Antso Nagusia 1035.ean hil zen eta, batzuen aburuz, Oñako herri burgostarreko Done Salbatoreko Monastegian ehortzia izan zen; alabaina, Leongo hiriak ere bere gorpuaren hondakinak bertan daudela ziurtatzen du. Hortaz, bere ehorzketaren kokaleku zehatza ez dakigu non dagoen.

Bere testamentuan, Iruñea-Naiarako Erresuma bere premuari, Gartzeari, oinordetzan utzi zion; Gaztelako Konderria Fernandori; Aragoikoa Erramirri; eta Erribagortza-Sobrarbekoa Untzaluri. Gartzea, Iruñea-Naiarako erregea, eta baita bere anaiena eta konderriena ere izanez. Premuak ez ziren semeak, beraz, beren anai nagusiaren basailuak ziren eta nahiz eta guztiek rex ("errege") titulua erabili; hau ez da ulertu behar boterearen banaketa bat bezala, baizik eta Iruñeko erregearen semeei emandako izendapen bat bezala, oso ohikoa zena erresumaren hasieratik. Aragoiko Erramirrek, adibidez, agirietan ikus dezakegunez, bere burua ez zuen inoiz errege bezala deitu, baizik eta Antso erregearen semea bezala ("prolis sancionis regis").

Testamentu honek Miera ibaia eta Bizkaiaren artean zeuden Gaztelako lurraldeak, Castella Vetula (Gaztela Zaharra, Gaztelaren seaska), Bureba eta Araba, Arlantzoiren ibaiertzeraino, Iruñea-Naiarako Erresumari anexionatzen zion. Oñako Done Salbatore Monastegia (Burgos, Espainia)Eremu honetako garaiko agirien azterketek anexio honen zergatia argitzen digute, agiri hauen arabera, lurraldeotan euskaldunak bizi baitziren, euskaraz, hego-mendebaldalderantz, Arlantzoi ibairaino hitz eginez, Burgos hiriburuaren ateetaraino hain zuzen. Anexio honen ordain bezala, Antso Nagusiak bere bigarren semeari, Fernandori, aurrerago Leongoak ziren Zea eta Pisuerga bitarteko lurraldeak xedatzen zion.

Ekintza honek, historialari batzuen aburuz, argi uzten du Nafarroako Antso Nagusiak Iruñea-Naiarako Erresumaren barnean euskaldunen batasuna gordetzea nahi zuela. Antsok Aragoi, halaber Sobrarbe eta Erribagortza, lurralde segurutzat hartzen zituen; Gaztela, aldiz, lehenago Leongo basailua izan zen, eta erresuma honen menperatzea ez zegoenez oso sendotua, edozein unean eremuko status quo-a alda zezakeen eta, honen ondorioz, euskaldunak bizi ziren mendebaldeko lurraldeak galdu; horregatik eman zen lurralde hauen anexioa. Antso erregea ez zegoen oker, zeren bera hil eta gero, Vermudo III.ak ez zuen denborarik galdu Leongo Erresuma berreskuratzen, Fernandori Zea eta Pisuerga ibaien artean zeuden lurraldeak erreklamatuz.

 

Iruñea-Naiarako Erresumaren banaketa (1035. urtea)

 

Premuak ez ziren semeek, bere aitaren borondatea, eta euskal ondorengotza lege zorrotzaren aurka joanez, ez zuten onartu bere anai nagusiak gobernatzea, halaber beren lurraldeen zati bat (Gaztelako Fernando kondearen kasuan) Iruñea-Naiarako Erresumari zuzenki anexionatzea, iruindar koroaren kontrolpetik kanpo gobernatzen hasiz, eta euren aitak bere lurralde guztiak bat eginik errege baten azpian mantentzeko borondatea deseginez. Era honetan, Antsoren semeek Iruñea-Naiarako Erresuma ahulduko zuten, zeinak Gaskoniaren kontrola galtzen amaituko zuen eta, berarekin, euskal lurralde kontinentalen jabetza.

