1980.eko apirilaren 9an egindako lehen hauteskunde autonomikoetan, Euzko Alderdi Jeltzaleak (EAJ), Legebiltzarreko 60 eserlekutik 25 erdietsiz, gehiengo lasaia lortuko zuen, ETAren hegal politikoko Herri Batasunako hamaika parlamentariek, espainiar konstituziotik eta Gernikako estatututik eratortzen zen euskal erakunde-artikulazioa ez onartzean, ia legegintzaldi guztian, Legebiltzar-lanetan ez baitzuten parte hartu. EAJko nafar buruzagia zen Carlos Garaikoetxea Eusko Jaurlaritzaren lehen lehendakaria izango zen.

1981.ean espainiar espetxeetan zehar ETAko presoen sakabanaketa hasten da, hauetariko batzuk Euskal Herritik milaka kilometroetara bidaliz. Espainiar gobernuak erabaki hau hartu zuen presoak ETAko nukleo gogorretik banatzeko, era honetan, presiorik gabe, borroka armatuari uko egiteko posibilitate gehiago izan zezaten, bergizarteratzea erraztuz.

Carlos Garaikoetxea Urritza, Eusko Jaurlaritzaren lehendakaria1984.eko apirilaren 12an, euskal ganberak 75 parlamentari zituenean, Garaikoetxea kolore bakardun gobernu baten buru berrautatua izan zen 32 eserlekuren laguntzarekin. Baina urte bereko abenduaren 18an, Euskal Autonomia Erkidegoko erakundeen bateratzeari buruzko 1983.eko azaroan Legebiltzarrean onartutako Lurralde Historikoen Legean, bere alderdiak zuen eritziarekin ados ez egotean, Garaikoetxeak bere postua EAJko asanbladaren eskura ipintzera bultzatuko zion. Garaikoetxearen ustez, lege berri honen bitartez herrialde bakoitzeko foru aldundiek lortuko zuten gehiegizko boterearen aurka baitzegoen. Bera ordezkatzeko EAJk garai hartan Gipuzkoako aldun nagusia eta lehenago Arrasateko alkatea izan zen Jose Antonio Ardantza izendatu zuen, zeina 1985.eko urtarrilaren 26an Eusko Jaurlaritzako lehendakaritzaz jabetu zen. Aurreko egunetan Eusko Jaurlaritza eta Euskadiko talde sozialistaren artean industri birmoldaketa, zenbait lege-ekimen, autonomia-garapena eta terrorismoaren aurkako borrokari buruzko legegintzaldi-ituna sinatu zen.

1986.eko maiatzean martxen, prentsaurreko eta manifestaldien bitartez ETAren borroka armatuaren desagerketa eskatzen zuen "Euskal Herriko Bakearen aldeko Koordinakundea" sortu zen.

EAJren zatiketa 1986.eko uztaila eta abuztua bitartean gertatzen da, alde kritikoko hamaika kide alderditik kanpo bota zituztenean. Hauek alderdi berri bat sortu zuten, Eusko Alkartasuna (EA). Garaikoetxea alderdi berri honen buru izan zelarik. Zatiketa gertatu eta gero, Ardantzak ezin zuen gobernatu geratzen zitzaizkion diputatuekin, beraz, 1986.eko irailaren 26an legebiltzarraren disoluzioa eta urte bereko azaroaren 30erako autonomia-hauteskundeen deialdia jakitera eman zuen.

Lehendakarigai berriz ere izendatua, 1987.eko otsailaren 26an Ardantza, alderdi sozialistarekin (PSOE) koalizioan, 1987-1990 urte bitarterako berrautatua izan zen.

Armatuki ETAk eta politikoki HBk ordezkatzen zuen ezker abertzaleak euskal gizartean zuen sostengua geroz eta haundiagoa zen. Gerra zikinak ezker abertzalea gelditu beharrean indartu egiten zuen, orduan, estatu mailako alderdi politikoek (PSOE, CDS eta AP) eta EAJ, EA eta Euskadiko Ezkerra (EE, gaur egun euskal PSOEn barnean dago) bezalako abertzaleek 1988.eko urtarrilaren 12an Ajuria-Eneako Ituna sinatu zuten. Itun honen helburua HB Euskal Herriko indar politiko hegemonikoa ez bilakatzea zen. Kontuan izan behar dugu EAJk alderdi berri bat sortuko zuen (EA) zatiketa bat jasan zuela. Zatiketa honek EAJ oso ahuldua utzi zuen. Euskal erakundeak erabateko gehiengoz gobernatzetik PSOEkoekin gobernatzera pasatu zen. EAJk HB arrisku bat bezala ikusten zuen, azken honek erakunde askotan EAJ ordezka baitzezakeen, era honetan, euskal erakunde-antolamendua desegonkortuz, HB Gernikako autonomia estatutu eta espainiar konstituziotik eratortzen ziren Jose Antonio Ardantza Garro, Eusko Jaurlaritzaren lehendakariaeuskal erakundeen erabat aurka baitzegoen. Erakunde hauek HBren ustez, Hego Euskal Herria bi erkidego artifizialetan (Euskadi eta Nafarroa) banatzen zituen eta euskal populuari autodeterminatzeko eskubidea ukatzen zioten. EAJren zatiketak, esate baterako, HB Gipuzkoako herrialdean indar nagusia izatea eta, aldi berean, hau gobernatzea ahalbidetzen zuen.

Ajuria-Eneako Itunaren xedea ETAren amaieraren bitartez bakea lortzea zen. Bukaera hau lortzeko ETAren aurkako borroka poliziala eta honen biolentzia gaitzetsi arte bere manifestazio politikoaren, hots, HBren isolamendu politikoa bultzatzen zituen. Baina errealitatea oso ezberdina zen. Estatu mailako alderdientzat itun honek estatua desegonkortu eta Espainiar batasuna arriskuan ipintzen zuen zutabe nagusienaren aurka indarrak bat egitea suposatzen zuen. EAJk itun honekin HBk botere maila gehiagorik ez lortzea eragotzi eta euskal erakundeak gobernatzen jarraitzeko PSOEren sostengua ziurtatzea nahi zuen, halaber PSOEk (garai haietan Espainian gehiengoa zuen indar politikoa) euskal autonomia estatutu osoaren garapena bultzatzea.

Aljerren 1989.eko martxoan PSOEko espainiar gobernua eta ETA negoziatzen hasi ziren, hilabete bat geroago negoziazioak gaizki irten eta ETAk, ostera ere, armak hartu zituen.

 

 

 

Elkarbanatu orrialde hau!

 

 

 

 

Euskal Herriko Historiak hurrengo orrialdean darrai >> 1990-2000 ibilbide politikoa