Gaztela eta Aragoiren ahalegin espantsionisten aurka, Iruñea-Naiarako Erresuma elkarren artean banatzea nahi zutenak, XII. mendeko Antso VI.a Jakitunaren erregetzak Nafarroaren nortasuna, lurraldetasuna eta independentziari eusteko ahalegina du ezaugarri.
Bere lehen ekintza nortasun-erreafirmazio honetan erresuma izenaz aldatzea izan zen, ordutik aurrera Nabarrako Erreinua deitua izango zen (20). Nahiz eta Iruñeko Erresuma sortu zenetik atzerritarrak bertako biztanleei nafarrak deitu eta beren lurrei Nabarra (frankoen menpean zeuden euskaldunak, ostera, vascones deitzen jarraitzen ziren [eskuizbributan wascones bezala ere idatzita agertzen da, denborak aurrera joan ahala, gascones hitz latindarrean bihurtuko zena] ), ofizialki ez du izen hau hartuko Antso Jakitunaren erregetzara arte.
Nortasun-erreafirmazio honen beste erakusgarri bat, Antso VI.a Jakitunaren erregealdian, 1167.ean, nafar dokumentu notarial batean, lehen aldiz, lingua navarrorum (nafarren mintzaira) esaera erabiltzea euskal hizkuntza deitzeko:
"Erit autem talis differencia inter Orti Lehoarriz et Açeari Umea et succesores eorum, quod Orti Lehoarriz faciet ut lingua Nauarrorum dicatur unamaizter et Açezari Umea faciet buruçagui, quem voluerit"
Nafarroako hizkuntza-errealitateari dagokionez Erdi Aroan bi hizkuntza-erkidego batera existitzen zirela esan beharra dago: alde batetik, aragoiar hiztuna (21), musulman dominaziotik Nafarroako hegoaldean zabalduta zegoena; eta, bestalde, bere hizkuntz aurrerromatarra, euskara, kontserbatu zuena.
Nahiz eta XIII. mendean nafar populazioaren %80-70a euskal hiztuna izan, nafar gortean euskara ez zen inoiz erabili dokumentuak idazteko. Garaiko ohiturari jarraituz, idazki ofizialak latinez edo latindar hizkuntzez egiten ziren eta, hortaz, Nafarroako dokumentuak hasieran latinez idatzi ziren, gero, aragoieraz, gerora, gaztelaniaz eta, azkenik, gaskoiz. Erdi Aroko garaietan ingelesek latina edo Frantziako iparraldeko normandiar erromantzea erabili zuten; alemaniar entitate politikoek, bestalde, latina eta italiar erromantzeak erabili zituzten.
(20) Nafarroa: eztabaida haundia dago Nafarroa toponimoaren etimologiaren inguruan; hau, badirudi, antzinako Nabarroa* batetik etor litekela. Toponimo hau "nabar" jentilizioari (antzina nafar esateko era) -oa atzizkitzean ("gunea", "eskualdea", "lurraldea") sortuko zen, oso ohikoa dena euskal toponimian (Gipuzkoa edo Aezkoa bezalako toponimoetan dakusagu). "Nabar" jentilizioa naba ("mendi arteko lautada") hitzetik etorriko zen; hortaz, Nabarroa* "nafarren lurra" edo, zehatzago esanda, "mendi arteko lautadakoak direnen lurra" esan nahi du. Erdi Aroan Nabarroa* toponimoa aragoiar fonetikaren eraginez ( /b/ > /f/ ) egungo Nafarroa bilakatuko zen. Erdi Aroko testu erromantzeetan ohikoa da /b/, /f/ eta /h/-ren arteko duda-muda, horregatik testu hauetan nafarrei "navarros", "nafarros" edota "naharros" deitzen zitzaien. Gaztelaniazko "Navarra" toponimoaren jatorria "nabar" antzinako jentilizioan dago ere; baina kasu honetan -oa atzizkitu beharrean "herria" gehitu zitzaion Nabarri* hitza sortuz. Nabarroa* baino jatorri zaharragoa zuen Nabarri* toponimoa, erromantzean Navarre bezala egokitu eta, azkenean, egungo Navarra toponimoa bihurtuko zen. Espainiar hizkutzak ere bere hiztegian naba euskal hitza hartu zuen, hurrengoko esanahiarekin: "zuhaitzik gabeko eta laua den lurra, batzutan zingiratsua, orokorrean, mendi artean kokatuta".
(21) Aragoiar hizkuntza: Aragoiko Konderria eta hasierako Aragoiko Erresuma osatu zuten lurraldeak erromatar garaian baskoi eskumenaren barne egon ziren eta, gerora, Euskal Herriko Dukerriaren barne. Izan ere, Aragoi euskal jatorria duen toponimo bat da, "haranaren tokia" esanahiduna ( (h)aran + -on ["tokia"] ).
Aragoiko euskaldunek Gartzea "Gaiztoa" buru zutelarik, IX. mendean eman zen Iruñeko Erresumaren sorreran garrantzi bizia izan zuten, zeinari hasierako aragoiarrak lotuak egongo ziren. Aragoiko Konderria osatuko zuten lurraldeek eta, geroago, Aragoiko Erresumak (XI. mendean Antso III.a Nagusiaren Iruñea-Naiarako Erresuma zatitzean), hegoalderantz errekonkista aurrera eramatean, erromantze hiztun gehiengodun andalustar goiko markako lurralde zabalak bereganatuko zituzten. Honek, azkenean, Aragoiko Erresumaren barnean konkistatuen hizkuntza hitz egiten zutenak konkistatzaileen hizkuntza hitz egiten zutenak baino gehiago izatea ekarriko du, eta, hortaz, aragoiar berrien hizkuntz erromanikoa erresumaren hizkuntz nagusia izatera pasatuko zen, euskal hizkuntza bigarren toki batean alboratuta geldituz. Mintzaira erromaniko hau, etorkizunean, aragoiar hizkuntza bezala ezagutua izango da. Aragoiar mintzaira Salduba hiri iberiarraren inguruan bizi ziren iberiarren eta euskaldunen erromanizaziotik sortu zen. Erromatarrek hiri hau Caesar Augusta izenarekin birbateiatu zuten, gaur egun Zaragoza izenarekin ezagutzen dena (Aragoiko egungo hiriburua). Aragoiar mintzairak euskal hizkuntza-substratu haundia du erromatarren garaian baskoien eskumenean zeuden lurraldeak Caesar Augustatik 15Km-raino heltzen baitziren. Musulmanen menpean, Zaragoza, andalustar goiko markako hiri garrantzitsua izan zen, hiri honek aurrerantzean Zaragozako Hajiberri musulmanaren barnean egongo ziren lurraldeak kontrolpean izango zituen. Musulmanen menpean geratu ziren euskal lurraldeetan (Aragoiko ipar-mendebaldea, Nafarroako hegoaldea eta Errioxa) euskara apurka-apurka galduko zen eta, bestalde, aragoiar mintzaira hegemonikoa bihurtzen amaituko zen. Mendeetan zehar euskara eta aragoiera elkarrekin biziko ziren, honen adierazle, Donemiliaga Kukulako Iruzkin Emilianensiak, aragoiar hizkuntzaren eta Erdi Aroko euskararen lehen agerpen idatzia, zeintzuetan testuen argiketak aragoieraz idatzita, eta baita euskaraz ere, aurki ditzakegun.
