Neolitikoan zehar tekniken, industrien (keramika eta harri-leunketa) eta bizitza eta iraupen eren eraldaketak (nekazaritza, abeltzaintza eta elkarturiko txabolekin herrixka txikien hirigintza hasiberri bat) ematen dira, baita ikonografian eta hileta-errituetan berritasunak eman ere. Ekialde Hurbil eta Ertainean denbora gutxian eta masiboki eman ziren eraldaketa hauek ("Neolitikoko iraultza"), hego-mendebaldeko Europan eta, hortaz, Euskal Herrian, oso erritmo geldian eta denbora luzean zehar eman ziren.

Euskal Neolitikoaren aztarnategi garrantzitsuenak honako lekuetan daude: Areatza, Santimamiñe edo KobaeArritzalako Sorginetxeko Trikuharria (Araba)derra Bizkaian; Marizuloko leizea Gipuzkoan; Araban, Fuente Hoz-ko hartzuloetan edo Txarratun; eta Nafarroako kasuan, Aizpean, Zatoian, Urbasa IIn edo, adibidez, Abauntzen; bestalde, lapurtar kostaldean, Muliñan, non itsaski-bilketarako tamaina handiko pikotxak topatu diren.

Berritasun tekniko gutxidun Neolitiko zaharrari (K.a. 4.500.etik 4.000.era) Neolitiko bera edo aurreratua darraio (K.a. 4.000.etik 3.300.era), garai honetan aurrekoaren berrikuntzak zabaldu ziren, abeltzaintza erabiltzen hasiz. Neolitiko amaieran (K.a. 3.300.etik Kalkolitikoaren hasierara arte), bestalde, hileta-erritua agertu zen, abeltzaintza, nekazaritza eta atari zabalean egindako populaketa ere zabalduz.

Euskal Herriko keramikarik zaharrenak (ez-dekoratuak) Zatoian (Nafarroa) eta Fuente Hoz-en (Araba) aurkitu dira eta hauek K.a. 4.400 eta 4.000 urteen bitartean datatzen dira; garai honetakoak dira, baita Neolitiko zaharrekoak ere, Peña Larga-ko (Araba) edalontzi kardialak (cardium-maskorren ertz horzdunaren bitartez egindako inprimatzeekin apaindurikoak). Ezarkin plastikoez apainduriko edalontziak Los Husos (Araba), Areatza (Bizkaia) eta Marizuloko (Gipuzkoa) Neolitiko aurreratuan agertu ziren.

4.000. urtearen inguruan Zatoiako (Nafarroa) biztaleek gehien baten basurdeak ehizatzen zituzten, eta hein txikiagoan: oreinak, basahuntzak, orkatzak eta zaldi, behi eta sarrio batzuk. Aizpeakoek (Nafarroa) espezie horiek ere ehizatzen zituzten eta, aldi beran, hurbil zegoen Irati ibaian arrantzan egiten zuten. Neolitiko berara arte [ Fuente Hoz (Araba), Abauntz (Nafarroa) eta Marizulo (Gipuzkoa) ] ez dira abereak agertuko: abeltzaintza aztarnak beti gutxi dira basaberekoekin erkatuz. Bakarrik Neolitiko amaieran [ Los Husos (Araba) eta Areatza (Bizkaia) ] abereen bidez lorturiko haragi hornikuntzak ehizaren bitartez erdietsirikoa gaindituko du. Lehen abere-taldeak ardi eta ahuntzez eta, gerora, behiez eta txerriez osatuak egongo ziren.

Neolitiko aurreratuan bakarrik landare-baliabideen ustiapenerako tresnak agertzen dira (bereziki gero, Kalkolitikoan, asko ugarituko zirenak): uzta biltzeko eta eskuzko errotentzako silexko orriak erabiltzen hasi ziren. Neolitiko beran, eta honen amaieran, egurra lantzeko leundutako harrizko aizkorak eta zeioak aurkitzen dira.

