Euskadin, Eusko Jaurlaritzara konstituzionalismoaren etorrerarekin, eztabaida haundia sortuko zen hezkuntzaren inguruan. Konstituzionalisten aburuz, aurreko euskal gobernuek gurasoei bere seme-alabak euskaraz matrikulatzeko derrigortzen zieten, espainieraz matrikulatzeko askatasuna ukatuz. Eusko Jaurlaritzak erraztasun guztiak eman zituen gurasoek bere seme-alaben hezkuntzarako mintzaira-eredua aukera zezaten (A eredua [dena gaztelaniaz euskara ikasgai bezala], B eredua [ikasgai batzuk euskaraz eta beste batzuk gaztelaniaz] eta D eredua [dena euskaraz hizkuntza eta literatura espainarraren ikasgaiarekin ] ).

2010.eko otsailaren 17an Eusko Jaurlaritzak matrikulazioetako datuak jakitera eman zituen. Espainieraz matrikulatzeko konstituzionalistek egindako kanpaina eta gero: gurasoen %3,9ak espainieraz ikasteko eredua aukeratu zuen (A eredua), %22,4ak eredu elebiduna (B eredua) eta %73,6ak euskaraz ikasteko eredua (D eredua). Eusko Jaurlaritzaren hezkuntza sailburuak oker zeudela adierazi zuen, espainieraz ikasteko eskaera gehiago egongo Sorturen aurkezpena prentsaren aurreanzela uste baitzuten, eta guraso guztiek bere hizkuntza-askatasuna erabat erabili zutela. Hurrengo urtean, 2011.ean, konstituzionalismoak ez zuen egin espainieraz matrikulatzeko kanpainarik.

2010.eko martxoan, "Bruselako Deklarazioa"-n, nazioarteko esparruko 20 pertsona ospetsu baino gehiagok parte hartu zuen, hauen artean Bakearen Nobel saridunak izandako Desmond Tutu eta Frederik de Klerk, Hegoafrikako presidente ohia, edo John Hume eta Mary Robinson, irlandar lehen ministro ohiak izandakoak. Deklarazioaren bitartez, ETAri "nazioarteko erakunde independente batek kontrolaturiko su-eten iraunkorra eta baldintzagabea" eskatzen zioten, eta Espainiar Gobernuari "behar bezala erantzun dezala" egoera horri "ezberdintasunak konpon daitezen eta bake iraunkorra jadets dadin".

2010.eko apirilak 24an ezker abertzaleak "Iruñeko Deklarazioa"-ren bitartez ETAri eta Espainiar Gobernuari "Bruselako Deklarazioa"-ri era konstruktiboan erantzuteko eskatzen die. Espainiar Gobernuari egiten zitzaizkion eskaera guztiei beti gauza bera erantzuten zuen, behin eta berriro adieraziz, bakea lortzeko Espainiar Gobernua ez zela mugitu behar, ETA bakarrik.

2010.eko irailak 25ean ezker abertzale tradizionala, EA, Aralar, Alternatiba, Iparraldeko Abertzaleen Batasuna, eta sindikatu abertzale batzuk "Gernikako Akordioa" sinatu zuten, zeinean ETAri su-eten iraunkorra eskatzen zieten "armak betirako uzteko borondatearen adierazpen bezala", orobat euskal gizartean adiskidetze baten beharra adierazten zen, eta alde bietako biktimen ezagutzea eta ordaintza. Sinatzaileek euskal gatazka politikoa (sinatzaileen aburuz, euskal populuaren autodeterminazio eskubidearen gabeziak eta euskal lurraldetasunari begirunea ez izateak sorrazita) konpontzeko bazterketarik gabeko elkarrizketa bilatuko zutela hitzematen zuten; eta edozein motatako mehatxu, atxiloketa edo torturaren desagerpena, alderdien legea, lege antiterrorista eta epaitegi berezien indargabetzea, eta ETAko presoen sakabanaketaren amaiera eskatzen zuten.

