Euskal errealitatea Gaztelako Erresuman barneratzea era zentzudun batean egin zela esan dezakegu. Gaztelak XII. mendetik aurrera Nafarroako Erresumako lurraldeak konkistatzen eta anexionatzen zihoan heinean, euskal lurralde bakoitzaren foruak (gobernu sistema) kontserbatzen eta garatzen joan zen zeintzuekin autogobernatzen joan ziren. Euskal herrialdeak estatu baten barnean zeuden estatuak zirela esan dezakegu. Beren aduanak, miliziak (espainiar gudarostea ez zen euskal lurraldean sartzen), legeak eta zerga-sistema berezkoak zituzten, eta Espainiako Erresumak ez zituen zergak biltzen foru aldundiak baizik. Bildutakoaren arabera kanon bat Espainiako Erresumari ematen zitzaion.

XVI. mendetik aurrera espainiar monarkiak bultzatutako zentralizazio eta gaztelartze prozesu geldo baina geldiezina hasiko da, euskal administrazioak administrazio zentralarekin arazoak izatea ekarriko duena. Tentsio hauek gero eta gehiago larriagotzen joango ziren, eta XIX. mendean lehertu egingo ziren, liberalak euskal herrialdeen foru-erregimenak zaharkituak zeudela eta modernitatearen aurka zihoazela kontsideratu zutenean. Liberalen arabera, Espainiarentzat kaltegarria zen "estatuak" bezalakoak egotea beste estatu baten barnean, herrialde beraren barnean salgaien eta pertsonen zirkulazioa oztopatzen zuten aduanak egotea, eta Espainiako Erresumaren barnean legedi ezberdinak egotea.

Bizkaiko Jaurerriaren Foruak zin egin eta gero, 1476.eko uztailak 30ean bilduriko Bizkaiko Biltzar Nagusiek Fernando Katolikoa erregea ohoratzen duteEspainiako tronuaren borroka dinastikoan, Isabel (1833.ean hildako Fernando VII.aren alaba legitimoa) liberaleekin aliatu zen isabeldarren targoa sortuz; Carlos Maria Isidro de Borbon (Fernando VII.a erregearen anaia), absolutista zena, berriz, foru-erregimenen desagerketaren aurka zeuden foralisten tesiekin aliatu zen, karlismoa eta targo karlista sortuz.

Garai horretan foru-sistema errespetatua bazen penintsulako euskaldun batik ez zuen bere espainiartasuna zalantzan jartzen, hau da, foruak espainiartasunaren aurrean jartzen ziren.

Euskal Herriko Dukerria (K.o. VI-VIII. mendeak) eta Iruñea-Naiarako Erresumaren (K.o. XI. mendea) bitartez lorturiko euskaldunen batasunak oso urrun zeuden denboran eta, zegoeneko, ez zuten irauten euskaldunen oroipen historikoan. Antzinako batasun honen aztarna bakarra gaur egunera arte euskaldunen artean Euskal Herria eta euskaldun terminoen erabilera mantentzea, Euskal Herriko Dukerrian zehar franko-bisogotiar garaian zabaldu zirelarik.

XVI. mendean euskaraz idazten hasi ziren lehengo testuetan ikus dezakegunez, Pirinioen alde bietara, Euskal Herria terminoa erabiltzen da, eta are Urdazubin jaio zen (Nafarroa) Axular apaizak hau osatzen duten zazpi herrialdeak deskribatzen ditu (Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa, Nafarroa Beherea eta Zuberoa). Hala ere, testu hauetan, garaiko beste batzuetan bezala, ez da hautematen bat eginik egoteko nahirik; honek, alde bateko eta besteko euskaldunak, orokorrean, beren egoera politikoan, hots, bi herrialdeetan bananduak eta, era berean, foru-entitate politikoetan zatikatuak, gustora zeudela adierazten du. Egoera hau XVIII. mendean aldatuko zen, ideologia liberala heldu eta gero.