Penintsulako beste hizkuntz erromanikoekin gertatu ez zen bezala, mintzaira honen zabalkuntza ez zen bakarrik hegoalderantz eman. Hasieran Aragoiko ipar-erdira zabaltzen joan zen, erresumaren hastapeneko gunea osatu zuten lurraldeetara hain zuzen, zeintzuek orain dela gutxira arte euskal hiztunak izan ziren (Aragoiko ipar-mendebaldeko herrietan XVIII. mendera arte euskaraz hitz egin zen) eta, gerora, hegoalderantz, Murtziaraino, Aragoiko Erresumak musulmanen eskuetan zeuden lurraldeak konkistatzen zituen heinean. Penintsulako iparraldeko erresuma kristauen errekonkistaren bitartez, beste hizkuntz erromaniko penintsularren zabalkuntza iparraldetik hegoalderantz izan zenez (galiziera, asturleonera, gaztelania edo kataluniera), nafar-aragoiera izendapena erabili ohi da Erdi Aroko aragoiar hizkuntza izendatzeko, filologia- eta historia-ikuspuntu batetik zuzena ez dena. Aragoiar hizkuntza Errioxan eta Nafarroako hegoaldean musulman konkistagatik, eta lurralde hauek, geroago, Kordobako Kaliferrian eta Zaragozako Hajiberri musulmanaren barnean egon zirelako zabaldu zen, hortaz, hastapenean ezin da esan bere jatorria Nafarroan zegoenik. Aragoieran hasierako efe latindarra ez da hatxe hasperenduan bihurtzen gaztelaniaz eta gaskoiz gertatzen den bezala, zeintzuek bai hitz egiten hasi zirela euskaraz mintzatzen zen tokietan. Hau eta beste hizkuntza-fenomeno batzuk aragoieraren jatorria Nafarroatik aldentzen dute, adibidez, XIV. mendeko testuak daude zeintzuetan Nafarroako erriberako familia musulmanak eta, hortaz, bertan oso sustraituak zeudenak, euskal hiztunak izaten jarraitzen zutela agertzen den.
Bestalde, kontuan izan behar da, aragoiar hiztun zen biztanleria gehiena Nafarroako Erresumaren barne egoten hasi zela, XII. mendean euskal hiztunak ziren nafarrek hegoalderanzko errekonkista eraman zutenean. Hortaz, aragoiar hizkuntzaren sorrera Andalustar Goiko Markan eman zen, eta ez Nafarroako Erresuman, edo euskal hiztuna zen hastapeneko Aragoiko Erresuman.Aragoiko euskaldunen erromanizazioari buruz, Huescako hiria, Zaragozatik iparraldera dagoena, eta musulmanen menpean egon zena, Aragoiko iparraldeko gune-erromanizatzaile bat izan zen euskeraz bakarrik hitz egiten zen lurraldez inguratuta. Izan ere, existitzen den lehen euskararen debekapena Huescakoa da eta 1349.ean eman zen. Debeku-ordenantza honetan bere dokumentuekin sal-erosketei lege-izaera ematen zioten Huescako artekariei euskaren erabilera debekatzen zitzaien, sal-erosketa aragoieraz egitea behartuz ,eta 30 soleko (aragoiar urrezko txanpona) isuna jarriz euskaraz egiten bazuten. Euskararen erabileraren debekatze hau, Huescako Agiritegi Historikoaren arabera, hiru mendeetan zehar egon zen indarrean, honek erkidego euskaldunaren sendotasuna agerian jartzen du, eta baita existitzen zen euskaldunen kopurua ere, debeku hau horrenbeste luzatu zuena.
XII. mendean nafarrek errekonkista Ebroko erriberaraino eraman zutenean, bertan, antzinako euskal lurralde hauetan, populazio elebidun batekin aurkitu ziren, euskara zegoeneko ez zen lehengoko hizkuntza bigarrena baizik; eta lehen hizkuntza, andalustar markaren barnean mendeetan zehar egon eta gero, aragoiarra zen. Orain dela gutxira arte, Ebroko erriberan erromatar garaitik euskara desagertuta zegoela pentsatzen zen, orain, daukagun XIV. mendeko testuen arabera sinismen hau guztiz okerra dela dakigu, Tuterako Aljaman, mende honetan, izen arabiarra eta ezizen euskalduna zuten musulmanak agertzen baitira, honek, euskara, Nafarroako hegoaldeko muturrean, bisidodoen menpean, eta baita lurralde hauek Andalustar Inperioaren barnean egon zirenean ere, hitz egiten jarraitu zela frogatzen du.
Nafarroako Erresuman, gaur egun gertatzen ez den bezala, erromantze hiztunak ziren elebidunak eta ez euskaldunak, Nafarroako eguneroko hizkuntza, adibidez, bere hiriburuan, Iruñean, XVIII. mendera arte, euskara izan zen.
Nafarroako hegoaldeko populazio latindarretik erregearen laborariak eta kaletarren klaseak sortu ziren, XIII. mendean nafar erresumaren zutabe ekonomiko eta politiko nagusienean bihurtuz, honek, beren hizkuntza, aragoiera, lehen latinez idazten ziren testu ofizialen idazketarako erabiltzea ekarriko zuen. XIV. mendean, Evreux-ko dinastia frantsesaren gobernuan zehar, dinastia honetako Karlos II.aren zin egitean idiomate terre (lurreko mintzaira) forma aipatzen da aragoieraz idatziriko zin egite testuan; bere semearen zin egitean, ostera, ydiomate Navarre terre (Nafarroako lurreko mintzaira) forma erabiltzen delarik. Nafarroan aragoiera gutxiengo baten hizkuntza zenez ez zuen lingua navarrorum-aren (nafarren mintzaira) ezizena hartuko, zeinarekin, 1167.ean, Antso VI.a Jakitunaren erregealdian, nafar dokumentu notarial batean euskal hizkuntza deitu zen.