2011.eko urtarrilak 10ean ETAk su-eten "iraunkorra, orokorra eta nazioartekoki egiaztagarria" deklaratzen zuen, halaber "behin betiko konponketarekiko konpromiso irmoa". Indar konstituzionalistek ez zuten nahikoa kontsideratu, eta ETAri "espainiar gizarteak zain dagoen bakarra ETAk terrorismo uztea eta armak ematea" zela esan zioten.

2011.eko urtarrilak 24an euskararen kontseilu aholkularian hemeretzi kide berri sartzean López lehendakariak Artatzako jauregian (Leioa, Bizkaia) emandako hitzaldian, "biolentziaren desagerpenak euskara behin betiko askatasunarekin bat egingo zuela" adierazi zuen, hau euskara terrorismoarekin erlazionatzea bezala ulertu zen, eztabaida haundia sorraraziz; Euskaltzaindiak ere, gai politikoetan inoiz sartzen ez dena, Lehendakaria kritikatuz. Egun batzuk geroago, Lehendakariak barkamenak eskatu zituen eta, gero, hedabide publikoetan euskararen erabilera Donostiako Kurtsalean Bildu koalizioaren aurkezpenasustatzeko Eusko Jaurlaritzaren kanpaina hasi zen, era honetan, Lehendakariaren hitzaldia eta gero euskal hizkuntzarekiko Eusko Jaurlaritzak euskal gizartean zuen irudi txarra aldatzeko asmoarekin.

2011.eko otsailak 7an Euskalduna Jauregian, Sortu, ezker abertzale tradizionalaren alderdi politiko berriaren estatutuak aurkezten dira. Estatutu hauetan edozein eratako biolentzia baztertzen zen, ETArena barne, orobat Sortuko kideen kanporatze automatikoa biolentziaren apologia egiten bazuten. Era berean, "azken hamarkadetan gure populuan egon diren biolentzia anitzek sortutako biktima guztien ezagutzea eta ordaintza lortzeko" bere laguntza emango zuela hitzematen zuen.

Urte bereko martxoan Epaitegi Gorenak alderdi honen legalizazioa ukatuko zuen, Batasunaren jarraitzailea eta ETAren terrismoaren zerbitzurako tresna zela argudiatuz.

2009an, bide armatua uzteko eta bide demokratiko eta baketsuen aldeko apostua egiteko ezker abertzalearen estrategiaren norabide aldaketarekin, 2011.eko apirilaren 3an, ezker abertzale tradizionala, Eusko Alkartasuna eta Ezker Batuaren zatiketa batetik sorturiko Aternatibaren arteko negoziazioetatik Bildu koalizioa sortuko zen. Koalizio hau, foru- eta udal-hauteskundeetara aurkezteko egin zena, ezker abertzaleko independenteez eta EA eta Alternatibako kideez osatuta zegoen.

2011.eko maitzak 1ean Epaitegi Gorenak Bilduko kandidaturak baliogabetu zituen, ETAren tresna bezala kontsideratzeagatik, baina Epaitegi Konstituzionalak, lau egun geroago, maitzaren 5ean, Epaitegi Gorenak, koalizio honen kasuan, espainiar konstituzioan 23. artikuluan ezarritako parte hartze politikoko eskubidea urratu zuela kontsideratu zuen, honela, Bilduk, foru- eta udal-hauteskundeetara aurkezteko aukera izango zuen. PPk, haserre bizian, epai hau kritikatu zuen, PSOEk bultzaturiko "epai politikoa" zela kontsideratuz, beren aburuz, epaiaren helburu bakarra "etakideak berriz erakundeetara itzultzea" baitzen.

2011.eko maitzak 22ko foru- eta udal-hauteskundeetan Bilduk Hego Euskal Herrian 313.231 bozka eta 1.138 zinegotzi lortuko zituen, Euskadiko bigarren indar politikoan bihurtuz, lehen indarra izan zen EAJtik hogeita hamar mila bozka eskasera, eta Nafarroako laugarren indarrean, UPN, PSN-PSOE eta NaBai 2011ren (Aralar, PNV eta independentez osatua) atzetik. 88 udalerritan Bilduk erabateko gehiengoa lortuko zuen eta 25 udalerrietan gehiengo erlatiboa, Bilduk, honela, Hego Euskal Herrian 123 alkate lortuz, Donostiako alkatea ere koalizio honetakoa izanez. Bilduk bere datu hoberenak Gipuzkoako herrialdean erdietsi zituen, lau udalerri ezik besteetan zerrendarik bozkatuena izan zen, eta Gipuzkoako Foru Aldundia gobernatzera pasatuko zen, bizkaitarra EAJk gobernatuz, arabarra PPk eta Nafarroako Foru Gobernua UPNk eta PSN-PSOEk osaturiko koalizio batek.

