Abertzaletasuna XX. mendearen lehen erdian apurka-apurka zabaltzen joan zen, Bilbotik Bizkaiko beste lurraldeetara eta, bertatik, beste euskal herrialdeetara. Ideologia honek hasieran klase aberats eta Bilboko intelektualengan arrakasta izan zuen, baina herrietako jende xumea karlista izaten jarraitzen zuen eta, hortaz, espainiarra sentitzen jarraitzen zuen. Abertzaletasuna sortu eta 19 urteetara, Bizkaiko Foru Aldundiaren lehendakaritza Franco eta Hitler-en arteko hizketaldia 1940.eko urriak 23an Hendaiako euskal udalerrian (Lapurdi)irabaztea lortuko du, zeina Ramon Sota eta Aburtoren eskuetan jarri zen.

Espainiar bigarren Errepublika garaian (1931-1939), espainiar guda zibila baino arinago, ideologia garrantzitsua zen eta, are hegemonikoa, Bizkaian eta Gipuzkoan, espainiar parlamentuan ordezkariak zituelarik. Ideologia hau zain egon beharko zen garai frankistara arte, zegoeneko bere alderdi ideologikoetan zatituta (zentro-eskuina eta ezkerra), Euskadiko eta Nafarroako iparraldeko udalerri gehienetan, ez bakarrik ideologia hegemonikoa izateko, baita bakarra izateko ere, frankismoak aurrera eramandako politika anti-euskaldunen ondorioz, zeintzuek espainiartasun sentimentua desagertarazi zuten.

XX. mendean zehar euskal herrialdeentzat autonomia-estatutu bat garatzeko hainbat ahalegin egongo ziren. Espainiar Errepublika garaian, 1931.eko Lizarrako Estatutuaren aurreproiektuan, lau herrialdeetan gehiengoa ziren EAJk eta nafar karlistek bultzatuta, Espainiar Errepublikaren barnean penintsulako lau euskal herrialdeen artean osatutako (Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroa) Euskal Estatu baten existentziaz aritzen zen. Aurreproiektu hau lau herrialdeen udalen gehiengoak onartu zutelarik. Lizarrako Estatutuari Errioxa ere atxikitu nahi zitzaion, historian zehar lurralde honek Euskal Herriarekin izandako lotura kulturalak, gizon-emakumeenak eta komertzialak kontutan hartuta, atxikimendu honen aldekoak Logroñoko alkatea, Logroñoko merkataritza-ganbera, enpresariak, orobat errioxar eliza ziren. Hala ere, Euskal Herriaren barnean egoteko euskaldunak bezala kontsideratzen ez ziren beste probintzia batzuei eskatzen zitzaizkien eskakizunak haundiak ziren:

 

"(...)LURRALDEA. Euskal Estatuaren lurraldea Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroaren mugen barnean daudenaz osatuta dago.

Jose Antonio Agirre, Eusko Jaurlaritzaren lehen lehendakariaAurrerantzean Euskal Estatuaren barnean egoteko onartuak izan daitezkeen beste lurralde batzuk, hauteskunde orokorretako hautesle-erroldaren barnean dauden lurralde horietako biztanleen 100eko 80ak plebiszitu-bozken bitartez hala eskatuta izan beharko du, beti onespen hori espainiar parlamentuak, euskal kontseilu orokorrak eta Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako legegile-biltzarrak baimentzen badute. Baita ezinbestekoa izango da ere, batasuna eskatzen duen lurraldea bere osotasunean ala bere perimetroaren zati batean euskal lurraldearekiko jarraia eta mugakidea izatea.

Lurralde hori euskal lurraldearen barnean egongo balitz, nahikoa izango da lurralde horren biztanleriaren gehiengoak barneratzea eskatzen badu (...)"

Euskal Estatuari atxikimendua errioxarren %80aren baiezko bozkek berretsi behar zuten eta gainera atxikimendu hau, beste batzuren artean, euskal herrialde bakoitzeko parlamentuak onartu behar zuen, orduan errioxar agintariek, azkenean, Euskal Estatuari batzeko helburua baztertu zuten.

Geroago, Lizarrako Estatutua espainiar parlamentuan ez zen onartuko, honek EAJri estatutuaren klerikalismoa leuntzera eramango zion kontserbatzaileak ez ziren alderdien atxikimendua lortzeko, hau nafar karlismoaren posizio politikoaren aurka zihoanez (Nafarroako biztanleriaren gehiengoaren indar politikoa, geroago altxamendu faxista sostengatuko zuena) euskal autonomia proiektutik aldendu egin zen, ez zuelako aurrera egin nahi laikoa izaten amaituko zuen estatutu batekin. Hortaz, hurrengoko estatutu aurreproiektua bakarrik mendebaldeko hiru euskal herrialdeentzat (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa) egin zen, espainiar guda zibilean, azkenean, Francoren gudarosteak artean konkistatu gabe zituen lurraldeetan gauzatuko zena (batez ere, Bizkaia, Bilbo Euskadiko hiriburua bezala zuelarik).