Erdi Aroan, Nafarroako Erresuman euskara eta aragoieraz gain okzitaniera eta frantsesa ere hitz egiten ziren. Penintsulako nafar lurraldean bizi ziren okzitaniarrak eta frantsesak, Nafarroatik pasatzen zen Done Jakueren bidea ekonomikoki bultzatzeko, Nafarroako erregeek ekarritako Okzitaniako eta Frantziako nafar lurraldeetako merkatariak ziren, beren finkapena errazteko erregalia handiak emanez. Gerora, Nafarroako koroaren erregalia hauek beste hiribildu batzuei zabaltzean euskal hiztuna zen populazioarekin nahasten amaituko zuten. Aragoiar hizkuntza, XIII. mendetik aurrera, apurka-apurka gaztelaniak xurgatuko zuen (halere, Huescako probintzian hitz egiten jarraitzen da) gaztelaniaren dialekto bihurtuz. XIV mendearen amaieran XV. mendearen hasieran Nafarroan aragoiera idatzitako hizkuntza bezala desagertuko zen, testuen idazketetan gaztelaniak ordezkatuz.
Gerora, XVI. mendean, nafar erresuma desagertu zenera arte gaskoiak gaztelania ordezkatuko zuen idazteko hizkuntza ofizial bezala. Gaztelar-aragoiar dialektoa gaur egun Zaragozako Hajiberri musulmanaren barnean egon ziren lurraldeetan hitz egiten da (Errioxatik hurbil dagoen Arabako hegoaldean, Nafarroako hegoaldean, Aragoiko erdi eta hegoaldean, eta Errioxaren zati batean) eta baita Nafarroako erdialdean ere, Gaztelak Nafarroa konkistatu eta gero (XVI. mendean) dialekto hau iparralderantz zabaltzean. Gaztela eta Leon, Gaztela-Mantxa, Valentziar Herria eta Murtziako zati batean ere hitz egiten da, errekonkistan Aragoiko Erresumaren hegoalderanzko zabalkuntza dela eta. Hegoaldeko nafarrek edo gaztelar hiztun diren aragoiarrek paroxitonoki azentuatzeko joera daukate, batez ere, hitz proparoxitonoetan (árboles > arboles; pájaro > pajaro). Euskaran gertatzen den bezala, esaldi bateko hitzak sintagmaren arabera ahoskatzeko joera daukate; eta ez espainieraz gertatzen den bezala hitzez hitz, hots, berba bakoitzak ahoskera aldaezina daukala. Honen ondorioa aragoieran hitzak ahoskera ezberdina izatea sintagman daukan posizioaren arabera. Euskaran sintagmaren azken silaba beti leunki azentuatzeak (`) aragoieran sintagmaren azken silabako bokalea luzea ahoskatzea eragin zuen:
Gaztelania Gaztelar-Aragoiar Dialektoa Euskara Álvaro viene a casaEl Alvaro viene a casa
( el albároo biéne a cásaa )
Albaro etxera dator
(albárò etxéra datòr)
Gaztelar hiztunek, adibidez, "pues" (euskaraz: ba) hitzaren erabilera ugariaren ohitura galdu dute, gaztelar Erdi Aroko testuetan ageri dena edo Ameriketako gaztelanian eta Burgosko probintziako iparraldeko herrietan kontserbatzen dena; aragoiar dialektoko hiztunek, aldiz, ugari erabiltzen jarraitzen dute eta, orokorrean, euskaraz hitz egitean "ba" hitza erabiltzen den kasu beretan.Aragoiar hizkuntzaren ezaugarriak:a) Euskal substratuaren eraginez p,t,k latindar bokalarteko gorrak kontserbatzen ditu (pescadero > pescatero), (gangrena > cangrena [haratustela] ) edo (estado > estato [estatua ] ); euskaran ere berdin gertatzen da, adibidez, estatu edo kolpe hitzetan. Gaztelaniak, hastapenean, ezaugarri hau zeukan, baina, errekonkista hegoalderantz zabaltzean, bere sistema fonetikoak lenizio zeltikoa bereganatuko zuen, gor hauek ozen bihurtuz (b, d, g). Burgosko probintziako iparraldeko herrietan, adibidez, ohikoa da pescadero (arrain-saltzaile) esan beharrean pescatero esaten jarraitzea. b) Euskal fonetikan ohikoa den / l /-ren osteko gorren ozentzea (alto > aldo [ garaia ] ):
Latina Euskara Alterare Aldatuc) Euskaran ere ematen den r-ren aurreko bokale protetikoa:
Espainiera Aragoiera Reir Arreguir Relampaguear Arrelampaguiar
Latina Euskara Rationis Arrazoi Romanicus ErromanikoGaztelaniak, gaskoiak (río [gaztelania] > arriu [gaskoia]; ibai) eta Lleidako kataluniar probintzian hitz egindako pallarsetar dialektoak ezaugarri hau hitz batzuetan kontserbatzen dute, euskal sustratu komuna adierazten duena:
Italiera Espainiera Euskara Ruga Arruga Zimur Rancare Arrancar Atera
Kataluniera Pallarsera Espainiera Euskara Rebutjar Arrebutjar Rechazar Arbuiatud) Bokalarteko -ll-aren erorketa euskarazko (-l- > -r-)-ra hurbildu daitekena ( aquella [gaztelania] > aquera [aragoiera]; hura ). Antzerako bilakaera fonetikoa gaskoian ematen da: e) /ea/ /ia/-n bihurtzea (relampaguear [gaztelania] >arrelampaguiar [aragoiera]; tximista egin) euskal fonetikan berezkoa dena, eta baita hastapeneko gaztelanian ere agertzen zena (Valpuestako kartularioak):
Euskara Euskara Dialektala Gartzea Gartziaf) Ez dauka f > h-an bihurtzea, ohikoa dena euskal substratuan (hoz [gaztelania]> foz [aragoiera]; igitai), honek aragoieraren garapenean iberiar substratuak izan zuen garrantzia azaltzen du, euskal populazioaren erromanizaziotik sortu ziren hizkuntzen ezaugarririk nabarmenena hasierako hitz hasieretan /f/-aren galera (gaskoian baita hitz erdian ere) eta /h/ hasperenduan bihurtzea baita, gaztelanian eta gaskoian gertatzen den bezala. Hortaz, aragoierak daukan euskal substratua, batez ere, euskal hiztuna zen Aragoiko iparralderantz zabaltzen zihoan heinean eskuratu zuen. g) Euskal substratuko gunetan ohikoa den baldintzazko mendeko perpausetan ahalezkoaren erabilera ("si diría eso" [hori esan banuen] "si dijera eso" [hori esan banu] ).Aragoiar hizkuntzak euskarakada ugariak ditu: muga, bizcarra (teilatuaren bizkarra), abarca, arto (sasi hitzaren esanahiarekin) eta beste batzuk gehiago: aborral, agüerro, anayón, ausín, caparra, carrasca, chandro, chordón, magoría, naya, sabaya, sarrio edo sucarrar bezalakoak.Toponimiari dagokionez, euskal toponimoen ehunekoek erromanizazioak eraman zuen bidea eta bere sendotasuna ezagutzea laguntzen digute: Aragoi Zaharra (%70), Guarako Mendilerroa (%50), Sobrarbe (%40) eta Erribagortza (%30).
