Espainiako tronuaren borroka dinastikoan, Isabel (1833.ean hildako Fernando VII.aren alaba legitimoa) liberaleekin aliatu zen isabeldarren targoa sortuz; Carlos Maria Isidro de Borbon (Fernando VII.a erregearen anaia), absolutista zena, berriz, foru-erregimenen desagerketaren aurka zeuden foralisten tesiekin aliatu zen, karlismoa eta targo karlista sortuz.

Euskal gatazka karlista foru-erregimenak mantentzearen aldeko ala aurkakoen arteko gizarte-tentsioez baldintzatuta egon zen. Nekazaritza-jabeek mantentzea nahi zuten; batez ere, hirietan bizi ziren merkatariek, ostera, foru-erregimenak kentzea ala aldatzea nahi zuten. Lehenak absolutismoarekin bat etortzen ziren, nahiz eta Fernando VII.ak, Isabel II.aren aitak, foruak kendu nahi izan zuen.

Hortaz, "Lehen Guda Karlista"-n (1833 - 1839), hego-euskaldun biztanleriaren zati batek karlistak sostengatu zituen, ez arrazoi dinastikoengatik baizik eta liberalak desagertarazi nahi zituzten foruetan errotutako euskal erakundeak defendatzeko asmoz. 1839.ean karlistak garaituak izan ziren. Bergarako hitzarmena egingo zen zeinak Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako erregimen foralen galera apurka-apurka ekarriko zuen. 1841.ean espainiar aduana Ebrotik Bidasora pasatu zen. 1845.ean euskaldunen Hego Ameriketaranzko exodo masiboari hasiera eman zitzaion, exodo honek, goseteetatik ihes egiteko, zegoeneko, mende bat aurrerago hasita zegoen. XVIII. mendean, artean, nafar biztanleriaren gehiengoaren hizkuntza euskara zen. Goseteetatik ihes egin nahian, nafar asko bizitza hobe baten bila Ameriketara joan behar izan zuen, honek Nafarroaren deseuskalduntze oso Zumalakarregi, euskal jeneral karlistanabaria ekarriz. Gaztelania, lehen bakarrik Ebroko erriberan eta nafar-ekialdeko (erromantzatua) zati baten hitz egiten zena, deseuskalduntze honekin, nafar erdialdera eta iparraldera hedatzen hasi zen.

1856.ean Piriniar muga ezartzeko hitzarmen franko-espainiar bat burutu zen, Nafarroa, estatu bien artean banatuz.

"Bigarren Guda Karlista" (1872 - 1876), zeinean euskaldun askoren burujabetza berreskuratzeko nahia ilundu egin zen, karlisten gudarosteak garaituak izan zirenean. Honek espainiar zentralismoaren sendotzea ekarriko zuen eta, behin betiko, foru erregimenen galera.

 

 

 

Elkarbanatu orrialde hau!

 

 

 

 

Euskal Herriko Historiak hurrengo orrialdean darrai >> Abertzaletasunaren sorrera