Bilduren emaitza on hauek borroka armatuaren estretegia baztertu zuen ezker abertzalearen norabide berriaren onespena ekarten zuten eta konstituzionalismoaren porrota Euskadin. PSE-EE-PSOE hirugarren indarra izatera pasatuko zen eta PP laugarrena, bien artean bozken %36a lortuz, bi urte aurrerago, ostera, 2008.eko Espainiako hauteskunde orokorretan, PSE-EE-PSOE Euskadiko hiru herrialdeetako lehen indarra izan zen. Hauteskunde-prorrot honen zergatia Eusko Jaurlaritzak euskal gizartean zuen irudian dugu, munduko krisi-ekonomikoan murgilduta Euskadiko biztanleriak nortasun Bertie Ahern-en "Aieteko Deklarazioa"-ren irakurketa Donostiangaietan gehiegi sartuta edo ETAko presoen kartelak kentzen arduratuta ikusten zuelako, euskaldunen premiazko arazoetan, hots, langabezia edo euskal ekonomia suspertzeko politikak aurrera eramaten arduratuta egon beharrean. Eusko Jaurlaritzaren politika eraginkor hauek beharrezkoak ziren euskalduna bezalako autonomia erkidego batean, daukan eskumenen mailagatik erdi-independentea izanez, Euskadiko ekonomiari dagokion guztia gehiena bertatik kudeatu behar baita.

2011.eko irailean, espetxean urte bi zain egon eta gero, Arnaldo Otegi, eta baita Rafa Diez Usabiaga ere, "Bateragune" kasuagatik 10 urteko kartzela-zigorra ezarri zieten, buruzagi mailan banda armatuaren barne egoteagatik. López lehendakariak "epaiari men egiten ziola baina ulertzen zuela euskal gizarteak ez ulertzea" esan zuen, "Bateragune"-ren bitartez hasi zenari esker ezker abertzaleak borroka armatuaren estrategia utzi baitzuen.

2011.eko urriaren 17an "Donostiako Nazioarteko Bake Konferentzia" Aieteko Jauregian egin zen, bertan Kofi Annan (1997. eta 2006. urteren bitartean NBEko idazkari nagusia izan zena, 2001. urteko Bakearen Nobel Sariduna eta NBEko bitartekoa nazioarteko gatazketan), Bertie Ahern (Ipar Irlandako bake-negoziazioetan zehar Irlandako lehen ministroa izan zena), Jonathan Powell (Ipar Irlandako bake-negoziazioetan zehar Tony Blair-en britaniar kabinetearen burua), Gerry Adams (Ipar Irlandako bake-negoziazioetan zehar Sinn Féinn alderdiaren aitzindaria), Gro Harlem Brundtland (Norvegiako lehen ministro ohia) eta Pierre Joxe (Frantziako defentsa eta barne ministro ohia) bezalako nazioarteko pertsona ospetsuak egon ziren, orobat euskal erakunde politiko ezberdinak (PP, UPyD eta UPN ezik, ez baitzuten nahi izan parte hartu), sindikalak eta sozialak. PSOEk hasieran ez zuen parte hartu nahi izan, baina geroago bai, halere ez zen PSOEko gobernu zentraleko edo euskalduneko ordezkaririk egon.