Penintsulako euskaldunengan espainiartasuna Espainiako erregeari beren leialtasuna eta zerbitzuaren bitartez adierazten zen, honek aurretik euskal legeei begirunea izatea eta zin egiten bazituen. Euskal herrialde bakoitzaren foruetan ezarritako autogobernua txikiagotzeko eta zentralizatzeko ahaleginetan aurrera eramandako etengabeko politikek, Europan liberalismoa sortu zenetik larriagotuko zirenak, ahalegin independentistak sorrarazi zituen, 1795.eko Gipuzkoako bezalakoa. Konbentzio Frantsesak Espainia inbaditu zuenean, eta espainiar monarkiak lehenago edo beranduago foru-sistema abolituko zuela ikustean, Gipuzkoa independentzia lortu eta Frantziaren barne egoteko saiatu zen, bere foru-sistema errespetatzen bazen. Hala eta guztiz ere, independentismo hau herrialdekoa da. Euskal herrialde bakoitzak bere foru-erregimenaren alde Sabino Arana Goiri, abertzaletasunaren sortzaileabegiratzen zuen, bere egoera politiko, ekonomiko eta sozialaz arduratzen zen, beste euskal herrialdeak kontuan izan gabe, abertzaletasuna sortu arte euskalduna izateko kontzientzia politikorik ez baitzen existituko. Izan ere abertzaletasun hau bizkaitar independentismoaren bilakaera bezala sortu zen.

Liberalek garaituriko gerra karlista bi egon ziren, azkenean foru-erregimenen desagerketa ekarriz.

Erakunde foralak abolituak izan zirenean irain bat suposatu zuen biztanleariaren sektore foralista batzuentzat. Mendeetako erakunde haun bitartez, euskal errealitatea Gaztelan eta, gero, Espainian barneratzea lortu zen. Abolizioaren aurka zeuden sektore hauen artean, ia gehienak Bizkaia aldean, bizkaitar independentismoa sortzen hasiko zen, bere buru Sabino Arana zelarik. Arana, hasieran, bizkaitar independentista (26) zen, zeren berak zioenez, guda karlistak galdu ondoren, foruak abolitzean, espainiar koroak Gaztelan eta, geroago, Espainian barneratzeko bizkaitarrekin egindako ituna apurtzen zuen, eta barneratze itun hau ez betetzean bizkaitarrak, zegoeneko, ez ziren espainiarrak. Horregatik Eusko Alderdi Jeltzaleko kideei "bizkaitarrak" deitzen jarraitzen zaie, beren ideologiaren jatorria bizkaitar independentismoan izan zuelako. Hala ere, azkar asko, bizkaitar independestismoaren ideia hauek XIX. mendearen amaierako erromantizismo korronteekin nahastatuko ziren: hizkuntza bat, populu bat, nazio bat, euskal abertzaletasunari hasiera emanez. Ideologia berri honek, 1895. urtean, Sabino Aranari Euzko Alderdi Jeltzalea sortzera bultzatuko zion, euskaldunok bizi garen lurrari Euzkadi (27) deituz.

Sabino Aranak independentismo bizkaitarra alde batera utzi behar zela uste zuen, eta euskaldun guztien artean ekintza-batasuna bultzatzea euskal herrialde bakoitzaren foru-askatasunak errazago berrezartzeko. Bere aburuz, espainiarrak eta frantsesak etengabeki erasotzen ari ziren euskal askatasunak, eta euskaldunei ez zieten ematen beste irteerarik independentzia lortzea baino, honela, "Zazpiak Bat" lema sortu zuen.

1898.eko irailak 11n, EAJ sortu eta hiru urte geroago, Sabino Aranak, lehengo aldiz, bere alderdiarentzat probintzi-diputatuaren akta lortzen du 4.545 bozka bizkaitarrekin.