Haitzuloetako behegainean hilotzak ehorzteko Neolitikoko ohitura [ Marizulo (Gipuzkoa), Fuente Hoz (Araba) edo Aizpean (Nafarroa) bezala ], Neolitiko amaieratik aurrera aldatzen joango da, eta hilotzak leizeen barneko galerietan zeuden gorputegi kolektiboetan ehortziko dira (Bizkaiko Kobaederran, Arabako Gobaederra eta Peña Larga-n, Gipuzkoako Urtao IIn, eta Nafarroako La Peña Harrespila Baztanen (Nafarroa)eta Hombres Verdes-en bezala, besteak beste) eta, batez ere, trikuharrietan. Hildakoak hileta-ganberen barnean ordenan jarrita daude, hezur eta harrizko zintzilikariez apainduak, beren ondoan, murkoak, armak eta beste tresna batzuk jarriz.

Euskal Herriko trikuharri-katalogoak, tumuluak alde batera utzita, gaur egun zazpiehun bat monumentu dauka, hauetariko ia erdia Nafarroan. Trikuharrien erabilerak ia bi mila urtetan zehar iraun zuen: lehenetarikoak Neolitiko amaieran eraiki ziren (zaharrenak arabar Errioxan daude, K.a. 3.200.ean data ditzakegunak), beren zabalkuntza handiena Kalkolitikoan eta Brontze Aro zaharrean eman zen, eta hauetariko batzuk Brontze Aro beran (K.a. 1.500 edo 1.300.era arte) erabiltzen jarraitu ziren. Euskal trikuharrietariko handiena Aizkomendikoa dugu. Trikuharri gehienak ganbera bakandunak dira (gela nagusi bakar batez egina eta oin karratukoa edo poligonala); beste batzuk, ostera, korridoredunak dira, hots, ganberara heldu baino lehen korridore bat dago, galeriak estalita dituelarik ( Artaxonako monumentua [Nafarroa], edo San Martin edo El Sotillo-koak [Errioxa] bezala ).

Hego-mendebaldeko Europako metalurgia-garapenean hiru aldi zehaztu dira: Kalkolitikoa (Eneolitikoa, edo Kobre Aroa) K.a. 2.500.etik 1.800.era; Brontze Aroa (zaharra, K.a. 1.800.etik 1.500.era; erdia edo Bontze Aro bera, K.a. 1.500.etik 1.200.era; eta amaiera, Burdin Aroranzko trantsizioan, K.a 1.200.etik 900/850.era) eta Burdin Aroa (K.a. 900 / 850.etik aurrera).

Kalkolitikoan eta Brontze Aroan kobre eta brontzezko tresnak, armak eta etxe-tresnak ugariak dira: puntzoi edo eztenak, zenbait eratako aizkorak (zapalak, erztunak, orpodunak...), eskuarekin eusteko oin landudun sastakaiak, gezi-puntak, eskumuturrekoak, eraztunak, lepoko aleak... Kalkolitikoan, bitxiak egiteko, urrezko pipiten mailukatzearen bidez alanbreak edo xaflaxkak sortu ziren (Gipuzkoako Trikuaizti edo Nafarroako Sakulon aurkiturikoak bezala).

Neolitiko aurreratuan eta Kalkolitikoan zehar haitzuloak bizilekuak bezala uzten dira, atari zabalean txabolak eraikiz. Kalkolitikoan eta Brontze Aroan erabiltzen jarraitu ziren koba-zuloetariko garrantzitsuenak: Solacueva eta Los Husos (Araba) eta Bardeetako Aguilar Mendiko aterpea (Nafarroa). Atari zabalean eraikirikoak zerrenda luzea osatzen dute, eraikin hauek bizitzeko txabolak edo harri industriarako lantegiak zirelarik (La Renque Trebiñun edo Arabako eta Nafarroako erdialde eta erriberako lantegiak interes handikoak dira).

Brontze Aro beran, eta amaieran, txabolak elkartu egiten dira, elementu komunak garatzen hasiz (putzuak, siloak edo harresiak bezalakoak). Nafarroa eta Arabako zenbait Donemiliagako Aizkomendiko Trikuharria (Araba)herrixka hasiberritan, keramikak eta metalezko tresneria ediren da (errematxedun sastakaiak, gezi-puntak eta brontzezko zenbait apaingarri) zeintzuetan arkeologoek Mesetako (espainiar goi-lautadako) eraginak hautematen dituzten.