Huescako probintzian hamabi mila pertsonek aragoieraz hitz egiten jarraitzen dute, aragoiar hiztunek fabla ("hizkera") terminoa ere erabiltzen dute beren mintzairari deitzeko. Paradogikoa bada ere, egun indar gehiagoz aragoieraz hitz egiten den guneak ez ziren izan mintzaira honen sorlekua, baizik eta euskaraz hitz egiten zen lurraldeak, zeintzuetan inposaketaren bitartez aragoieraz hitz egiten hasi zen; aragoiar hizkuntza sortu zen guneak, berriz, egun gaztelaniar hiztunak dira.
Antso Jakitunaren erregetzako nafarren nortasun-erreafirmazio honen hirugarren zutabea, mende bat aurrerago, Antso Nagusiaren testamentuan ezarri ziren nafar mugak mantentzeko oldarki borrokatzea, geroago ikusiko dugunez, ezin izan zutena lortu. Mende honetan, Gaztelako Erresumak, Mesetako ekoizpenei irteera emateko eta, era honetan, Brujas (Flandes)-ekin, eta beste europar portu batzuekin salerosteko, Kantauriko euskal portuak behar zituen, Nafarroako Erresumaren ahultasun politiko eta ekonomikoaz baliatuz azkenean lortu zituen. Nafarroa, Gaztela eta Aragoiren artean hesitua zegoen eta ezin izan zuen jarraitu hegoalderanzko errekonkista. Batez ere, arrazoi estrategikoak, Errioxa gaztelar nahien lehentasunezko xede bihurtu zuten, 1135.etik, zegoeneko, Errioxan gaztelarrak inposatzea lortuz. Nahiz eta Antso VI.a Jakitunak, eraginkortasunez, Nafarroako ekonomia eskasaren berregituraketa lortu, bere erresumaren mugak mantentzeko ahaleginak alferrikakoak izan ziren eta 1179.ean Gaztelarekin lurralde-banaketa bat paktatu behar izan zuen nafar menpekotasun lurraldeak asko txikitzen zutenak eta gainera betirako. Bizkaia eta Errioxa ez ziren gehiago nafar eremuan barnean egongo eta urte gutxi gehiago mantendu ahalko ziren gainontzeko mendebaldeko euskal lurrak. Europar harreman ekonomikoen ipar-hego norabide berriek eta Akitaniako Leonorekin Gaztelako Alfontso VIII.aren ezkontzak (1170), Araba eta Gipuzkoa gaztelar espantsionismoaren lehentasunezko helburu berria bihurtzen zituen. Zirikatzea mendearen azken urteetan areagotuko zen: Gaztela eta Aragoiak Nafarroa elkarren artean banatzeko 1198.ean Calatayud-en egindako itun berriak, nafar erresuma inbaditzeko ateak irekiko zuen; baina, azkenean, aliatuen arteko mesfidantza porrotera eramango zuen. Hala eta guztiz ere, hurrengo urtean, gaztelar gudarostea Trebiñun sartzen da, eta Gasteiz inguratu eta setiatzen zuen, 1200. urteko urtarrileko lehen egunetan arabar hiria errendituz. Urte berean, zehazteko zailak diren egoeretan, gaztelar erresumak Udako lurrak (egungo Trebiñu), Araba, Durango (egun Bizkaian), Gipuzkoa eta Donostia (egun Gipuzkoako hiriburua) bereganatuko zituen eta, kronikak zehazten duten arabera, baita lurralde hauek babesten zituzten gazteluak ere. Nafarroako erregeak bere agindupeko lurrak, aldaketa gutxi batzuk kenduta (Nafarroa Beherearen galera, egun Frantziaren barne dagoena, eta Arabako hegoaldeko lurralde batzuk), gaur egungo Nafarroa penintsularra osotzen duten lurraldetara mugatuta ikusiko zituen.
Targoen gudak. Araba eta Gipuzkoaren konkista. Bizkaia Gaztelaren eremupean: Bizkaia izan zen lehen euskal lurraldea Nafarroako Erresumakoa izaten utzi zuena, 1179.ean Antso Jakituna, derrigortuta, Gaztelarekin itun batera heldu zenean nafar lurralde batzuk emateko. Errioxa gaztelar koroara anexionatzen zen bitartean, Bizkaia, berriz ere, aske zen, baina Gaztelaren eremupean, bizkaitar jaurrerria berrezarriz, ostera ere, gaztelarren aldeko Haroko dinastiak gobernatuko zuena. Arabar lurraldea Gaztelak inbadituko zuen 1200.ean, eta okupatuta 132 urte pasatu eta gero, gaztelar koroara anexionatuta izango zen. Eta azkenik, gipuzkoar kasuan, bere lurraldeak inbadituak eta anexionatuak izan ziren 1200. urtean. XIII. mendean Gaztelak lurralde hauen kontrola hartu zuenean euskal historiaren arorik aztoratuenetarikoari hasiera eman zitzaion. Mende honetatik, XVI. mendera arte, etengabeak izan ziren euskal herrialdeen kontrola lortzeko lehian ari ziren targo ezberdinen arteko borrokak.Ganboatarrak eta oinaztarrak mendebaldeko euskal herrialdeen kontrola hartzeko lehian zeuden targoak ziren; Nafarroan, berriz, lehia hau agaramontarren eta beaumontarren artean izanez. Ganboatarrak Nafarroako koroari leialak ziren; oinaztarrak, aldiz, Gaztelari (hala ere, leialtasun hauek, koroa bati edo besteari, batzutan aldatu egiten ziren targo bakoitzaren interesen arabera).Loiolako San Ignazio gipuzkoarra oinaztarra izan zen, apaiza izan baino lehenago soldadua izan zen, eta Nafarroako gaztelar konkistan parte hartu zuen. Nafarroako patroia den San Frantzisko Xabierkoaren familia, berriz, agaramontarra zen, eta beaumontarrek bultzatzen zuten gaztelar konkistaren aurkakoa. Santu hau ume bat zen bakarrik gaztelarrek Nafarroa inbaditu zutenean eta, bere familiarekin, bere lurretatik ihes egin behar izan zuen.
