K.o. III mendeko bigarren erdian, Erromatar Inperioaren gainbeherarekin, euskal tribuen arteko nahasketa- eta sendotze-prozesu bat hasi zen, euskal hiztun ziren lurraldeen arteko komunikazio handiagoarekin, eta euskaldunen autonomia politiko indartsuarekin Inperioko administrazioarekiko. Autonomia eta kohesio horiek, 400.etik aurrera, germaniar inbasioekin berretsiko ziren, garai honetako euskaldunak, Nafarroako baskoien gidaritzaz, germaniar basatiak kontsideratzen zituztenen aurka, erromatar bizimodu eta instituzioak defendatzeko batu zirenean. Hortaz, erromatar boterearen ahultasunak euskal barne-kohesio bat indartzea utzi bazuen, bisigodoak etorri zirenean, zegoeneko, ekonomikoki hedakorra eta nahiko trinkoa zen euskal erkidego batekin aurkitu ziren.
Erromatar kroniketan euskal tribu ezberdinez hitz egiten den bitartean; kronika franko-bisigotikoetan, berriz, bat-batean baskoiez hitz egiten hasten da bakar-bakarrik. Honek adierazten digu, bere jatorria Nafarroan zuten baskoiek euskal tribuen aitzindaritza eduki zutela, bere barnean gainerako euskal tribuak asimilatuz. Bateratze prozesu honek euskara komuna (euskal tribuek hitz egiten zituzten euskalkien bateratzea) sortarazi zuen, eta euskaldun guztiek, garai honetatik aurrera, beren lurra izendatzeko erabiliko zuten Euskal Herria terminoaren zabalkuntza, eta baita euskaldun hitzarena ere, zeinarekin euskaldunek beren burua izendatuko zuten.
Vouille-eko gatazkan, 507.ean, frankoek bisigodoak garaitu zituzten; ezinbesteko ondorioa, Piriniar hesiraino, Akitania eta Novempopulaniaren galera izango zen. Nahiz eta Akitanian eman zen euskaldunen zabalkuntza 587.ean ezartzeko ohitura dagoen, segur aski euskal finkapenak aurretiazkotasunez emango ziren, frankoek lurraldearekiko zuten aginte murritzak sorrarazitako botere hutsuneaz baliatuz.
Lurralde hauen euskal konkistaz ezin dezakegu hitz egin, baizik eta euskal lurraldeen hegoaldean bisigodoen erasoek eragindako euskal populazionaren birbanatze baketsuaz. Aldaieta eta Buzagako aurkikuntza arkeologikoek frogaturik utzi dutenez, Pirinioetatik iparralderantz zeuden lurraldeak kulturalki antzekoak ziren hegoalderanzkoekin erkatuz, han ere euskaraz hitz egiten baitzen eta ohitura berak baitzituzten.
Euskal finkapen honi ez zioten aurre egin ez hirietako akitaniar romani-ek (erromanizaturiko akitaniarrak), ezta ere artean euskaraz mintzatzen ziren herri eta herrixketako akitaniarrek. Akitaniarrek eta euskaldunek arerio berberak zituzten, frankoak eta bisigodoak, zeintzuek beren lurrak menperatu nahi zituzten. Akitanian finkatu ziren euskaldunei aurre egin zieten bakarrak frankoek izan ziren, beren Akitaniako menperatzearen kontrakoen populazioa sendotzen baitzuten.
587.a eta gero, Astrovaldo dukearen porrotaz geroztik zeina lortu gabe euskaldunei aurre egiten saiatu zen, frankoak euskaldunekin hitzarmen batera helduko ziren, honen bitartez, Akitaniako lautadetan euskaldunen finkapen baketsua emango zen. Euskaldunek zergak ordaindu behar zituzten baina bizi ziren lurraldeak dukerri bat osatzen zuten, zeinean beren legeen bitartez gobernatu ahal izango ziren. Era honetan, Euskal Herriko Dukerria (14) sortuko zen. Dukerri hau ia-ia burujabe zen, baina gorte merovinjioak izendaturiko dux (duke) baten zuzendaritzapean zegoen (berari zegozkion kolaboratzaile eta segizioarekin). Finkapena burutu eta gero, euskaldunek beren nortasuna kontserbatuko zuten, eta geografikoki homogeneoa zen lurraldean finkatu zirenetik, Estatu bat beste Estatu baten barnean osatu zuten. Inbaditzaileen erasoetatik babestuagoa zegoen Elusa (gaur egungo Eauze gaskoia), Euskal Herriko Dukerriaren hiriburua izatera pasatuko zen, Iruñea, Baskoniaren hiriburu historikoa utziz. Badirudi urte hauetan, maila xumeetako akitaniar biztanleriaren euskalduntze bizia eman zela, bereziki gutxien erromanizaturik zegoena. Bestalde, akitaniar gizartearen maila erromanizatuenek hizkera erromanikoko gaskoi populua (15) sortaraziko zuten. Garona ibairaino (egungo Frantziaren erdialderaino) zabaltzen zen garai haietako Ipar Euskal Herrian, mendeak aurrera joan ahala, euskara galtzen joango zen; gaskoia, aldiz, hedatzen.