1936.ean, espainiar guda zibilean bertan, Jose Antonio Agirre, EAJkoa, lehen Eusko Jaurlaritza osatzen du, lehen lehendakaria izanez. Eusko Jaurlaritzak txanponak eta postako zigiluak egin zituen, baita 75.000 gudariz osatutako Eusko Gudarostea ere garatu zuen, espainiar errepublikar gudarostearekin batera matxinatu faxisten aurka borrokatzen zuena.

1937.eko Apirilak 26an, astelehena, Francok eskatuta hegazkin naziek Gernika bonbardatuko zuten. Herri hau bonbardatzearen arrazoia sentimentu bati erasotzea izan zen ("Gernikako Arbola" euskal askatasunen ikurra da), Gernika ez baitzen toki estrategikoa.

1937.eko ekainak 19an Euskadiko hiriburua, Bilbo, tropa faxistek konkistatu zuten eta Lehendakariak erbestera ihes egin behar izan zuen. Francok Bizkaia eta Gipuzkoa "probintzia traidoreak" deklaratu zituen altxamendu faxista ez sostengatzeagatik, beren foraltasuna kenduz; Arabak eta Nafarroak, aldiz, foraltasuna kontserbatu zuten altxamendu faxista sostengatu zutelako. 50.000 hildako eta 200.000 euskal exiliatu baino gehiago egon ziren.

Pezeta bateko euskal txanponaFrankismoaren garaipenak epe berri bat ekarri zuen, zeinean euskaldun biztanleriak bere hizkuntza, kultura eta euskal hizkuntzan irakasten zuten eskolen (ikastolak) debekua pairatu behar izan zuen, euskal hiztun zen biztanleria bere ama-hizkuntzan analfabetoa izatera behartuz. Hegoaldeko euskaldunek azkar asko, gaztelaniaz hitz egiten eta bizitzen ikasi behar izan zuten. Gaztelar hizkuntza eta kultura, bakar-bakarrik, Hegoaldeko hirietan, Bizkaiko mendebaldean, eta Araba eta Nafarroaren hegoaldean ezagutzen ziren, baina Hego Euskal Herriko gainontzeko lurretan guztiz ezezagunak ziren.

Frankismoak euskaraz idatziriko liburu guztiak eta ikastolak erre egin zituen, euskal hiztun zen biztanleriari zigor zentzagarriak ezarriz gaztelauaren ikasketa bizkorragoa izan zedin. Gaztelaniaz hitz egiten zuten Hegoaldeko herritarrak, gaztelau hiztunak izateari esker, errepresio kultural honetatik at gelditu ziren, hauentzat frankismoa gainontzeko espainiarrentzat izan zen bezalakoa izanez.

Erregimen frankistak euskal biztanleriaren zati haundi baten espainiartasun sentimenduaren galera ekarrarazi zuen, lehen euskal biztanleriaren gutxiengo baten sentimendua zen independentismoa sustraituz (abertzaletasuna, bai zentro-eskuinekoa (EAJ) eta baita ezkerrekoa ere (EAE), frankismoa baino arinago autonomista zen).

Diruduna edo xumea zen euskal gizartearen maila askotan gertaturiko abertzaletasunaren sustraitzea, hortaz, garai frankistan euskaltasunarekin zerikusirik zuen guztiaren debekuarekin eman zen. Euskal hirietako biztanleentzat, bestalde, gaztelau hiztunak izanda, frankismoak gainontzeko Espainian gertaturiko askatasunen galera suposatuko zuen. Euskal hiztuna zen herrietako biztanleentzat, ostera, askatasunen galeraz gain, bere nortasunari eraso egitea suposatu zuen. Euskal hiztun baten espainiarra izateko era euskalduna izatea zen. 50 zentimoko euskal zigiluaFrankismoak euskal hiztun zen biztanleriari berea zena eta espainiarra zenaren artean aukeratzea derrigortu zion, hots, euskalduna zenaz arnegatzea. Euskaldunentzat euskalduna eta espainiarra izatea aurkakoa bihurtu zen eta gehiengoak euskalduna izaten jarraitzea aukeratu zuen. Era honetan abertzaletasuna eta independentismoa euskal gizartean sustraitu ziren, anti-espainiartasun bat sortuz, zeinaren adierazlerik nagusiena estremismoan ETA izan zen.

1959.ean ETA ("Euskadi Ta Askatasuna") jaio zen. Frankismoaren aurka sortutako erakunde armatua. Bere xedeak autodeterminazio eskubidea, Euskal Herriaren independentzia eta euskal estatu sozialista ezartzea zirelarik besteak beste, hauek jadesteko biolentzia erabiliz. Espainian demokraziaren etorrerarekin ETAk bide demokratikoak baztertu zituen eta, Frankismo garaian bezala, biolentzia erabiltzen jarraitu zuen. ETA espainiarra zen guztiaren aurkako gorrototik sortu zen, sentimendu honen jatorria frankismoko espainiarra izateko ikuspegi monolitikotik zetorren, hots, espainiarra espainiarrez mintzatzen zena zen; galiziar, kataluniar eta euskal kulturak ez ziren espainiarrak, hortaz, beraiekin amaitu beharra zegoen.

 

 

 

Elkarbanatu orrialde hau!

 

 

 

 

Euskal Herriko Historiak hurrengo orrialdean darrai >> Demokrazia eta Autonomia Estatutuak