Oinaztarrak askotan gaztelar monarkiaren eskuineko eskua bihurtu ziren. Arabar oinaztarren ondorengoa zen Mendiotza kardenal bat ikusten dugu, etorkizunean, errege katolikoak izango zirenen arteko ezkontzaren elizkizuna egiten, ezkonberrien odolkidetasunaren aurka joanez. Hurrengoko hamarkadetan mendebaldeko euskal nobleziaren lankidetza gaztelar monarkiarekin geroz eta sendoagoa izango zen. Adibidez, Felipe II.aren erregetzan, Espainiar Inperioaren goren unean, XVI. mendean, euskaldunek espainiar gortearen eta inperioko kolonien administrazioa monopolizatzen dute. Garai honetan zehar, historikoki okerra zen orokortze bat eman zen euskaldunak, kantabriarrak eta iberiarrak asoziatuz, espainiarren jatorrizko hizkuntza eta kultura bezala euskara eta euskal kultura kontsideratuz, eta are euskal foruak espainiarren antzinako legeak bezala, euskal lege batzuk espainiar monarkiak errespetatu eta babestu behar zituenak espainiartasunaren adierazgarririk nabarmenenak baitziren. Euskaldunek Espainiaren esentzia irudikatzen zuten, Espainia menderakaitza, kantabriarrak, Erromatar Inperioa berak ere garaitu ezin izan zituenak, honen froga, garai horretako okerreko sinismenen arabera, euskaldunek beren milaka urteko hizkuntza hitz egiten jarraitzea. Espainiarra eta euskalduna zenaren arteko asoziazioa maila batera heldu zen, Esteban Garibai errege-kronikari gipuzkoarrak Felipe II.aren genealogia egin zuenean kantabriar menderakaitzekin ahaidetu zuela, espainiar monarkia erromatar garaiko kantabriarrekin lotuz, honela, errealitate historiko bat irudikatu nahi zen zeinean espainiarrak beste populu batzuk menperatzeko jaioak ziren baina inoiz ez menperatuak izateko.
Herrialdea |
Targoa |
Targoaren Egoitza |
Araba |
Oinaztarrak |
Mendiotza |
Ganboatarrak |
Gebara |
|
Bizkaia |
Oinaztarrak |
Muxika-Butroe |
Ganboatarrak |
Abendaño |
|
Gipuzkoa |
Oinaztarrak |
Lazkao |
Ganboatarrak |
Olaso |
|
Nafarroa |
Beaumontarrak |
Viana |
Lerin |
||
Agaramontarrak |
Peralta |
|
Tutera |
XIII. mendera itzuliz, ganboatar eta oinaztar targoen arteko etengabeko borrokak oso bortitzak izan ziren, hauetan jende askok parte hartuz. Zapalduenak, batez ere, nekazariak eta hiribilduetako biztanleak ziren. Targoen sorrera ez dago oraindik oso argi, historialariek targo hauen sorreraren data eta arrazoiei buruz bat ez etorriz. Batez ere, XIII. mendeko lehen laurdena ezartzen da zegoeneko euskal noblezia eta, orokorrean, euskal gizartea bi targo hauetan banatuta zegoen unea, eta 1275.a, hauen arteko lehen guda haundia gertatu zen urtea. Euskal gizartean gertaturiko zatiketa honen sorreraren arrazoia bi zergatiei egozten zaio: mende honetan gertaturiko krisi ekonomikoa, orobat Nafarroaren barne ez egotearen aldeko eta kontrakoen arteko euskal noblezian sorturiko polarizazioa.Historialari gehienen aburuz targo bien harteko liskarrak Arabako Ulibarriko elizan jazotako gertaera batek piztu zuen:
Elizan hogeita hamar egunetan zehar sutan egoteko, kandela haundi bat eramaten ari ziren anda haundi baten gainean, eta prozesioan kandela akonpainatzen zutenek opariak eta ohiko otoitzak egiten zituzten. Kandela lau pertsonek eramaten zeudela, mendia igotzean, atzean zihoazenak nekatuta zeudela kexatu ziren, beren aurreko kideei esanez: "daruagaz oinaz"; eta aurrean zeudenek erantzun zieten: "gaindik bihoa". Azken hau esan zutenen aldekoek ganboatarren targoa osatu zuten eta aurrekoa, aldiz, oinaztarrena. Bien arteko liskarra, hortaz, Araban hasi zen eta, oso azkar, Bizkaiara eta, gero, Gipuzkoara zabalduko zen. Targo bakoitza leinu ezberdinez osatuta zegoen, Ahaide Nagusi bat buru zutelarik.Gaztelar koroari, askotan, gertaerek gaindi egin zizkion, Nafarroari harrapatutako lurraldeetan ordena ipintzeko ezgai sentituz. Gune honetan Gaztelaren politikak hiru zutabe izan zituen:
Bakearen bermatzaile bezala aldarrikatu: boterea jadesteko lehian zeuden bi targoen artean oreka lortu, alde batetik, etengabeko targo-gudetan zeuden lurraldeak baketzeko eta, era berean, ganboatarrek kontrola ez hartzeko, bestela mendebaldeko euskal lurraldeak, ostera ere, Nafarroaren barnean egongo ziren. Nafarroak inoiz ez zuen uko egin mendebaldeko Euskal Herria nafar erresumaren barne egoteari, nafar koroak lurralde hauek Itsasaldeko Nafarroa kontsideratzen baitzuen, eta lurralde hauen legezko jabe. Horregatik, ganboatarren matxinadak lagunduko zituen lurralde hauek berreskuratzeko; hala eta guztiz ere, bere ahaleginak alferrikakoak izan ziren oinaztarren eta Gaztela boteretsuaren aurka. Nahiz eta denboran zehar Nafarroak Errioxako zati bat eta Arabako eta Gipuzkoako ekialdeko lurralde batzuk birkonkistatu ahal izan, Gaztelak azkar berreskuratuko zituen. Biztanleentzat aurrerabide bezala aldarrikatu: Gaztelaren birpopulatzean ehundaka arabar, bizkaitar eta gipuzkoar parte hartu zuen, hauengandik asko targoen gudetatik ihes egiten, gaztelar koroak emandako laguntza abantailatsuez baliatuz; honela, mendebaldeko euskaldunek Gaztelari gehiago begira zezaten Nafarroari baino. Prebenda abantailatsu honei esker mendebaldeko euskaldunak Euskal Herritik hain urrun zeuden Granadako probintziako La Zubia edo Murtziako Los Urrutias bezalako herriak eraiki zituzten. Euskal kolonoek populaturiko gune hauetan euskaraz hainbat mendeetan zehar hitz egin zen, eta lurralde hauetako euskal abizenak oraindik kontserbatzen dira. Gaztela aukeren lurraldea zen eta aukeren lurraldea bezala aldarrikatu nahi zen, gerora, Amerika izan zen bezala; Nafarroak, berriz, bere ekonomia- eta lurralde-zabalkuntza geldituta ikusten zuen.