Honela, hurrengoko mendeetan penintsulako garapen politikoan sekulako garrantzia izango zuten Gaztela eta Aragoiko konderriak erresuma bilakatzen amaituko zuten.

Gaztelako Fernando I.ak Tamarongo Batailan (1037) Leongo Vermudo III.a garaitu eta hil egin zuen. Leongo erregea garaitzeak gaztelar monarkari Leon erreklamatzeko lagundu zion, bere emazteak erresuma honekiko zuen eskubideak alegatuz. Fernando Leon eta Galiziako errege aldarrikatu zen eta 1038.eko ekainan Leongo Done Maria elizan gantzutua izan zen. Ordutik aurrera Imperator ("Enperadore") titulua hartu zuen, bere aitak Leon konkistatu zuenean bezalaxe.

Fernando I.a Gaztelakoak Atapuercako batailan (Burgosko probintzia, 1054. urtea) bere anaia, Gartzea Iruñea-Naiarakoa, hiltzean, penintsulako biztanleria euskalduna (Iruñea-Naiarako Erresumaren barnean bat eginik zegoena) hiru erresumatan behin betiko zatitzea irudikatu zen. Zatikatze hau fatidikoa izango zen euskararen etorkizunerako bai Gaztela eta Aragoin ere. Nafar eremutik gidatutako egituraketa politikoaren eta lurralde-bateratzeranzko euskaldunon ibilbidea behin betiko apurtuz.

Lurralde-bateratzearen apurketa honek eta, gerora, gertaturiko lurralde nafarren konkista- eta anexio-prozesuek, Itsasaldeko Nafarroako erakundeek (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa) eta baita iparraldekoek (Lapurdi eta Zuberoa) ere, gero eta barne-antolakuntza gehiago Iberiar penintsula 1050ean, Iruñea-Naiarako Erresuma zatikatu eta gero. Klik egin irudi gainean handiturik ikus dezazungaratzea eta nafar nortasunetik bereizten joatea ekarriko zuten, halaber beren foru-sistemetan oinarrituriko berezko nortasun bat garatzea.

Errekonkistan Gaztela eta Aragoiren hegoalderanzko zabalkuntza aurrera joan ahala, gero eta biztanleria latindar gehiago gehitzen joan zen. Hau dela eta, euskara, erresuma horietako lurraldeetan asko hitz egiten zen hizkuntza, eta Gaztela eta Aragoiko lehen erregeen ama-hizkuntza zena, garrantzia galtzen eta desagertzen joan zen.Gaztelako iparraldeko hirigune handietan hitz egiten zen erromantzea, zeina erromanizaturiko euskaldunen hizkeratik zetorren, inguruko herrietara zabaltzen joan zen, non euskara eguneroko mintzaira zen. Zaragoza aldean mintzatzen zen aragoiera euskal hiztun zen Aragoiko iparralderantz zabaltzen joan zen. Honela, Gaztela eta Aragoiko hasierako lurretan, elebitasun-mende batzuen ondoren, gaztelania eta aragoiera zabaltzen joan ziren; euskara, berriz, galtzen.

Gogoratu beharra dago gaztelarrak euskal triburik mendebaldekoenaren erromanizaziotik sortu zirela, hau da autrigoien erromanizaziotik; eta aragoiarrak, bestalde, Zaragozako inguruan bizi ziren iberiar eta euskaldunen erromanizaziotik. Baskoien tribuak erromatar inperio garaian Errioxan, Nafarroan eta ipar-mendebaldeko Aragoin zabaltzen zen. Hortik dator, beraz, erromantze bien antzekotasunak eta, era berean, haien arteko ezberdintasun fonetikoak, Gaztelako euskaldunek mendebaldeko euskaraz hitz egiten zuten bitartean; Aragoikoek, berriz, ekialdeko euskaraz hitz egiten zuten eta.