(14) Wasconia: Vasconia latindar toponimoa garai honetan, askotan, Wasconia bezala idazten da, gerora, Guasconia bilakatuz eta, geroago, Gasconia. Azken forma honetatik datoz egungoak: Gaskonia (euskaraz), Gasconha (gaskoiz), Gascoigne (frantsesez) eta Gascuña (gaztelaniaz)
(15) Gaskoia (vascon termino latindarraren okzitaniar moldaera fonetikoa), Frantziako hego-medebaldeko euskal-okzitaniar dialektoa, erromatarraurreko garaietatik antzinako Akitanian bizi ziren euskal hiztunen erromanizazioaz sortua.
Gaskoia, hainbat hizkuntzalarik, okzitanieraren beste dialektoekiko dauzkan ezberdintasun nabariengatik hizkuntz bereizia bezala kontsideratzen du, desberdintasun hauen jatorria, euskarak gaskoiaren hizkuntz bilakaeran izandako eraginean aurkitzen dugularik. Izan ere, okzitaniarrentzat, zegoeneko Erdi Aroan, gaskoia hizkuntz ezberdina zen, kanpotar mintzaira bezala kontsideratuz. Jarraian gaskoiaren bereizgarriak adierazten dira:
a) /f/ latindarra euskal fonetikaren eraginez /h/ bihurtzen da:
Okzitaniera Gaskoia Euskara Fort Hort Gogor Futur Hutur EtorkizunBilakaera hau baita gaztelauan eta euskaran ere aurki dezakegu:
Hegoaldeko Gaztelania Zaharra Burgosko Gaztelania Euskara Facer Hacer Egin Forno Horno Labe
Latina Euskara Fundus Hondo Fornitura HorniduraNahiz eta gaskoiz h hasperendua ahoskatzen jarraitzen den; gaztelauz, ostera, ia galdurik dago eta mutua da. Hitz gutxitan kontserbatzen da, askotan /h/ soinua /x/ bilakatuta (espainiar jotaren soinua), orokorrean Espainiako hegoaldeko edo Ameriketako dialektoetako hitz batzuetan edota arrunkerietan erabiliz.
b) r- aurreko bokale protetikoa:
Okzitaniera Gaskoia Euskara Riu Arriu Ibai Romanica Arromanica ErromanikoGaztelaniaz eta euskaraz ere hau gertatzen da:
Italiera Espainiera Euskara Ruga Arruga Zimur Rancare Arrancar Atera, Kendu
Latina Euskara Rarus Arraro Regem Erregec) bokale arteko -ll- > r, euskarazko -l- edo -n- > -r- bilakaera fonetikora hurbiltzen dena:
Okzitaniera Gaskoia Euskara Aquella Aquera Hura De la Dera -koa
Latina Euskara Cælum Zeru Animam Arimad) Bokale arteko /n/-ren galera euskaraz eta galizieraz gertatzen den bezala:
Okzitaniera Gaskoia Euskara Luna Lua Ilargia Laguna Lagua Aintzira
Latina Euskara Catenam Katea Coronam Koroae) Latindar /v/-a /b/ bihurtu, /r/ eta /rr/ arteko oposizioa, gaztelaniaz eta antzina zibilizazio franko-kantabriarra hedatuta egon zen lurraldeetan egun hitz egindako mintzairetan gertatzen den bezala.
