1975.ean Franco jenerala hiltzean, Espainian demokraziaranzko trantsizio-prozesua hasi zen. Euskal alderdi batzuen artean (EAJ, PSE-PSOE, ESEI, EAE, EPK eta Euskal Demokrazia Kristaua) 1977.eko ekainak 15ean Espainiako parlamenturako aukeratuko ziren parlamentari eta senadoreak Euskal Herriko autonomia estatutua idatziko zutela erabaki zuten.
48 urte igaro eta gero Espainian egingo ziren lehen hauteskunde orokorretan ezker abertzalea bere osotasunean ez aurkezteak, euskal lau herrialdeentzat autonomia komun baten aldekoa zen Nafarroako PSE-PSOE Nafarroan gutxiengoan geratzea ekarriko zuen, autonomia bateratuaren aurka zegoen UCD-rekiko (zentro-eskuin espainolista), azken alderdi honen helburua, EAJk erdietsiriko bozkak ikusita, zeintzuek lau herriadeetako autonomia bateratu bateko gobernua emango zien, probintzia bakarreko nafar foru-autonomia osatzea baitzen. Nafarroako UCDk 3 diputatu lortu zituen (75.036 bozka - %29,03a); PSE-PSEk, berriz, 2 diputatu (54.720 bozka - %21,17a).
UCDren jarrera, Nafarroako beste gehiengodun ideologietan existitzen ez zena, autonomia bakar batean Euskal Herriaren bateratze politikoaren xedea abertzaletasunaren berezko zerbait bezala jotzeak, nahiz eta helburu hau ere, garai haietan, Nafarroako ezkerreko alderdi ez-abertzale guztiak izan, nabarrismoari ateak irekiko zion (28).
(28) Historikoki nafarra dena errealitate ezberdina izan dela euskalduna denarekiko orain dela gutxiko postulatu politikoa da. Demokraziarako trantsizioan eman zen, Nafarroako Foru Erkidegoak beste penintsulako euskal herriadeekiko berezko nortasun ezberdina edukitzeko eta nortasun berri hau irmotzeko. Historikoki nafarrak euskaldunak kontsideratu ez ezik Nafarroa Euskal Herriaren seaska ere kontsideratu izan baita, vasco (euskalduna) latindar hitza aurrerromatar garaietatik Nafarroa, Errioxa eta Aragoiko ipar-mendebaldean bizi zen tribuaren izenetik dator eta, vascones.
Postulatu politiko honen berritasuna baita Iruñeko Nafarroako Foru Gobernuaren egoitza den Nafarroako Jauregiaren aurrean ere ikus dezakegu, non Foruen Monumentua dagoen. Monumentu hau Manuel Martinez Ubago eta Lizarraga artistarena da, eta 1903.ean eraikia izan zen. Bere eraikuntza, herri-harpidetzaren bitartez egina, nafar foru erregimenaren alde eta, German Gamazo, ogasun ministroaren nafar foruak abolitzeko nahiaren aurka protestatzeko egin zen. Ministro honek, Nafarroaren berezitasunak kontuan hartu gabe, nafar zerga-ematea beste espainiar probintziekin parekatu nahi zuen eta. Kontraforu hau "Gamazada" bezala ezagutua izan da.
Monumentu honek bere goialdean Nafarroa irudikatzen duen brontzezko andere haundia dauka, honen eskuineko eskuan armarriaren kateak, eta ezkerrekoan, berriz, foru-legea..
Behealdean brontzezko bost plaza dauka, espainieraz eta euskaraz idatziak, nafarren eskubideak, askatasunak eta historiari buruzko testu alegorikoekin. Euskaraz idatziriko plaka batean honako hau irakur dezakegu:
“Gu gaurko euskaldunok, gure aitasoen illezkorren oroipenean, bildu gera emen gure legea gorde nai degula erakusteko”
Beste plaka batean, kasu honetan iberiar karakterez idatzita, era honetan, inoiz menperatu izan ez den aurrerromatar populua izatearen euskaldunen harrotasuna irudikatuz, honako hau esaten da:
“guk, euskaldunok, ez dugunok beste jaunarik Jainkoa besterik, atzerritarrari ostatu gozoa eman ohi diogu, baina ez dugu bere uztarria jasan nahi. Entzun ezazue ongi, gure seme-alabok”
Nafarroako eskuin espainolistak Hego Euskal Herria bi erkidego autonomoetan zatikatzeko bidea hasita, 1978.eko urrian, Partido Socialista de Euskadi bide hori jarraituz bitan zatikatuko da, eta Partido Socialista de Navarra (PSN-PSOE) sortuko zen; hortik aurrera, Partido Socialista de Euskadi-k (PSE-PSOE) bakarrik mendebaldeko hiru euskal herrialdeetan egingo du lan. Honekin eremu guztietan zatikatzeen prozesu luzea hasiko zen, adibidez, Comisiones Obreras (CCOO) sindikatuak ez zuen izango mendebaldeko euskal herrialdeetatik banaturiko nafar konfederazio propio bat 2004. urtera arte.