Euskal askatasunen bermatzaile bezala aldarrikatu: Gaztelak foruetan ezarritako euskal askatasunak kontserbatu zituen, eta hauetan sakondu zuen, garai honetan zehar euskal foru sistemaren instituzionalizazioa garatuz. Garatze honetan zailtasun haundiena gobernu erakunde ezberdinetan oinaztarren eta ganboatarren arteko oreka lortzea.
Gaztelak hiru mendeetan zehar lurralde hauek baketzeko eta kontrolpean izateko egin behar izan zituen "ehoziri-lanak", ez zuten bakarrik gaboatar targoaren boterea ahultzea lortu, baita oinaztarren boterea ere, zeren azken hauek, nahiz eta gaztelarren aldekoak izan, beren botere nahiek gaztelar interesentzat kaltegarriak ziren. Honela, Gaztelak, apurka-apurka, gaztelar erret-aginpidea egungo Euskadiko lurralde guztietan irmotzea lortuko zuen. Targo-guden gertaera esanguratsuenetariko bat 1435. urtean Bizkaian jazotakoa dugu. Garai honetan, targoen artean akordio batera heltzeko ezintasunak, Bilboko Hiribilduan alkate bi egotera behartuko zuen. Hortaz, alkate bat oinaztarra zen eta bestea ganboatarra. Ezohizko egoera hau 1445.era arte luzatu zen Gaztelako Joan II.a erregea, eta Bizkaiko hogeitabigarren jaunak, alkate bakar bat izendatu zuenera arte, targo bien buruzagiei heriotza-zigorra ezarriz. Hala ere, oinaztarren eta ganboatarren arteko liskarrak jarraitu egin zuten, eta Henrike IV.a eta Bizkaiko XXIII. jaunaren erregetzan (1454-1474) momentuz liskar hauek amaitu ahal izan zituen. Errege bera 1457.ean bere jaurerrira joan behar izan zuen, gunea baketzeko Ermandadeak (nekazarien elkarteak, hiribilduko biztanleak eta Ahaide Nagusien aurkako kapare batzuez osatutakoa) zuzenduz, targoen gotorleku nagusiak suntsituz eta Ahaide Nagusi asko gartzelaratuz edo Gaztelara erbesteratuz. Honela, 1468. urtean Bilboko Kontzejuak targokide batzuk hiribilduan zituzten etxeak suntsitu zituen. Hauen artean oinaztarren targoko abendañuarrena eta basurtuarrena.
Targo-gudak XVI. mendean amaitu ziren, Amerika aurkitzean, eta Gaztelak penintsulako Nafarroa konkistatzean, ekonomia- eta gizarte-parametro guztiak aldatu zirenean. Ahaide Nagusiak targo-guden buruzagiak izatetik euskal burgesia berria osatzera pasatuko ziren, merkatariak eta Ameriketaranzko untziak eraikitzeko sustatzaileak, kostaldeko hiribilduetan finkatutako burgesia baten sorrerari lehen urratsak emanez.
Garai haietan, XIII. mendean, Gaztela eta Aragoi ez ziren bakarrik latindar hiztunez osatutako lurraldeak, baita euskal hiztunez osatua, Nafarroa bezala; eta bere biztanleek García (Gartzea), Sancho (Antso), Jimeno (Xemeno), Urraka, Toda (Tota) edo Velasco (Belasko/Berasko) bezalako euskal jatorriko izenak zituzten, nafarrenak bezalakoak, hiru erresumen arteko loturen adierazgarri. Orduan ba, hasieran, euskaldunak Gaztela edo Aragoiren barne egoteak hizkutza-, kultura- edo gizarte-ikuspuntu batetik ez zuen suposatu inolako eragozpenik. Oiakastron (dokumentu historikoetan Oia-castro bezala idatzita agertzen dena (22), Errioxa Garaian), gainera, Erdi Aroko euskara idatziaren seaska izan zen Donemiliaga Kukulako Monastegitik hurbil dagoena, ohitura zuzenbidean sorburu zuten fazaña edo lehengo gaztelar epaileen epai batean, alkateak XIII. mendean, gutxi gora-behera 1239. urtean, epaiketa batean parte hartzeko Burgosetik etorritako merino bat (poliziaren buru edo erret-funtzionarioa) atxilotzeko agindua eman zuen, Gaztelako erregeak emandako hiribilduko foruen arabera ezinbestekoa baitzen horretarako euskal hiztuna izatea, eta euskaraz ez jakiteak hiribilduko legeak iraintzea suposatzen zuen. Beste historialari batzuek, ostera, ez dute gaztelania zaharrean idatzitako testu hau era berean interpretatzen, eta Oiakastroko alkateak, epaiketa euskaraz egitea exijitzean, oikastroarrek eskubide hori beren foruetan aitortuta baitzuten, merino-ak eskubide honen berri ez zuenez alkatea gartzelaratzeko agindua eman zuen:
"Esto es por fazanya que el Alcalle de Oia-Castro mandó prendar D. Morial que era Merino de Castiella, porque juzgara que elome de Oia-Castro si le demandase ome de fuera de la Villa o de la Villa, que el recudiese en Bascuence. Et de si sopo Don Morial en verdad, que tal fuero habían los de Oia-Castro, e mandol dexar e dexaronle luego, e que juzgase su fuero" ("Historia de la Legislación y recitaciones del derecho civil en España", Amalio Marichalar eta Cayetano Manrique, Madril 1868).