Erdi Aroan zehar nafar erresumak Gaskoniarekin izandako harreman estuari esker (XI. mendean Iruñea-Naiarako Erresumaren barnean egon zen eta, gerora, bere lurralde batzuk nafar koroaren barruan egon ziren), Nafarroan eta Gipuzkoan mintzaira honen anitz hiztun finkatuko ziren. Honen berri, herrialde hauetan gaskoi jatorria duen toponimia oparoak ematen digu: Donostiako Urgull mendia (arrotasuna gaskoiz) edo Miramongoa (Miramont), Mondragoi ( Montdragon [herensugearen mendia], Arrasate ), Pasaia (Passages), Segura, Billafranka (Vilafranca), Billabona (Vilabona)... Donostia bere, gaskoiez hiri hau izendatzeko erabiltzen den berbaren euskal moldaera fonetikoa baino ez da. Nafarroako Erresuma desagertu baino lehenagoko garaietan agiri ofizialen idazketan gaztelania ordezkatuko zuen. Gaskoia Euskal Herri penintsularrean XX. mendearen hasieran galdu zen, zehatz-mehatz, Pasaian (Gipuzkoa), non hizkuntz honen azkeneko hiztunak aurki genitzakeen. Gaskoia, Iparraldean, Lapurdiko iparraldeko kostaldean, Nafarroa Behereako Bastida udalerrian eta Biarnorekin muga egiten duten Zuberoako herri batzuetan entzun daiteke. Iberiar penintsulan Arango Bailaran hitz egiten da, non dialekto honen aldaera arandarra entzun dezakegun. Gaskoia, XII. - XIII. mendeetatik aurrera, Arango Bailaran euskara ordezkatuko zuen hizkera izango zen.
602.ean Austrasiako Teodoberto II.ak eta Borgoiniako Teodoriko II.ak egindako euskaldunen aurkako espedizioak, euskaldunei Genial dux (duke) bezala inposatzea ekarriko zuen. 626.ean euskaldunak Genialen ondorengoa izan zen Aighinaren aurka matxinatu ziren. Dagoberto I.aren etorrerarekin (629) frankoen agintea erresuma guztian sendotuko zen. Euskaldunek, hondamen handiak izan eta gero, denboraldi batean, frankoen menpean ez egoteari eutsi zioten (635). Nahiz eta frankoen nahia Augusturen mugetara itzultzea eta Eurikoren erresuma berreraikitzea izan, errege ona hiltzean, ezin izan zuten ekidin beren lurraldearen zatiketa. Errege alferren etorrerarekin, botere ezari esker, Euskal Herriak bere burujabetza berreskuratzeko aukera izango zuen. Euskaldunen buruzagi berrien boterea feudaltasun laikoan eta, batez ere, apezpikutzan oinarrituta zegoen.
Dagoberto I.aren heriotzarekin (638) monarkia merovinjioak ahultze prozesu mailakatu bat hasiko zuen. Honetaz baliatuz, akitaniar partikularismo zaharrak etekina ateratzen hasiko zen, errege frankoen kontrolpetik kanpo berezko botere politiko bat garatzeko. Lasaia baina geldiezina zen prozesu hau, akitaniar aristokraziaren handinahikeria eta euskal taldeen elkar ulertze ezin hobearen emaitza dugu, non euskaldunek akitaniar aristokraziaren zerbitzura zegoen indar militarra osotu zuten. Euskal-akitaniar itun honek Euskal Herriko eta Akitaniako dukerriak, dux bakar batez zuzenduak izatea ekarriko zuen, zeinak frankoen eta bisigodoen aurka akitaniar romani-en (latindarren) eta euskaldunen indarrak bateratuko zituen. Akitania eta Euskal Herria gobernatuko zituzten dux-ak akitaniar edo euskal jatorrikoak izan ziren.
Ebroino neustriar maiordomoak erresuma frankoaren hegoaldeko lurrak kontrolpean mantentzeko Felix-i Pirinioetaraino dauden hiri guztiekiko eta euskal populuarekiko principatum-a eman zion. Honetaz baliatuz, Felixek frankoen kontrolpetik kanpo botere politiko euskal-akitaniarra garatu zuen. Bere ondorengoak, Otsoak, prozesu hau zeharo bizkortuko zuen, frankoei aho betean aurre eginez, eta Wanba monarka bisigodoaren aurkako Septimaniako matxinadan lagunduz. Zegoeneko, geldiezina zen prozesua, Oto, Otsoaren ondorengoarekin gehiago sendotuko zen. Otoren printzerri hau Galia guztiarentzat adibide bihurtzera eta Austrasia eta Neustriaren arteko gatazkaren arbitro bakarra izatera helduko zen. Honek Akitaniaren independentzia onartzea suposatu zuen eta Akitaniak regnum (erresuma) titulua edukitzea. Otok euskal-akitaniar printzerriaren indar militarra zen euskal gudarosteaz bere eragina Loira ibairaino (718) zabaldu zuen. Printzerri honek, bere zabalkuntza handienean, Pirinioen alde bietara barreiatu zen, Loiratik (Bretainiatik hurbil) Ebroraino, mendebalderantz, Kantabriaraino eta, ekialderantz, Gironaraino; beraz, egungo frantziar estatuaren zati handi batean hedatu zen.