Negoziazio asko egin eta gero, Nafarroako parlamentuaren emaitzei zain egon zen ea azkenean Nafarroa, beste euskal herrialdeekin batera, autonomia bateratu baten barnean egongo bazen jakiteko. Espainiar konstituzioaren idazketan laugarren xedapen iragankorra gehituko zen, zeinaren bitartez, Nafarroako parlamentuak nahiko balu, erreferenduma egiteko aukera izango zuen, nafarrek, beste euskaldunekin batera, autononomia bateratu batean sartzea nahi bazuten erabakitzeko. UCD-ko kide batzuk laugarren xedapen iragankorrarekin guztiz aurka agertu ziren, abertzaleei emandako lagapena bezala kontsideratuz, honela, alderdi berri bat sortu zuten, Unión del Pueblo Navarro (UPN), ideologia nabarristari hasiera emanez. Nabarrismoaren adierazgarririk nabarmenenak honako hauek dira: Euskal Herriaren bateratzearen guztiz aurka egotea, xede politiko abertzale bat bezala kontsideratzen dutelako, nafar foraltasunaren defentsa eta espainiartasun sentimentu sakona.
Partido Socialista de Navarra jaioberriaren norabide aldaketarekin, artean beste euskal herrialdeetatik banatutako Nafarroa baten alde agertzen zena, nahiz eta ezker abertzalea 1979.eko apirilak 3an egin ziren nafar parlamenturako hauteskundeetara aurkeztu eta 9 diputatu lortu, nafar diputatuen gehiengoak euskal erakunde aurreautonomikoan (Euskal Kontseilu Orokorra) ez parte hartzeko erabakia hartu zuen, ez eta etorkizunean egongo zen euskal autonomian.
Era honetan, Iruñean hiriburu izango zukeen Euskal Herriko erkidegoa ezinezkoa bilakatu zen, bi autonomia-estatutu sortuz: alde batetik Gernikakoa, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako lurralde historikoak bateratzen zituena; eta, bestaldetik, Nafar Foru Hobenkuntzarena, bakar-bakarrik nafar herrialdearentzat. Hemendik aurrera, Nafarroa, euskal tribu guztien aitzindaritzaren bitartez Pirinioko alde bietara zabaldu zen franko-bisigotiar garaiko Euskal Herriaren sortzailea izan zena, legalki Euskal Herritik kanpo egotearen paradoxa historikoa emango zen. Burgosko probintzia, Gaztelaren seaska izan zena, Gaztelatik kanpo egongo balitz bezala.
Bi erkidegotan Euskal Herriaren zatiketa legalaren ondorioetariko bat, gaur egun, Gasteiz, mendebaldeko euskaldunen hiriburua, legez Euskal Herriko Erkidego Autonomoaren hiriburu ofizial bezala ez kontsideratzea, bakarrik hiriburu administratibo bezala, non arabarren, bizkaitarren eta gipuzkoarren erakunde komunak dauden; Euskal Herriko hiriburuaren ofizialtasuna bakarrik Iruñea izan dezakela kontsideratzen baita, baskoien hiriburu historikoa izan zena eta, geroago, Nafarroako Erresumarena.
1979.eko urriak 25ean, erreferendun batez, Gernikako Estatutua (Nafarroa sartzeko atea irekita uzten zuena) mendebaldeko euskal biztanleriaren gehiengo batek onartu zuen bitartean; Nafarroan bere autogobernua onartzeko ez zen erreferendum batik egon. Honela, nafar gizartean beste hegoaldeko euskal herrialdeekin entitate politiko berean baturik egoteko zegoen eztabaida eragozteko asmotan. Nafar autogobernua, beraz, Nafar Foru Hobekuntzarako legearen bitartez Francoren denboran zegoeneko existitzen zen Nafar Aldundiaren konpetentzien gehikuntzatik sortuko zen.
Demokrazia heldu bazen ere, ETA-k Espainiako Segurtasun Indarretako kideak erahiltzen, "Zerga Iraultzaile" deiturikoaz enpresariei estortsio egiten eta, batez ere, UCD (gaur egungo Alderdi Popularra, PP), AP (egungo PP) eta PSOE alderdietako kideei mehatxatzen eta erahiltzen jarraitu zuen. Demokrazia heldu eta gero ETAren ekintzak ez amaitzearen arrazoia, bere kideen aburuz, Espainiar Konstituzioan euskal populuaren autodeterminaziorako eskubidea ez egotea eta Hego Euskal Herria Espainiaren menpean zeuden entitate politiko artifizial bitan zatitzean zetzan.
Hirurogeita hamar eta laurogeiko hamarkadetan ETAren aurka borrokatzeko, demokrazia eta zuzenbidezko estatutik kanpo, guda zikina sortzen da. Erakunde hauek, batez ere, Batallon Vasco-Español (UCD-ko gobernuetan sortuak) eta GAL (PSOE-ko gobernuetan sortuak) izan ziren eta Herri Batasuneko (ETAren adar politikoa) kideak eta Iparraldean zeuden ETAko ekintzaile edo errefuxiatuak erahiltzen zituzten.
Elkarbanatu orrialde hau!
Euskal Herriko Historiak hurrengo orrialdean darrai >> 1980-1990 ibilbide politikoa