Euskal Herriko Dukerriaren bitartez lorturiko euskaldunen batasuna, pixkanaka-pixkanaka, itzaltzen joan zen. Frankoak dukerriaren iparraldeko eta hego-ekialdeko lurraldeak menperatzen joan ziren; asturiarrak hego-mendebaldekoak; eta arabiarrak, bestalde, hegoaldekoak. IX. mendean aitzindaritza berri bat sortzen hasiko zen Nafar erromanikoa (Lizarra, Nafarroa)euskaldunen artean, Euskal Herriko Dukerria erakunde burujabe bezala apurka-apurka ordezkatzen joango zena, Iruñeko Erresuma.

Garai honetan, arabiar idatzietan, eta baita Asturiasko Alfontso III.aren kroniketan ere, ezagunak egiten zaizkigun toponimoak agertzen dira (17): Bizcai (Bizkaia, egungo euskarazko gailur esanahia zuena) eta Alaban (Erdi Aroko euskarazko laba-tik dator eta, era berean, "laua" esanahia duen latinezko planus-etik; laba gaur egun laua esaten da). 1025.era arte zain egon beharko gara lehengo aldiz Gipuzkoa ("mugako lurra") Ipuçcoa bezala idatzita ikusteko, gerora, ere, Ipuzcaia bezala idatzita agertuko da.

(17) «Alabanque, Bizcai, Alaone et Urdunia, a suisLeireko Monastegia (Nafarroa) reperitur semper esse possessas, sicut Pampilona, Deeius est atque Berroza» [...]

«Araba, Bizkaia, Alagon eta Urduña, beti bertakoen eskuetan egon ziren, Iruñea, Deio eta Berrotza bezala» [...]

824.ean Eneko Enekoitz, gerran erakusten zuen adoreagatik Arista ( gari-ertzek [arista] bizkor hartzen baitute sua ) goitizen erromantzea hartuko zuenak, Iruñeko (18) lehen jauna eta erregea izango zen. Era honetan, lehengo nafar dinastiari hasiera emanez, Enekoiztarren dinastiari hain zuzen.

Bere aita Eneko Xemenoitz izan zen, Bigorrakoa -Aragoiko Pirinioen aurkako alderdian dauden lurraldeak zeintzuek garai haietan euskaldunez populaturik zeuden-. Bere ama Onekak, iruindarra zenak, hiru seme izan zituen: bi Eneko Xemenoitzekin (Eneko eta Orti) eta, hau hiltzean, Musa ben Orti Banu-Qasitarrarekin ezkondu zen, zeinarekin beste seme bat izan zuen (Musa ben Musa).

Beraz, ama beraren semeak izan ziren Eneko Enekoitz eta Musa ben Musa, Banu-Qasitarren buruzagi ospetsua. Lankidetza honek eta Iruñerriak Pirinioen hegoaldean zuen kokapen geografikoak -frankoek eremua oso ahulki menperatzen zuten-, Iruñeko Erresumaren sorreran eta sendotzean eragin zuten.

(18) Iruñea: nafar hiriburua deitzeko erabiltzen diren bi izenak -Iruñea (Euskaltzaindiak arauturiko forma) edo Iruña (forma kolokiala)- euskara zaharrezko *Ilon-etik datoz ( ili ["hiri"] + on [lekuko atzizkia], hortaz, bere itzulpena "hiria" edo, zehatzago esanda, "hiria dagoen tokia" izango litzateke. Erdi Aroko garaietan, hizkuntz erromanikoen eraginez, izenari nominatibo mugatuaren azkeneko -a gehitu zitzaion, erromatar garaian euskarak, artean, ez baitzuen mugatuzko deklinabiderik ). Antzina *Ilon toponimoa ohikoa zen euskal hiztun ziren lurraldeetan, euskal ili handienek izen hau baitzuten. Iruñearekin batera, erromatar garaian *Ilon izena ere izan zuten euskal hiririk garrantzitsuenak Veleia -egungo Iruña Oka, Araban- eta Oiasso -egungo Irun, Gipuzkoan- izan ziren. Pamplona toponimo erromanikoa (Pompaelo>Pampilona>Pamplona) Pompaelo ("Ponpeioren hiria", Iruñearen izen erromatarra) eta euskal Erdi Aroko *Ilona-ren arteko nahasketatik sortu zen.

Leireko Monastegiko Kripta (Nafarroa)

Euskaldunen nafar aitzindaritza hau, zeina frankoen, asturiarren eta arabiarren menperatzearen aurka altxatzen den, nafarrek ofizialki erabiltzen hasi baino mende batzuk lehenago, testu frankoetan euskaldun burujabeak deitzeko nafar hitza erabiltzen hastea ekarriko zuen; baskoi hitza erabiliz, bakar-bakarrik, frankoen menpean zeuden euskaldunak deitzeko.

Baskoi hitza, pixkanaka, erabiltzen lagako zen eta gaskoi berbak ordezkatuko zuen; nafar hitza, ostera, hortik aurrera, euskaldunak deitzeko erabiliko zen. Nafar koroaren eragingunean eta, gerora, bere barnean egotera pasatu zirenean, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoak gaur egun duten nortasuna eta foru erakundeak sendotzen joango ziren, zeintzuek guztiz eratuta geratuko ziren, behin betiko, gaztelau koroaren barnean.

892.ean Done Leon euskaldunak ebanjelizatzera etorri zen, baina normandiarrek okupaturiko Baionan, burua moztuz, heriotza aurkitu zuen.

 

 

 

Elkarbanatu orrialde hau!

 

 

 

 

Euskal Herriko Historia, hurrengoan >> Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa (VIII.-XI. mendeak)