Izarra eta Ilargierdi euskaldunak: zortzi puntadun izarra eta baita alderantzikaturiko ilargierdia ere, gaur egunera arte kontserbatu diren euskal ikur zaharrenetariko bi dira. Familia eta udalerri-heraldikan egon ez ezik, Iruñeko San Zerningo burguko armarriaren izarra eta ilargierdia bezala, euskal izarra Nafarroako armarriaren hasierako forman ere aurki dezakegu. Egungo Nafarroako armarria ikur honen bilakaera baino besterik ez baita. Aurrerromatar garaietatik, ilargierdi eta izar euskaldunak elkarturik, ikur babesle bezala, askotan, irudian agertzen den bezala irudikatuak dira. Irudikapen honek, uste denez, Artizarra eta ilargiaren konjuntzioa irudikatzen dute, hortaz, Nafarroako armarria Artizarraren irudikapenaren bilakaera izan liteke.
Euskaldunek une guztietan euskal-akitaniar gudarostearen indar militarra osotzen zutela ematen du. Beren gaitasun militarra, mugimendu inguratzaile bizkordun zalditeria baten erabileran zetzan, zeinak infanteria merovinjioarekiko nagusitasun argia ematen zien. Kronikoi frankoen arabera, euskal-akitaniar lurraldeak frankoen erasoen aurka defendatzeko, Loira ibaian zehar eta Frantziako iparraldean oro har, euskal gotorleku asko zeuden.
Hala eta guztiz ere, beste mehatxu bat irudikatzen zen. Iberiar penintsula bere hiru laurdenetan arabiar hordengatik konkistaturik zegoen, arabiarrak Pirinioak zeharkatzeko prest zeuden zegoeneko. 720.ean Pertusa zeharkatu zuten, Toulouse erasoz. Otok, bere agindupeko lurren independentzia salbatzeko asmotan, bere alaba Espainiako iparraldeko gobernadorea zen Uthman ibn Naissarekin ezkondu zuen. Aldi berean Abd-el-Raman, Uthman ibn Naissa albo batera utziz, Iparraldeko Euskal Herria inbaditzeko, Orreagako mendatea zeharkatu zuen. Sarraskia izugarria izan zen. Auskiko hiribildua arpilatua eta Euskal Herriko hiriburua, Elusa, berriz suntsitua izan zen. Arabiarrek, gerora, Tourserantz egin zuten, euskal-akitaniar konderriaren hiriburura. 732.ean Karlos Martelek, Otori laguntzeko etorria, arabiarrak Poitiersen gelditu zituen, Pirinioetako mendateetara itzultzera derrigortuz. Bere ekintza gogoangarriak euskal-akitaniar dukearen omenaldia balio izan zion.
Europara Islama heldu zenean, Galia zaharrean nagusitasun politikoa lortu nahi zuten dinastia berri bi lehian zeuden. Akitaniako Oto, Hunaldo I.a, Wafarius eta Hunaldo II.a; eta, bestaldetik, dinastia karolinjioko Karlos Martel, Pipino Motza eta Karlomagno. Pipino Motza, Karlos Martelen semea, bederatzi urte luzeetako (760 - 768) kanpaina sistematikoaren ondoren, euskal-akitaniarrak makurtuko zituena izango zen. Hamarkadetan zehar frankoen eta euskal-akitaniarren arteko liskarretan, euskaldunek akitaniar romani-en aliatu gisa jokatuko zuten; hala ere, akitaniarren politikak euskal interesen kontra bazihoazen, euskal erabakiak ez zuten bat egiten akitaniarrekin.