Kanpai itxuradun keramika Kalkolitikoan egin ziren hileta-gorputegietan agertzen da (K.a. 2.500.etik 1.800.era): itsas motatakoa eta kordatua Euskal Herriko iparraldeko guneetan aurkitzen da (Pagobakoitza, Gorostiaran eta Trikuaiztiko trikuharrietan) eta mota kontinentalekoak Ebroko ibilgutik hurbilago dauden trikuharri batzuetan (San Martin, Sotillo, Los Llanos...) eta La Renque (Trebiñu), Tutera eta Bardeetako lekuetan (Nafarroa).

Hartzuloetako hileta-gorputegietan [ Bizkaian (Lumentxa), Gipuzkoan (Urtiagan eta beste toki batzuetan), Araban (Gobaederra, Las Calaveras, Fuente Hoz eta beste leku batzuetan) edo trikuharrietan [ Aralar (Nafarroa), Kuartango (Araba), Aizkorri (Gipuzkoa), Errioxa...) egindako indusketetan garai haietako nahiko giza hondakin bildu dira: milakada biko historia barne hartzen duen lagin honek (Neolitiko aurreratutik Brontze Aroaren amaierara arte) antropologoei antzinako euskaldunak zer motatakoak ziren zehazteko balio izan die. Nafar mendian, Gipuzkoako eta Bizkaiko kostaldean gehiengoaren arraza-mota euskalduna edo mendebaldeko Pirinioetakoa (13) da; hegoaldean, berriz, beste talde txiki batzuekin (paleomorfoak, alpetarrak...) mediterraniar meheak dira nagusi, etnia zaharren hondarrekin edo urruneko lurraldeetatik etorritakoekin elkarbizitzen (Brontze Aroaren amaieran Los Hombres Verdes nafar koba-zuloan bizi ziren dinariko-armenoideak bezala).

(13) Euskal edo Mendebaldeko Pirinioetako arraza: Cromagnon-go gizonaren tokiko bilakaeratik sorturiko arraza-mota. Antropologiak euskal mota kaukasiar arrazaren azpitalde bat bezala kontsideratzen du. Bere ezaugarri fisikoak honako hauek direlarik:

Ortognatismoa: aurpegiaren soslai zuzena sudurra ezik. Garezur beheko gangardun dolikozefaloak (Iparraldean dolikozefalia leundu daiteke eta baita brakizefalian bihurtu ere alpetar motaren eraginez). Rinoprosapia: ahoaren luzerarekiko aurpegiaren garapen bertikal handia. Iruña-Veleiako civitas erromatarraren hondarretan aurkitu diren aurrerromatar gauzakiak (egungo Iruña Okan, Araba)Masailezur-estutasuna eta mesozefalia: tamainako lokiak, hiruki itxurako aurpegia. Zulo okzipital zehiarra: aurreko muturra oso sartua edo mailatua. Beheko masailesurra: estua izateko joera du eta kokots txikiduna. Aurpegia oso garaia da, sudurra bezala, azken hau oso irtena eta askotan soslai ganbilduna. Ilea: beltzaranak nagusi dira, ilehori eta ilegorriak gutxi direlarik eta nahasketaren ondorioz. Begiak: txikiak izateko joera dute baina era beran oso irekiak, gaztaina-, urdinxka- eta urdin-koloredunak beltz-, berde- eta gris-koloredunei nagusitzen zaizkielarik. Normalean euskaldunen garaiera eta gorpuzkera inguruko latindarrekin alderatuta handiagoa da, beren aurpegiko larruazalaren kolorea, orokorrean, latindarrena baino argiagoa izaten delarik.

Azterlan kromosomiko eta serologikoek ezagutzera eman duten beste ezberdintasun aipagarria, Rh negatiboko gizabanakoen maiztasun ezohikoa. Rh negatiboa ohikoa da milaka urtetan zehar isolaturik bizi izan diren historiaurreko jatorridun giza-taldeetan. Nahiz eta gaur egun Rh positiboko gizabanakoak gizateriaren gehiengoa osatu, ez oso antzina gertaturiko mutazio batetik sortu ziren.

Antropologoek mendebaldeko Pirinioetako mota, antzinako garaietan, gaur egun baino zabalduagoa egon zela adierazten dute. Euskal Herritik kanpo mota honen eragin somatikoa, nahasketan eta moteldurik aurkitu arren, hegoalderantz, Gaztelako eskualde batzuetan; ekialderantz, Pirinioetako haran batzuetan Andorraraino; eta, iparralderantz, Atlantikoko itsasertzean zehar hautematen da, probabilitate handiaz bere presentzia Gales-en (Erresuma Batua) ere ikusi delarik, Madeleine-aldian Europan zehar emandako aitzineuskal zabalkuntzaren aztarna bezala.