Mintzaira eta kultura latindarrak kristautasunaren sinonimoak ziren, euskal biztanleriaren gehiengoa jentila baitzen. Hizkuntz eta kultura latindarrek aurrera egiten zuten heinean, kristautasunak aurrera egiten zuen. XIV. mendetik aurrera, apurka, euskara lurralde hauen hizkuntz autoktonoa, desagertu behar zen hizkuntz basati, jentila eta behe-mailakoa bezala hartzen joan zen. Era honetan euskararen lehengoko debekatze-dekretuei hasiera emanez. Hauetariko bat, 1349.eko Oskako hiriko udal ordenantzan aurki genezake ("Ordenanzas de Huesca de 1349" Revista de Archivos, Bibliotecas y Museos-en, III. alea, 1013, 433. orrialdea), zeinean honako hau esaten den:

«Item nyl corredor nonsia usado que faga mercaduria ninguna que compre nin venda entre ningunas personas faulando en algaravia, ni en abraych nin en basquenç, et qui lo faga pague por coto XXX sol»

Ordenantza honen bitartez, Oskako merkatuko artekariek sal-erosketei legezko-izaera emateko idazten zituzten dokumentuak arabieraz (algaravia), hebreeraz (abraych) eta euskaraz (basquenç) idaztea debekatzen zen, agindu hau betetzen ez zutenei 30 sol (aragoiar urrezko txanpona)-eko izuna jarriz; era honetan, sal-erosketak bakarrik aragoiar erromantzez egitea derrigortuz.

Zoritxarrez ez da kontserbatu euskaraz egindako sal-erosketen dokumenturik, oso baliagarria izango zena garai haietako Aragoiko euskaldunek hitz egiten zuten euskara ezagutzeko. Aragoiar euskara hau iraungitako Nafarroako erronkarieraz ahaidetua zegoela uste da.

XVI. eta XVII. mendeko datuek Sos del Rey Catolicoko (euskaraz: Sause) herri zaragozarraren izaera euskaldunaz hitz egiten diguteOso esanguratsua da Erdi Aroan, XIV. mendetik aurrera, hebrearra, arabiarra eta euskalduna zena debekatzea, hauek erlijio judua, islamikoa eta antzinako euskal erlijioa irudikatzen baitzuten.

Esan beharra dago, bai Tuterako eta baita Oskako judutetegian ere, hebreera erabiltzen zela ekitaldi kulturalak ospatzen zirenean. Hebrear merkatariek, elkarren artean, hebrear jatorriko hitz ugari erabiltzeko ohitura zuten, juduak ez zirenentzat haiek esandakoa ulertzeko zaila zena. Oskako hiriko euskaldunak, orokorrean, Aragoiko hirietara beren jakiak saltzera joaten ziren hirigune inguruetako aragoiarrak ziren, edota aspalditik hirietan finkatutakoak. Aragoiko hirigune handiek, garai honetan, aragoiar hiztun gehiengo batez osatutako biztanleria zuten. Arabiar komunitatea, bestalde, musulmanek Oskako hiria konkistatu zutenean finkatutako arabiarren ondorengoak ziren.

Hurrengo urteetan Oskako hiriko udal ordenantzetan arabiera, hebreera eta euskararen debeku hau urtero jarraitzen zuela ikusten dugu.

Arabiera eta hebreeraren debekuak, urteak aurrera joan ahala, desagertzen doazen heinean, juduen eta arabiarren apurkako asimilazio kulturala eta kanporatze-prozesu ezberdinak dela eta; euskararen debekua, aldiz, ordenantza hauetan indarrean darrai. Huescako Agiritegi Historikoan dagoen 1567. urtean dataturiko ordenantza batean, artekariek euskara erabiltzeko debekua egiten da berriz ere, eta Agiritegiaren arduradunek diotenez beste dokumentu bat zegoen XVII. mendekoa, ostera ere, euskararen erabilera debekatzen zuena. Gerora, debeku hauek desagertzen dira, zegoeneko ez baitzegoen ezer debekatzeko. Aragoiko iparraldeko mintzaira autoktonoa eta Aragoiri bere izena eman ziona (Aragoi euskal jatorriko toponimoa da "haranaren tokia" esan nahi duena, Aragona Erdi Aroko euskal forma erabiliz Antso Nagusiaren eskuizkributan), euskara, betirako galdurik zegoen eta, berarekin, aragoiar lurraldeetako iragan euskalduna.