Pipinoren (Karlos Martelen semea) garaipena gertatu eta apur bat geroago, Hunaldo II.arekin Akitania berriz matxinatuko zen (769). Karlomagnoren gudarostea atzetik zuela, akitaniar matxinatua euskaldunengana babes bila joan zen. Bere aitak, Pipinok, egin zuen bezala, Karlomagno ez da ausartuko Garona ibaia igarotzen; eta ibai honen bidearen iparraldean Franciacum-eko gotorlekua eraikitzen zegoela, euskaldunei matxinatuak itzultzea exijitu zien. Euskaldunek, zeintzuek berriz Otsoa izendun buruzagi bat zuten, idatzietan Wasconum dux (euskal dukea) eta baita princeps Wasconum (euskal printzea) bezala ere agertzen dena, Karlomagnori Hunaldo eta bere familia entregatu zion. Hau egin eta gero, monarka karolinjioa Frantziara itzuli zen.
769.etik 781.era, euskaldunak, akitaniar romani-ekin zuten ituna apurturik, berriz aske zeuden frankoen gobernutik eta Otsoa dukearen zuzendaritzapean, beren tropak birrantolatuko zituzten euskal lurraldeen defentsa bermatzeko.
Garai haietan euskal agindupeko lurrak, iparralderantz, Garona ibairaino; hegoalderantz, penintsulako nafar iparralderaino (nafar hegoaldea arabiar menpean zegoen); eta, hego-ekialderantz, Aran bailararaino zabaltzen zen; hego-mendebaldean, bestalde, asturiarrak, erresuma bisigodoaren oinordekoak, Nerbio ibairainoko lurraldeak, batez ere, Bizkaiko Enkarterriak eta Arabako ipar-mendebaldeko muturra euskaldunei konkistatzea lortu zuten; egungo Euskadiko hego-erdia, Arabaren alderik handiena, arabiarren menpean zegoelarik. Euskaldunen aurkako hurrengo mehatxu berriak, hala eta guztiz ere, ez zuen astinduko dukerriaren iparraldea edo hego-mendebaldea, kasu honetan, hego-ekialdea erraustuko zuen.
778.ean Karlomagnoren gudaroste frankoak, Errolan paladin haundia buruzagi zuelarik, ezin izan zuen arabiarrek okupaturiko Zaragozako hiria konkistatu; eta, itzultzean, Iruñea suntsitu zuen. 778.eko Abuztuak 15an, tropa frankoak Frantziara itzultzeko Pirinioak zeharkatzeko prest zeudenean; Iruñeko suntsipena mendekatzeko asmoz, euskal osteak zain zituzten Orreagako (Nafarroa) igarobidean segada burutzeko. Euskaldunen zalditeriaz eta inguruko mendietatik gudaroste frankoa zegoen bidezidorrera jaurtikitako harrien bitartez, gudaroste frankoa suntsitu zuten. Bataila honetan, euskal gudarostearen eskuetan Errolan hiltzeak, halaber karolinjioen gudaroste inperialaren porrotak (garai hartan Europan zegoen gudarosterik boteretsuena), 1090.ean frantses literatura epikoko obrarik garrantzitsuena den "La Chanson de Roland" (Errolan-en kanta) iradoki zuen.
Orreagako porrotak Karlomagnori konbentzitu arazi zion, Akitania eta Euskal Herriarentzat beharrezkoa zela bere partikularismo sakona, berriz ere aintzatesten zuen artikulazio politiko bat aurkitzea. Eta frankoen artean bizirik jarraitzen zuen ohitura zahar bat berreskuratuz, erresuma bat sortzen zuen bere semea zen Luisentzat (Ludoviko Pio), zeina 781.ean, hiru urte bakarrik zuelarik, Erroman errege izendatu zuten. 785.ean Padeborn-eko biltzarrean euskaldun jantzita aurkeztu zuten. Asko igo zen zazpi urte lehenago Orreagan garaile irten ziren euskaldunen ospea, monarkia karolinjioaren oinordekoa, Gortearen aurrean, horrela jantzirik agertzen bazen. Zalantzarik gabe bere menpekoen artean gerrazaleenak zirenei losintxatzea nahi zuen, eta Luisi bere erresuma berrian sartzeko bidea erraztea. Akitaniako Erresuma hau, Karlomagnoren menpe osoan zegoena, Loiratik Languedoc-era zihoan eta hiriburu bi zituen: Bordele eta Toulouse. Hortaz, erresuma honen barne, Euskal Herria zegoen, zeina Otsoa duke euskaldunak Hunaldo II.a eta bere familia entregatu zuenetik, frankoen boteretik aske mantendu zen. Beraz, bastioi zail bat geratzen zen artean guztiz menperatzeko, Pirinioak; xede horrekin Karlomagnok bere gudaroste frankoa bidali behar izan zuen.