(22) Oia euskal hidronimotik ("ohea, ibilgua", espainieraz egun Oja deitzen dena) Oiakastro euskal toponimoa dator (euskal gramatika jarraituz espainierara Ojacastro bezala egokitu zena), eta baita gaur egungo La Rioja ere (1099.ean Gaztelako Alfontso VI.ak Miranda de Ebrori emandako foruan Rioga [rioia ahoskatuta] bezala idatzita agertzen da), hastapenean Rioja ("río Oja", euskaraz "Oia ibaia") toponimo latindarra erabiliz ibai honek zeharkatzen zituen herri eta haranak izendatzeko. Errioxa espainierazko Riojaren euskarazko egokitzapen fonetikoa da. Antzinako errioxarrek Errioxa, dokumentu historikoen arabera, "Oiako Harana" deitzen zutela uste da.
Euskal herrialdeek foruak kontserbatu zituzten (23), zeintzuekin gabe Gaztelaren barne egotea ezinezkoa izango zen. Erresuma honek euskaldunen artean foru-sistema oso sustraitua zegoela ikustean, foru hauek mantendu eta garatu zituen erresumaren barnean autogobernatzen jarrai zitezen. Gaztelako erregearen betebeharra zen, koroatze ostean, euskal herrialde bakoitzara etortzea bere Forua men egitera, eta zin egitera.
(23) Euskal foru-sistema: Forua euskal herrialdeetan indarrean egon den zuzenbide-antolakuntza da. Arau ezberdinez osatutako lege orokorra eta, era berean, lege konstituzionala eta kode zibila, penala eta prozesala. Denbora aurrera joan ahala, euskaldunen artean sustraitu ziren usadio eta ohituretatik sorturiko legea dugu. Euskal Forua Europako sistema politiko demokratiko lehenetariko bat izan zen. Europako beste erakunde batzuk baino askoz lehenago, euskal herrialde bakoitzako Biltzar Nagusiek, zegoeneko, Erdi Aroan, Habeas Corpus, hots, oinaze debekua, edo Kaparetasun Unibertsala (24) bezalako baliabide demokratikoak garatu zituzten. Bizkaian, adibidez, Foru-Baimenaren bitartez Foruaren aurka zihoan Bizkaiko Jaunaren erabaki guztiak baliogabetzen ziren.
(24) Kaparetasun Unibertsala: auzokide eta biztanleen arteko berdintasun zibila ezartzen du, honen ondoriorik garrantzitsuenak hauei oinazea emateko debekua edo zerga-salbuespena. Hortaz, jaunen eta basailuen arteko desberdintasuna desagertzen zen. Era berean, soldadutza baldintza batzuen arabera arautzen zen. Bizkaitarrak, adibidez, Bizkaiko Jaunari Luiaondon zegoen Malatu Zuhaitzeraino (Bizkaiko muga) jarraitzea derrigortuak zeuden; handik harantzago, gizon askeak zirenez, soldata jaso behar zuten.
1234.ean, Antso VII.a Azkarrarekin Nafarroako dinastia euskaldunak hil ziren. Errege honek 1212.ean musulmanen aurka Navas de Tolosa-ko gudan borrokatu zuen garaipena lortuz. Guda honetatik dator xemenoiztarren Arrano Beltza euskalduna ordezkatuko zuen egungo Nafarroako armarriaren jatorriari buruzko mitoa (25). 1234. urtean, errege hau hiltzean, nafar koroa Champagne etxeko Teobaldoren eskuetara pasatuko zen.
(25) Nafarroako gaur egungo armarria: hondo gorri baten gainean jarritako urrezko kateez osatuta dago, kate-mailaz osaturiko zortzi besoen elkargunean esmeralda bat dutelarik, eta ororen gainean, berriz, errege koroa, Nafarroako antzinako erresumaren ikurra.Iraganeko historialariek, egun dauzkagun datu historikoak ez edukitzean, armarriaren jatorria azaltzean garai horietan zeuden mitoez betetzen zuten, honela armarri honen sorrera 1212.ean ezartzen zuten, Antso VII.a Azkarraren armarria izango zelarik, eta berarentzat hartu zuena, penintsularen errekonkista garaietan, Nafarroa, Gaztela eta Aragoiko erregeek gerlari musulmanak Navas de Tolosan (oraingo Jaengo probintzian) garaitu zituztenean. Armarriko kateak Miramamolin Berdea errege mairuaren denda inguratzen zutenak izango ziren, mitoaren arabera, Antso Azkarrak berak bere ezpatarekin hautsi zituenak, eta erdian dagoen esmeraldak garaituriko errege mairuak durbantean zeramana irudikatuko zuen. Antso Azkarrak irudi hori aukeratuko zuen bereizgarri heraldikotzat, ordura arte erabiltzen zuen Arrano Beltzaren ordez. 1910.ean Foru Diputazioak, mito honetan oinarrituta, egungo diseinua onartzen du Nafarroako armarriaren modelo ofizial bezala.
Gaur egun daukagun dokumentazioaren arabera argi hautematen da azalpen hau ez dela errealitatearekin bat etortzen, heraldikan eta katedraleen apainketan euskaldunen artean asko erabilia izan den euskal izarra eta blokatuaren (ez apurtzeko nafar guda-armarrietan erabilitako errefortzua, geroago karbunklo baten moduko itxura hartuko zuena) arteko asoziaziotik sortutako armarria baino ez baita. Karbunklo hau, azkenean, nafarren ikurrik adierazgarriena izaten amaituko zuen eta, hortaz, Nafarroako Teobaldo II.aren armarria eta, etorkizunean, nafarren armarria. Zortzi puntadun euskal izarra, bi muturrak behekalderantz dituen ilargierdia eta lauburua bezalako eguzki-diskoak, euskal ikurrik zaharrenetarikoak dira.