Espainiarren eta portugaldarren gehiengoa, egun, mediterraniar motatakoa da. Historiaurreko garaietatik hego Euskal Herrian mediterraniar eta alpetar motatako gizabanakoen presentzia somatzen da. Batez ere, XX. mendean, euskal lurraldeetara etorritako penintsulako latindar etorkinengatik, mediterraniar mota, euskal hiri handietan zabalduena izatea ekarriko zuen. Ipar Euskal Herriko kasuan, batez ere, kostaldean, iparraldeko, erdialdeko eta hegoaldeko Frantziatik etorritako latindar etorkinengatik (gaur egun eta iraganean etorritakoak) mediterraniar motatako gizabanakoak ez ezik alpetarrak (Frantziako erdialde eta ekialdetik etorritakoak) eta nordikoak (Frantziako iparraldetik etorritakoak) ere existitzen dira. Euskal tipoa, ordea, Euskadiko iparraldeko landa-guneetan, Iparraldeko barnealdean eta nafar erdialdetik iparralderantz ohikoa da, gune hauek etorkin-korronteekiko isolatuagoak geratu baitira.

Halarik ere, etorkizuneko euskaldunak ez dira bakarrik kaukasiarrak izango. XXI. mendearen hasieratik Iberoamerikan (amerindiarrak beren mota ezberdinetan), Afrikako erdialdean (ginear eta sudandar beltz motak), Afrikako iparraldean (bereber eta hego-ekialdeko kaukasiar motak) eta Europako ekialdean (ekialdeko baltikoak, nordikoak, alpetarrak eta dinarikoak) jatorria duen inmigrazio prozesu indartsu bat hasi da. Etorkin hauek hirigune handietan ez ezik landa-guneetan ere finkatu dira, geroko euskal gizartea arraza eta kultura aniztuna eta mestizoa izatea ekarriko duelarik.

El Sotillo-ko Trikuharria, Biasterin (Araba)Aro Zaharrerako (edo Aitzinhistoriarako) trantsizioan Lehen (K.a. 900/850.etik 500/450.era) eta Bigarren Burdin-aroa (ordutik erromanizazioaren hasierara arte) ematen dira. K.a. 1.000.etik 900.era hego-mendebaldeko Europan zehar kanpotik etorritako berrikuntza kulturalak orokortzen hasi ziren: keramikazko eta metalezko gauzakiak egiteko teknikak eta apainketak, eraikuntzak, hileta-errituak, onomastika eta toponimia, erlijio-sinesmenak eta sinbologia artistikoa. Berrikuntza hauetan Euskal Herrian garai haietan bizi zirenengan eragin-bide ezberdinak hauteman ditzakegu: Mesetako (espainiar goi-lautadako) "Las Cogotas"-ko kultura, Pirinioetatik iparralderantz zeuden populu zeltak eta Aragoi eta Kataluniako beste gizatalde batzuk. Laborantzatik eta behi-, ardi- eta txerri-abeltzaintzatik bizi ziren nekazariak ziren.

Gaur egun ezagutzen ditugun Burdin Aroko herrixken zerrenda luzean Bizkaian Arrola eta Gastiburu, Gipuzkoan Intxur eta Buruntza, Araban Olaritzuko Gurutzeko mendatea edo Berbeia, eta Nafarroan La Custodia edo Mendabiako el Castillar dira azpimarragarrienak. Iparraldeko mendialdean, berriz, Irisarriko Gazteluzarra edo Arhantsusi bezalako esparru gotortuak daude, herri-tradizioan "gazteluak" edo "Zesar-en zelaiak" bezala ezagutuak direnak.