Euskaldunen etengabeko matxinadak dela eta, Karlomagno, Asturiaseko erregearekin aliatuko zen, euskaldunak menperatzeko itxaropenarekin. Halere, Asturiaseko erregeak bazeukan arazo larriago eta mehatxagarririk, hegoaldean finkaturiko musulmanak, hain zuzen. Karlomagnok Euskal Herriaren administrazioa konde frankoen eskuetan jarri zuen, Fezentsak-en, adibidez, Adalrik ipini zuen. Elizak euskaldunak Erresuma Frankoan integratzeko predikua egin arren, euskaldunen matxinada etengabea zen. Bien bitartean, Akitania, Erresuma Frankoaren baitan zegoen, eta Katalunia eta Languedoc-a, beren gogo eta indar guztiak, Kordobako emirraren menpean zeuden hegoaldeko lurren errekonkistan ipiniak zeuden.
800. urtean, Karlomagno, enperadore koroatua izatetik zetorrenean, euskaldunak berriz ere matxinatu ziren. Orduan, Karlomagnok eta Akitaniako erregeak, Antso, hogeita hamar urte hilda zeraman Otsoa Euskal Herriko dukearen seme nagusia, bidali zuten.
824.ean, Eneko Enekoitz, frankoek zuten Iruñerriaren kontrol gabeziaz baliatuz, eta Ebroko erriberako islamiarturiko euskaldunekin lankidetzan, hiriaren kontrola hartu zuen, Iruñeko Jaurerria sortuz. Jaurerri hau, gerora, erresuma bilakatuko zen eta XI. mendean Pirinioen alde bietara zeuden euskaldunak barne hartzen amaituko zuen.
IX. mendetik aurrera, hortaz, Euskal Herria bi entitate politiko ezberdinetan banatuko da, kontinentala edo Ipar Euskal Herria (etorkizunean Gaskonia izenarekin ezagutuko zena), eta Hego Euskal Herria edo penintsularra, Iruñearen inguruan eraikia.
Antzina Novempopulania deitua izan zen lurraldean, ipar euskaldunak Antsok gobernatzen zituen. Gerora, bere seme nagusiak, Azearik. Azken hau Akitaniako erregea zen Pipino I.ak erahil zuen eta orduan Azeariren anaiak, Antso Menditarrak, 836.ean Ipar Euskal Herriaren gidaritza hartu zuen. Antso Menditarrak, gaztaroa, bere aitaren ondoan Kordobako emirraren aurka Hego Euskal Herrian borrokatzen igaro zuen. Menditarrak gerra eta politika arlotan zuen nolakotasunari esker, Pipino I.ak gerra deklaratu ondoren, borroketatik garaile irtetea lortuko zuen. Menditarraren garaipenek, Pipino I.a hil zenerako (838), akitaniar tropak Garona ibaiaren eskuinalderantz uxatzea lortu zuten. Ipar Euskal Herriak, hortaz, bere muga kontinentalak berreskuratzea lortu zuen, Karlomagnoren agintekerietatik 68 urte igaro eta gero.
Frankoen erregea zen Luis "Errukitsuak", bere agintaldiko arazo ezberdinei ezin aurre eginda, Antso Menditarraren Ipar Euskal Herriko gobernua aintzatetsi zuen. Luisen heriotzako orduan, inperioa, bere hiru semeen artean zatikatua izan zen. Seme hauen artean, Karlos "Burusoila", zeinak, besteak beste, inperioaren mendebaldea eta Akitaniako erresuma eskuratu zituen. Zatiketa honek, Pipino II.ari, Akitaniako tronoarekiko zituen eskubideak ukatzea suposatzen zuen, honen erantzuna, tronoaren errekonkista hastea izan zelarik. Hasieran errekonkista hau bide onetik joan zen Karlosek jasaten ari zen zailtasunei esker (anaiekin izandako haserreak eta normandiarren lehengoko erasoak). 852. urterako, Pipino II.a, ipar euskaldunen lurretan sartzeko prest zegoen. Gaizki joan zitzaion, Antso Menditarrak harrapatu baitzuen, geroago, Pipino II.a Karlos "Burusoila"-ri entregatuz. Lehengo testuak non ofizialki Euskal Herriko Dukerria agertzen den, garai honetan ematen dira (852). Dukerri honen dukea, testu hauen arabera, Antso Menditarra izan zelarik.