Konferentziaren ostean, Bertie Ahern-ek irakurritako deklarazioan, "Aieteko Deklarazioa" bezala ezagutua izango zena, ETAri borroka armatuaren behin betiko amaieraren deklarazio publikoa eskatzen zioten eta espainiar eta frantziar gobernuekin elkarrizketa eskatzea bakar-bakarrik gatazkaren ondorioei buruz aritzeko. Bestalde, urratsak ematera eskatzen zuten adiskidetzea eta biktimen eta hauengan sortutako atsekabearen ezagutzea lortzeko, eta baita, existitzen zen gatazka politikoa konpontzeko, indar politikoen arteko elkarrizketa akordioetara heltzeko, geroago, biztanleriak berretsiko zituztenak. Alderdi gehienak, ezker abertzalea barne, deklarazioaren puntu guztiekin ados zeudela adierazi zuten, PSOEk jarrera anbiguoa erakutsi zuen (Espainiako gobernuaren baimenik gabe ETAren borroka armatuaren behin betiko  amaieraren komunikatuaren irakurketakonferentzia ezin izango zen egin); PP, UPyD, UPN eta Colectivo de Víctimas del Terrorismo, aldiz, deklarazioaren guztiz kontra jarri ziren, "ETAko biktimei iseka egitea" zela adieraziz. PPren haserrea sekulakoa izan zen, "euskal gatazka politiko" batez hitz egiten zuen konferentziaren deklarazioa, nazioarteko hedabide garrantzitsuenetarikoetan igorri zelako, nazioarteko mailan konstituzionalismoak beti ukatu izan baitzuen gatazka hau, terrorismo hutsa zela adieraziz.

"Aieteko Deklarazioa" irakurri eta hiru egun geroago, 2011.eko urriak 20an, ETAk borroka armatuaren behin betiko amaiera deklaratu zuen, bere komunikatuan deklarazioaren puntu guztiekin bere adostasuna adieraziz, eta Espainia eta Frantziako gobernuei elkarrizketarako dei bat eginez presoei eta desarmatzeari buruz akordio batera heltzeko.

2011.eko azaroaren 20an egin ziren Espainiako hauteskunde orokorretarako ezker abertzale tradizionala, EA, Alternatiba eta Aralar bat egingo zuten Amaiur izeneko koalizio batean, izen honen jatorria Amaiur 1512.eko gaztelar konkistari eutsiko zion azken nafar gotorlekua izatetik dator. Amaiurrek Hego Euskal Herrian 334.498 bozka lortu zituen eta 7 diputatu. EAJk Euskadin 324.317 bozka eta 5 diputatu lortu zituen, Nafarroan Geroa Bai koalizioaren bitartez independenteekin aliatuko zen 42.415 bozka eta diputatu bat lortuz.

2012.eko maiatzak 9an "Bateragune" kasuagatik Arnaldo Otegi eta Rafa Diez Usabiagaren zigorra 6 urteko gartzelara eta 10 urteko gaitasungabetze politikora jeitsiko zen, epaituriko biak ETAko buruzagiak ez zirela kontsideratu zelako. Bozka partikularrean epaileetariko batek absolbituak izan behar zirela adierazi zuen eta, beste batek, baita bozka partikularrean ere, inpartzialtasunagatik epaiketa errepikatu behar zela. Ezker abertzaleak epai hau "politikoa" zela kontsideratu zuen, eta honen xede bakarra Arnaldo Otegi hurrengo urteko legebiltzarrerako hauteskundeetara lehendakarigai bezala aurkeztu ez ahal izatea zela adierazi zuen.

Ekainak 10ean Donostian Euskal Herria Bildu koalizioa aurkeztu zen, Eusko Alkartasuna, Aralar, Alternatiba eta ezker abertzaleko independenteez osatuta. Koalizioaren helburua euskal hauteskundeetara aurkeztea eta legebiltzarrean politika subiranistak eta independentistak bultzatzea zen. Nahiz eta Amaiur koalizioa osatzen zuten alderdi bereak izan, izen aldaketaren zergatia etorkizunean sigla bera batzuen barnean Pirinioen alde bietako euskal alderdi ezkertiar eta independentista guztiak bat egitea zen.

Iñigo Urkullu lehendakari bezala zin egiten Gernikako Juntetxean  (Bizkaia)2012.eko ekainak 20an, azkenean, Epaitegi Konstituzionalak Sortu legalizatu zuen, bakarrik bozka baten aldearekin, Espainiar konstituzioko 22. artikuluan idatzitako "alderdi politikoak sortzeko askatasuna"-ri dagokionean, Epaitegi Gorenak, Sortuko kideen "elkartzeko eskubidea" urratu egin zuela kontsideratzean.