Etxeak etxadi eta kaleetan antolatzen dira; zenbait herrixkak, batzuetan, lubakien bidez banandurik dauden zentrokideki lerrokaturiko hormak dauzka. Angeluzuzen oinplantadun etxeak daude, alderdi bat edo biak estaliak daukatelarik (80 m²-ko batezbesteko azaleratik, La Hoya-ko [Araba] kasuan, eta 110 m²-rainokoa, Gurutzeko Mendatearen [Nafarroa] kasuan); beste batzuk, aldiz, zirkulu-oinplantadunak eta kono itxuradun estalkia dute (20 eta 30 m² bitarteko azalerakoak, Peñas de Oro eta Henaioko Gazteluko herrixka arabarretan). Beren eraikuntza oso zaindua da, zimendatze-podium baten gainean egurrezko oinez giltzaturiko harrizko edo pezozko hormak eraikitzen zituzten eta, askotan, horma hauei buztina gaineztatzen zieten. Baita bankuak, sutondoak, siloak eta labeak ere zituzten; Cortesko Gurutzeko Mendatekoak (Nafarroa), aurrekoez gain, jakitokiak eta tresneria gordetzeko ganberak edo abereentzako itxiturak dauzkate. Ura eta garaua gordetzeko ontzi handiak, era askotako keramika, eskuzko errotak eta sutxakurrak beren altzarien parte dira.

Eskumuturrekoak, fibulak, kobre edo brontzezko gerriko krisketak eta botoiak, keramikazko kutxatxoak, luxuzko murkoak (artekatuak, margotuak edo eszisioz apainduak), buztinezko panpinak, eta idolotxo eta bitxi batzuk jende horiek egunero erabiltzen zituzten gauzakiak ziren. K.a. VIII/VII mendeetako Axtrokiko (Bolibar, Gipuzkoa) urrez bozelduriko gopor biak garai honetako dekorazio-arteen adierazgarri onak dira. Burdin Aroan gorpuzkien errausketa-erritua orokortua zegoen, errautsak keramikazko kutxetan gordetzen ziren harlauzaz eginiko esparru txiki batean jarriz edo lurreko Cortes-en aurkituriko Burdin Aroko keramika (Nafarroa)tumuluen azpian. Errausketa-hilobiak "kutxen zelaietan" elkartzen ziren, herrixka handietatik ez oso urrun, Valtierrako La Torraza eta Cortesko La Atalaya-ko nekropoli nafarretan edo La Hoya-ko arabar herrixkan gertatzen den bezala.

Pirinioaldean (Gipuzkoa eta Nafarroaren arteko mugaldean eta baita Nafarroa eta Iparraldeko herrialdeen arteko mugaldean ere) errautsak lurreko tumulu batean eta harrien azpian edo harrizko zirkulu edo harrespil (baratzak) batez inguraturiko sakonune batean jartzen ziren. Iparraldeko hilobietan egindako Karbono 14ko datazioek ehorzketa mota hau K.a. I. milakadan indarrean jarraitzen zuela adierazten dute eta, kasu batzuetan, antzinako euskal erlijioko errituak bezala, Erdi Aroa oso aurreratua zegoelarik erabiltzen jarraitzen zen.

Arabar lautadan (Landatxo, La Teja, El Fuerte, El Batán, Mendizorrotza eta Salbatierrabide) lurrean zulotutako "errausketa zuloak" daude: bertan animalien hondakinak, keramikak eta, beren tankeragatik, Brontze amaiera eta Bigarren Burdin aroen bitartean datatzen diren metalezko gauzakiak aurkitu dira.

Brontze aurreratukoak Etxauriko (Nafarroa) Harginaren Harkaitzan aurkituriko gorriz margotutako animalia-irudiak dira, edo margotuak izan beharrean grabatuak Leartzako (Nafarroa) Peña del Cuarto-n bezala. Arabako hartzulo batzuen barnean (Solacueva, Atauriko Los Moros-en, Latzaldai eta Liziti) oso eskematikoak diren beltzez margoturiko ehiztari eta animalien irudiak daude: Burdin Arokoak direla uste da.

Bigarren Burdin Aroan tornuz egindako murkoak sortzen dira eta (K.a. 350.etik 300.era inguruan) zeltiberiar estiluan margoturikoak (La Custodia, Castejón, Leguín eta Sansol Nafarroan eta La Hoya Araban). Laborantzarako burdinezko lanabesak eta zaldi-uhaleriak Etxauri (Nafarroa), San Migel Atxa (Araba) eta La Hoya-ko (Araba) azken mailetan aurkitu dira. Hauek, eta beste herrixka batzuek, erromanizazioaren etorrera ikusiko zuten.

 

 

 

Elkarbanatu orrialde hau!

 

 

 

 

Euskal Herriko Historiak hurrengo orrialdean darrai >> Euskal tribuak