(26) Ikurriña: Sabino Arana eta bere anaiak, hasieran, Ikurriña, edo euskal bandera, Bizkaiko bandera independentista bezala diseinatu zuten. Hondoan daukan kolore gorria bizkaitar bandera tradizionalaren kolorea da (Padurako batailan bizkaitarrek isuritako odola irudikatzen du). Gurutze zuriak bizkaitarren kristautasuna adierazten du, eta ikoroski berdeak (Deun Andresen gurutzea) Bizkaiaren independentziaren ikur da, 870. urteko Deun Andresen egun baten, aurrerago esandako Padurako batailan, Bizkaiak Leondar Erresumatik independentzia lortu baitzuen. Ikoroskiaren kolore berdea Gernikako Arbolaren ostoen koloretik dator; arbola hau antzina bizkaitar askatasunen ikur zen, baina Iparragirre kantari gipuzkoarrak, garai erromantikoan bertan, euskal askatasunen ikur bilakatu zuen bere "Gernikako Arbola" kantarekin. Bizkaitar independentismoa EAJ-ren euskal abertzaletasunean bihurtu zenean, ikurriña, Sabino Aranak amesturiko Euskal Herriko zazpi foru herrialdeen Euzkadiren bandera independentista bezala hartuko zen [ Zazpiak Bat ].

Ikurriña, euskal bandera(27) Euzkadi: Sabino Aranaren pentsaera Europako XIX. mendearen amaierako korronte erromantiko, nazionalista eta arrazistek eragindu zuten, euskal abertzaletasuna sortuz. Europatik zetozen korronte ideologiko hauen eraginak, euskaldunok gutxienez K.o. VI. mendetik (euskara komunaren garatzea amaitu zeneko mendea) gure lurrari deitzeko tradizioz erabili izan dugun terminoa, hots, Euskal Herria ("euskararen lurra"), euskaldunon aberria izendatzeko terminoa bezala baztetzera eraman zion, euskaldunok hitz egiten genuen hizkuntzan erroturiko partaidetza nozioan oinarritzen baitzen, eta ez lurralde zehatz baten jaiotzan, garai horretako indoeuropar kulturadun europar nazio garrantzitsuenetan ohikoa zena. Edozein pertsona euskalduna izan zitekeen euskaraz hitz egiten ikasten bazuen, hau da, euskaldunok, tradizioz, Europako partaidetza nozio ez baztertzaileena genuen, Sabino Aranarentzat bateraezina zena lur zehatz baten jaiotzan eta bere biztanleen arraza-garbitasunean oinarrituriko europar nazio moderno batekin. Gainera, termino hau, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako karlistek (abertzaletasuna sortu zenean herrialde hauetako biztanle gehienen ideologia) erabiltzen zuten, zeintzuek euskaldunon espainiartasunaren defendatzaile irmoak ziren, hortaz, Sabino Aranaren aburuz, karlistek erabilitako Euskal Herria terminoa "espainiartasunez zikinduta zegoen". Gogoeta guzti hauek, azkenean, abertzaletasunaren sortzaileari Euzkadi ("euskaldunon lurra") neologismoa asmatzera bultzatuko zioten.

Sabino Aranak Euskadi zetaz idazten zuen eusk- erroa e(g)uzk(iko) laburketatik zetorrela pentsatzen zuelako. Etimologia honen jatorria antzinako euskaldunen erlijioan aurkituz, zeinean euskaldunak Mari gurtzen zuten (baita Maia edo Ama-Lur izenekin ere ezagutua), jainkosa honen ikur kosmikoa eguzkia eta bere irudikapen grafikoa lauburua zirelarik.

Bere eritziz eguzki hitza zetaz ahoskatzen denez, Euskadi ere zetaz idatzi behar zen. Baina, gaur egun, eusk- erroa euskalki guztietan esez ahoskatzen denez, Euskaltzaindiaren eritziz, Euskadi eta eusk- erroa daukaten hitz guztiak zetaz idatzi beharrean esez idatzi behar dira. Hala ere, zenbait jeltzale, bere fundatzailearen tradizioarekin jarraitzeko, zetaz idazten jarraitzen du. Antzinako euskal erlijioa nolakoa zen ezagutzeko orrialde honetara jo.

 

 

 

Elkarbanatu orrialde hau!

 

 

 

 

Euskal Herriko Historiak hurrengo orrialdean darrai >> Industrializazioa