840.etik aurrera, normandiarrak kostalde atlantikora heldu ziren. Beren ontzien gainean, urtero, ibai bideak igoaz arpilatzeri ekiten zioten (Toulouse, 844.ean, arpilatua eta erraustua izan zen). Arpilatzearen helburuak, batez ere, elizak eta monastegiak izan zirelarik, biztanleriari zerga astunak ezarriz. Condom, Elusa eta Lectoure izanik, beren lehengo biktimen artean, arpilatze gehien jasan zutenak. Garai honetan bertan (854. urte inguruan) Elizak bere egonlekua, ordura arte Ipar Euskal Herriko hiriburua zen Elusatik Auskira pasatuko zuen, hiri hau gotorturiko herrixka baten gainean eraikita baitzegoen. Eremu malkartsua eta, beraz, konkistatzeko zaila izanik, Antso Menditarrak bere egoitza arrunta egin zuen, Pirinioetatik bestaldera, bere betiko arerioa, Kordobako emirra, eta bere aliatuen aurka borrokatzen ez zegoen bitartean.
Antso Menditarra 864.ean urtean hil zen. Ipar Euskal Herria inperioarentzat iberiar penintsulako erresuma arabiarren aurkako harresia bilakatu zen. Arnaut dukeak, Antso Menditarraren ilobak, dukerriaren gidaritza hartu zuen, Menditarraren semea artean oso gaztea baitzen. Ipar Euskal Herriak anarkiatik hurbil zegoen egoera ezagutu zuen, batez be, berriz ere normandiar erasoak hasi zirelako. Gotzaindegi eta monastegi gehienak jenderik gabe zeuden, hiri eta herrietako biztanleria basoetara ihes egiten ari baitzen. Tokiko buruzagiek ahal zuten bezala, orden- eta babes-itxura ematen saiatzen ziren. Sistema feudala, bere jauntxo eta gotorturiko gazteluekin ezartzen ari zen. Usadio euskaldunari jarraituz, dukerriaren gidaritza Antso Menditarraren semeari itzuli zitzaion, Menditarra Antsori, hain zuzen ere, zeina bere aita bezain gudari indartsua zen. Honek, bere gobernu guztian zehar, normandiarrak kostaldean mantentzea lortu zuen, Aturriren bokalean (871-886).
Bere semeak, Gartzea Antso Konkordunak, jarraituko zion 886.etik 920.era. Bere heriotza geroztik, Agen-eko konderriarekin egindako ezkontze loturari esker Ipar Euskal Herria handiagotu egin zen. Tamalez, Gartzea Antso Konkordunak bere heriotza baino lehen bere hiru semeen artean dukerria zatikatzea erabaki zuen.
Nagusiak, Antso Gartzeak, printzerriaren zatirik handiena eskuratu zuen (mendebaldeko alde guztia, Biarnotik Lomañaraino), Vasconia Major bilakatuko zena (Euskal Herri Haundia). Bigarren semeak, Gilen Gartzeak, erdialdea eskuratu zuen Fezentsak-arekin (Elusatik Auskira bitarteko lurraldeak). Eta, azkenik, Arnaut Gartzeak, Astarak-a (Fezentsak-etik Bigorrara bitarteko lurraldeak). Zatiketa tamalgarri honek Ipar Euskal Herriaren pixkanakako zatikatze batera eramango zuen. Printze loturak moztuta, eredu frankotik inportaturiko autoritate sistema batera eramango zuen, hots, basailutza erlazioetara eta feudaltasunera, ordura arte Euskal Herrian ezezagunak zirenak.
Antso Gartzeak lau seme izan zituen: Gartzea Antso, Antso Antso, Gilen Antso eta Gombaud, Gartzea Antso izanik jarraituko ziona. Hala ere, hil egin zen ondorengorik gabe eta, orduan, printzerriaren gidaritza hirugarren semeari, Gilen Antsori, egokitu zitzaion. Gilen Antso Nafarroara joan zen borrokatzera eta, bere urrunaldian, bere anaia Gombauden eskuan utzi zuen dukerriaren gidaritza. X. mendean piratek beren razzia suntsitzaileak egiteko Frantziako iparraldea aukeratu zuten, bertara heltzea errazago zelako. Gilen Antso itzuli egin zen normandiarrak, ostera ere, mehatxagarriak bihurtu zirenean. Orduan, normandiarrez behin betiko libratzea erabaki zuen eta 982.ean Tallerren borrokatu zituen, Castetsetik hurbil, Akizetik hogei kilometrotara iparralderantz. Normandiarrek beren kanpamendua jaso eta Euskal Herrira ez ziren gehiago itzuli.