XII. mendeko erromanikoa. Estibalizko Santutegia Villafrancan (Araba)Juduak eta arabiarrak garai ezberdinetan kanporatuak izan ziren bitartean, kanpotar jatorriko erkidegoak bezala kontsideratuz; euskaldunak, berriz, ez ziren inoiz kanporatuak izan, Aragoiko biztanleria autoktonoa bezala kontsideratzen zen baina, hori bai, hizkuntzaz eta erlijioz asimilatuak izan behar zirenak, haien erlijioa eta kultura kristau eta latindar jatorriko aragoiar kulturarekin erkatuz behe-mailakoak kontsideratzen baitziren.

Hainbat historia- eta hizkuntza-azterlanen arabera, euskara, XVIII. mendera arte, Huesca eta Zaragozako probintzietako herri batzuetan mantendu zen. Lur hauen euskal iraganaren ezaugarri, Aragoi Zaharreko euskal toponimia (Aragoiko Konderriaren seaska) toponimoen %70a suposatzen duena, eta baita euskal jatorriko aragoiar deituren ugaritasuna ere. Iraganean deitura hauek nafar etorkinek ekarritakoak zirela uste arren, genealogiak, egun, euskal hiztunak ziren aragoiar familien deiturak zirela deritzo.

Iruñea-Naiarako Erresumaren historiara itzuliz, Atapuercako batailan, arestian esan dugunez, Gaztelako Fernandok bere anaia Gartzea Antsoitz III.a Naiarakoa hil zuen, honek euskal bateratze-politikoaren behin betiko apurketa ekarriz. Bere semeak, Antso IV.a Gartzeitzek ere, zori berbera izan zuen, bere anai-arrebek, Erramun eta Ermesindak, Peñalenen erahil baitzuten 1076.ean; Iruñea-Naiarako Erresuma berrogeita hamazortzi urteetan zehar desagertaraziz. Erresuma hau, aldi honetan zehar, Aragoiko koroaren barnean egon zen.

Antso Erramiritz Aragoikoak Nafarroaren kontrola hartu zuen; eta, aldi berean, Alfontso VI.a Gaztelakoaren basailua zen. Azken honek, garai berean, Errioxa, Bureba (gaur egun Burgosko probintziaren barnean dagoen eskualdea), Gipuzkoa, Araba, Durangaldea (egun Bizkaiko herrialdearen barnean) eta Bizkaia anexionatu zituen.

Urte gutxi geroago, Urraka gaztelaua Alfontso I.a Aragoikoarekin ezkontzeko gaztelau-aragoiar proiektuaren porrotak, Iruñea-Naiarako Erresumaren berrezarkuntza ahalbidetu zuen. Tamarako 1127.eko itunean Gaztelak nafar mugetan lorturiko lurrei uko egiten zion, Gartzea Antsoitz III.a Naiarakoaren erresumako mugak berrezarriz. 1134.etik aurrera nafar erresuma, berriz ere, aske zen, Gartzea Erramiritz erresumako aitoren semeek errege aldarrikatu eta gero; aitoren seme hauen artean parte hartze garrantzitsua izan zuena Ladoroi Gebarako kondea; Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako jauna.

 

 

 

Elkarbanatu orrialde hau!

 

 

 

 

Euskal Herriko Historiak hurrengo orrialdean darrai >> Nafarroako Erresuma