Abuztuaren 21ean Patxi López lehendakariak urriaren 21erako hauteskunde aurreratuetarako deia egin zuen. Legebiltzarrerako hauteskundeen emaitzak honako hauek izan ziren: EAJk 27 diputatu lortu zituen; EH Bildu, 21; PSE-EE, 16; PP, 10; eta UPyD, 1.

Abenduaren 12an Iñigo Urkullu, EAJko Euzkadi Buru Batzarreko lehendakaria eta Eusko Jaurlaritzarako lehendakarigaia, bere alderdiko diputatuen bozkei esker lehendakari izendatua izan zen. Bere agintearen lehentasunak: krisi ekonomikoaren aurka borrokatzea eta Euskadiri marko juridiko-politiko berri bat ematea, euskaldunei bere etorkizuna erabakitzea utziko diona. Gutxiengoan gobernatu behar duenez, beste alderdi politikoekin akordioetara heldu beharko da bere politika ekonomikoak eta subiranistak aurrera eramateko.

 

ESTEKA INTERESGARRIAK

Alderdi Abertzaleak

 

Euzko Alderdi Jeltzalea - Partido Nacionalista Vasco ( EAJ-PNV) [ Zentro-Eskuina, Demokristauak ]

Sortu [ Ezkerra, Sozialistak ]

Aralar [ Ezkerra, Sozialistak ]

Eusko Alkartasuna ( EA ) [ Zentro-Ezkerra, Sozialdemokratak ]

Alternatiba [ Ezkerra, Komunistak ]

Bildu [ Sortu, EA eta Alternatibak osatutako koalizioa ]

Amaiur [ Sortu, EA, Aralar eta Alternatibak osatutako koalizioa ]

Euskal Herria Bildu (EH Bildu) [ Sortu, EA, Aralar eta Alternatibak osatutako koalizioa ]

Nafarroako berezko Alderdi Abertzaleak

 

Nafarroa Bai 2011 ( NaBai 2011) [ Aralar, EAJ eta independenteez osatutako koalizioa ]

Geroa Bai [ EAJ eta independenteez osatutako koalizioa ]

Iparraldeko berezko Alderdi Abertzaleak

 

Abertzaleen Batasuna ( AB ) [ Ezkerra, Sozialistak ]

Euskal Herria Bai ( EHBai ) [ AB, ezker abertzaleko independenteak eta EAk osatutako koalizioa ]

 

 

Euskadiko Alderdi Konstituzionalistak

 

Partido Socialista de Euskadi - Euskadiko Ezkerra - PSOE [ PSE-EE ( PSOE ) ] [ Zentro-Ezkerra, Sozialdemokratak ]

Partido Popular del País Vasco ( PP ) [ Zentro-Eskuina, Demokristauak ]

Unión Progreso y Democracia ( UPyD ) [ Zentro-Ezkerra, Zentralistak ]

Nafarroako Alderdi Konstituzionalistak

 

Unión del Pueblo Navarro ( UPN ) [ Zentro-Eskuina, Foralistak ]

Partido Socialista de Navarra - PSOE ( PSN-PSOE ) [ Zentro-Ezkerra, Sozialdemokratak ]

Partido Popular de Navarra ( PP ) [ Zentro-Eskuina, Demokristauak ]

 

 

Euskadiko Federalistak

 

Ezker Anitza - Izquierda Unida [ Ezkerra, Komunistak ]

Ezkerra - Ezker Batua - Berdeak [ Ezkerra, Komunistak ]

Nafarroako Federalistak

 

Izquierda Unida de Navarra - Nafarroako Ezker Batua ( IUN-NEB ) [ Ezkerra, Komunistak ]

Izquierda - Ezkerra [ IUN-NEB eta Batzarreren arteko koalizioa ]

 

 

Nafarroako berezko Alderdi Euskaltzalea

 

Batzarre [ Ezkerra, Sozialistak ]

 

 

 

 

Elkarbanatu orrialde hau!

 

 

 

 

Euskadiko Autonomi Erkidegoko informazioa hurrengo orrialdean