Armañakeko konderria, 965.ean sortua, Gilen Gartzea hiltzean Beñati egokitu zitzaion. Pardiak-ari dagokionez, Arnaut Gartzea hiltzean bere semeari, Beñat izenekoa ere, egokitu zitzaion. Gaure-eko konderria eta Lomañako bizkonderria sortuak izan ziren. Ipar Euskal Herriko Dukerria edo Gaskonia, zegoeneko, konderria zen. Gaskoi lurraldearen zatikatzeak jarraitu egin zuen hurrengoko belaunaldietan, neurri bateraino helduz, azken kondeak inolako botererik ez zuela izan. Hala eta guztiz ere, eliza eta feudo boterearen bapespean, Gaskoniak bere antolakuntzarekin jarraituko zuen. Lau gotzaingo eratuak izan ziren eta, 1000. urteko bezperan, laurehun eliza baino gehiago eraikiak zeuden.
1023.ean Gaskonia Iruñea-Naiarako eremuaren barnean aurkitzen da, Toulouse-eko Konderriaren aurka Gaskoniako kondeari emandako sostengua eta gero. Sostengu honek Iruñea-Naiarako erregea zen Antso "Nagusia"-ri Gaskoniako lurralde batzuk antolatzeko boterea eman zion. Antolakuntza honetatik Lapurdiko bizkonderria sortuko zen. Antso Gilen, normandiarren aurka garaile irten zen Gilen Antsoren semea, oinordeko gabe 1032.ean hilko zen, honela, Gaskoniaren gobernua bere ilobara, Nafarroako Antso "Nagusi"-ra, pasatuko zen. Hau hiltzean, eta bere semeen arteko botere-liskarren ondorioz, Iruñea-Naiarako Erresuma ahulduko zen Gaskoniaren kontrola galduz.
Briska, Antso Gilenen arreba, Poitiers-ko kondea eta Akitaniako dukea zen Gilen V.arekin ezkontzean, ondorengotza gatazka bat sortarazi zuen 1052.era arte luzatu zena. Gatazka honetan parte hartu zuenetariko bat Armañakeko kondea, Beñat I.a Tumapaler, eta, bestaldetik, 1058.etik aurrera Akitaniako dukea izango zen Gido Gofredo, Gilen-en anai gazteena. Armañakeko kondeak Gido Gofredori herentzia kentzen utzi zion, ondorengotza gatazkari amaiera emanez.
Poitou-ko dukeek Gaskonia ia mende batez gidatu zuten, beren basailuak guztiz menperatzeko ahaleginetan. Gurutzada garaian, aitoren seme gaskoi asko Palestinan egon zen, batez ere Toulouse-eko kondearen hirugarren armadan. Ospez bete ziren gurutzatuen artean Biarnoko Gaston IV.a eta, bere ondoan, Raimundo Isle-Jourdain eta Astanobe, Fezentsakeko kondea.
Gaskoniako konderri eta bizkonderri gehienak Akitaniako Dukerriaren barnean desagertu ziren (gainerakoak Nafarroaren eremuan edo nafar erresumaren barnean jarraitu zuten), gerora, 1154.ean, Ingalaterrako Henrike Plantagenet eta Akitaniako Leonorren arteko ezkontzaren ondorioz, akitaniar dukerria ingeles agindupeko lurren barnean egotera pasatuko zen. 1453.etik aurrera Akitaniako lurraldeak, behin betiko, frantses lurraldeak izango ziren.
Nafarroako lurralde gaskoiei dagokionez, adibidez Biarno, XVII. mendera arte kontserbatu zuen, hots, Nafarroako Erresuma entitate subirano bezala desagertu arte. Nafar erresumaren desagerketa 1620.ean eman zen, Luis XIII.ak, Nafarroa eta Frantziako erregea zenak, ediktu baten bitartez Nafarroa frantses koroara batu zuenean.
Elkarbanatu orrialde hau!
Euskal Herriko Historiak hurrengo orrialdean darrai >> Arabiarrak eta Iruñeko Erresuma