik. Euskaldunek arma mota batzuk erabiltzen zituzten (borroka-aizkorak, lantzak, ezpatak, sastakaiak...) orain arte Akitanian aurkitu direnak soilik. Keramika, brontzea, beirazko edalontziak, egurrezko pertzak... era batez eginak, ostera ere, bakarrik mendebaldeko Europako eremurik erromanizatuenean aurkitu izan direnak, hots, Akitanian.

Garai honetako ehorzketek ez dute zerikusirik bada, orain dela gutxira arte geneukan euskaldunen irudi zakar, primitibo eta basatiarekin. Euskal ehorzketak bisigodo edo hispanobisigodoekin alderatuta guztiz ezberdinak dira; akitaniarrekin alderatuz, aldiz, antzekoak. Nekropoli hauek frogatzen dute germaniar inbasioekin eta, gerora, Mendebaldeko Erromatar Inperioaren desagerketarekin, Pirinioetako alde bietara botere politiko berri bat garatzen hasten dela, erromatar bizitzeko eraren jarraitzailea, non akitaniarra edo euskalduna dena, merovinjioen (frankoen) kronikoietan guztiz nahasten den. Euskal-akitaniar botere berri honek, germaniar inbasioen aurka, erromatar legaltasun inperiala defendatu zuen Europako azken gotorlekua osatu zuen, iparraldean, inbaditzaile frankoei eta, hegoaldean, inbaditzaile bisigodoei aurre eginez; aldizka berriztaturiko armamendu eraginkorra egiteko eta babes-nukleo egonkorren sare bat garatzeko gai izan zena, hiru mendeetan zehar etengabe borrokan jarraitzea lortuz.

 

 

 

Elkarbanatu orrialde hau!

 

 

 

 

Euskal Herriko Historiak hurrengo orrialdean darrai >> Euskal Herriko Dukerria