Ikur hauek euskal Burdin Arotik aurki ditzakegu, adibidez, eguzki-diskodun Mikeldiko idoloan; baina, batez ere, erromatar garaitik gaur egunera arte: hilarrietan, txanponetan (Kalagorri baskoiko ilargierdia izarrarekin), eta baita herri eta familien armarri heraldikoetan ere. Adibidez, euskal izarra, hilargierdiarekin batera ala ez, beste euskal udalerri askoren artean, Lizarra, Iruñeko San Zerningo Burgua, Atarrabia eta Irunberriko udalerrien armarrietan aurki dezakegu. Aurrerromatar garaietatik, ilargierdi eta izar euskaldunak elkarturik, askotan, irudian agertzen den bezala irudikatuak dira. Irudikapen honek, uste denez, Artizarra eta ilargiaren konjuntzioa irudikatzen dute, hortaz, Nafarroako armarria Artizarraren irudikapenaren bilakaera izan liteke.
Jose Moret Mendi aitak (XVII. mendeko jesuita eta historialari iruindarra) bere Annales del Reyno de Navarra-n Arrano Beltza Antso VII.a Azkarra-ra arte (1194-1234) Nafarroako erregeen ikur pertsonala izan zela esaten du. Ikur honen erabileraren iraupenari buruz eztabaida haundia dago, honen erabilera bakarrik Antso VII.aren erregetzan idatzitako erreferentzietan edo erret-zigiluan aurkitu baita. Antso VI.a Jakitunaren zigiluan, Antso VII.aren aita izan zena, ezpata eta armarria eramaten dagoelarik zaldi baten gainean agertzen da. Armarri honetan, lehengo aldiz, izar itxuradun blokatua (errefortzua) agertzen da, zeinari esferatxo batzuk gehitzen zaizkion. Antso VII.ak ondorengorik ez izatean, Antso VI.aren bilobak, Teobaldo I.ak, nafar tronuaz jabetu, eta bere aitonaren zigiluarekin antza haundia eta armarri blokatu berbera zuen zigilua berea egin zuen. Bere oinordekoa Nafarroako Teobaldo II.a izan zen, eta bere erregetzan, garai haietako heraldika jarraituz, blokatu hau, zegoeneko, karbunklo batean bihurtu zen, bere esmeralda eta esferatxodun barratxoekin, erregearen zigilu bihurtuz. Zigilu hau bere armarria bilakatuko zen eta, denbora aurrera joan ahala, Nafarroako armarria.
Esmeralda eta esferatxodun hastapeneko karbunklo hau ixten eta karratu itxura hartzen joango zen. XVI. mendean, Nafarroaren gaztelar konkista gertatu eta gero, esferatxodun barratxo hauek, azkenean, egungo armarriko kateetan bihurtuko ziren.
Antso VII.a Azkarraren garaian, Israeleko toki santuak berreskuratzeko, eta Islam-aren zabalkuntza gelditzeko asmotan, beste europar erresuma batzuekin batera, nafar espedizio garrantzitsuenak hasten dira. Lehena, arestian aipatu duguna, errege honek, 1212.ean, Navas de Tolosako batailan parte hartu zuena. Bigarren espedizioa, Seigarren Gurutzadan murgilduta, bere ondorengoak, Teobaldo I.ak, Lur Santura aurrera eraman zuena (1238-1242), espedizioa Nafarroatik irten, Parisera heldu, hiri honetatik Marsellara, bertan itsasoratu eta Esminaraino (egungo Turkia), eta handik Jerusaleneraino heldu zen. Azkenik, Teobaldo II.aren nafar espedizioa (1270), Zortzigarren Gurutzadan (historialari batzuek zazpigarrena bezala kontsideratzen dute), Marsellatik irten zuena Siriaraino, gune haietan estatu gurutzatuetatik geratzen zenari laguntzeko; gurutzada honen ibilbidea, azkenean, Tusinera desbideratuko zen.
Nafarroan erreinatu zuten fratses, okzitaniar eta gaskoi jatorriko dinastia ezberdinen arabera, koroaren lurraldeak, garai ezberdinetan, frantses, okzitaniar eta gaskoi lurraldeekin handituko dira. Champagne-ko dinastia frantsesarekin nafar aginpidearen barnean Frantziako ipar-ekialdean dauden Lorenako mugaldeko lurraldeak, eta baita Meaux, Provias eta Chalons ere zeuden. Evreux-ko dinastia frantsesarekin: Mortain, Cherburgo, Beaumont, Eureux, Languerille eta Etampes-ko Frantziako ipar-mendebaldeko lurralde normandiarrak; Angulemako lurraldea, Frantziako erdian; Montpellier, Frantziako ipar-ekialdean; eta Biarno, gaur egungo Zuberoako herrialdea bere baitan zuena. Foix-Albret-ko dinastia gaskoi-okzitaniarrarekin: Albreteko lurralde gaskoiak, Guiena okzitaniarra, Limoges eta Perigord bere baitan zuena, Bigorrako lurralde gaskoia eta egungo Andorraren gainean dagoen Foix-ko okzitaniar lurraldea.1238.-1240.ean Nafarroako Foru Zaharra idazten da. Erresumaren lehen konstituzio idatzia. 1274.ean, Henrike I.aren heriotza geroztik, Nafarroa frantses koroaren barnean egotera pasatu zen. 1328.ean Nafarroa frantses koroatik banatu zen. Evreux-ko Joan eta Felipe Nafarroako erregeak izango ziren. Hamaika urte geroago Ehun Urteko Guda hasi zen Frantzia eta Ingalaterraren artean. Joan Harokoa, Bizkaiko jauna, 1379.ean Gaztelako errege bihurtzen da. Bizkaiak, bere borondatez batua, bere burujabetza mantentzen du, Gaztelako erregeek eta, era berean, Bizkaiako jaunek Gernikan zin egitean adierazten den bezala. 1452.ean bizkaitar legedia biltzen duen Bizkaiko Foru Zaharra idazten da. Bost urte geroago Gaztelako Henrike IV.ak Gipuzkoako Ermandadearen Ordenantzen Koadernoa onartzen du. Bitartean, 1463.ean, Arabak egingo zuen, Arabako Ermandadearen kapitulatua idatziz. 1463.ean Luis XI.a Frantziakoa eta Henrike IV.a Gaztelakoaren artean hizketaldia izan zuten, Nafarroa erresuma bien artean banatzeko. 1483.ean, Katalin Foix-koak, Biarnoko familiakoa, Nafarroa oinordetzan hartzen du. 1514.ean Lapurdiko Forua idazten da, 1520.ean Zuberoakoa, eta 1607. eta 1632. urteen bitartean Nafarroa Beherekoa.
Elkarbanatu orrialde hau!
Euskal Herriko Historiak hurrengo orrialdean darrai >> Euskaldunak Ameriketako konkistan